Atzealdea TXALAPARTA IKASTAROA

Egitasmoaren izena : TXALAPARTA IKASTAROA

Eragilea : BITTOR PASTOR

Telefonoa
616 211 434
Kontaktua
ESZENIKA

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Txalapartaren inguruko ezagutza zabaltzea, euskal kulturaren ondarea gisa. Alde batetik, bakoitzaren garapenerako garrantzitsuak diren ezaugarri erabilgarriak, izan ere, arreta, kontzentrazioa, erritmo, koordinazioa...eta bestetik, bere jotzeko era berezi eta propioari esker, hainbat elkarbizitzarako beharrezkoak diren baliabideak, hau da, elkarri aditzeko gaitasuna, lankidetza, bestearen espazioa eta momentua ezagutzea eta errespetatzea,laguntza, elkar sorkuntza… Sormena, bapatekotasuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH eta OLH osoa.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Kontzertuari dagokionez ez dago partaideen kopuruan mugaketarik, espazioarena izan ezik. Ikastaroan bai mugatu behar dugula partaideen kopurua. Ikastaro praktikoa izanez eta jotzeko aukera izateko 4 ikasle ordu bateko eskoletan edo 8, bi ordukoak ba dira, kopuru egokiena da.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Kontzertu didaktikoa + ikastaroa ( 2 orduko 6 saio; 6 aste jarraian edo adosten dugun beste formula batean)
3000 € (BEZaz salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

Bi zatitan banatzen dugu:


Lehen zatian kontzertu didaktiko bat eskeintzen da, non Txalaparta saio eta azalpen batzuen bidez azaltzen da zer den Txalaparta, jotzeko era, zer ezagutzen den bere jatorriari buruz eta besteak
beste, nola jotzeko era eta erabiltzen den materiala bilakaera handia izan duten. Saioak burutzeko material ezberdineko Txalapartak erabiltzen dira(egurrezkoak, bai afinatuak bai afinatu gabe; harrizkoa, burdinezkoa), halaber, saio bakoitzak bere ezaugarri berezkoak ditu melodia eta ritmikari dagokionez.


Bigarren zatia, lehen zatian parte hartu duten ikasle batzuei nagusiki zuzenduta, hastapen ikastaro bat da. Honetan Txalaparta jotzeko eta gozatzeko oinarrizko baliabide teknikoak landuko
dira eta baita jarrera, entzumena, lankidetza, laguntza eta beste teknikoak ez diren baliabideak ere, kontuan hartzen Txalaparta gehienbat bi lagunen artean jotzen dela eta sortzen dena bien arteko elkar ulermena eta norberaren ekarpenaren emaitza da. Horrez gain eta guzti horrekin batera ezin da ahaztu Txalaparta jolas bat dela ere eta elkarrekin jolastu eta joko dugu.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Kontzertu didaktikoa egiteko behar den espazioak 20m2 gutxienez eskenatoki moduan erabiltzeko eta Txalapartak banatzeko eduki behar du eta leku nahikoa publikoarentzako. Ohartarazi behar da jarduera hau ez dagoela pentsatuta oso espazio handietan gauzatzeko, holan izango balitz soinu tresneria eta soinu teknikoak beharrezkoak izango ziren, hori dela eta garestituko eta oztopatuko zen burutzea, Txalaparta hurbildu eta zabaltzeko helburuari nolabait huts egiten.


Ugari eta pisu handiko materiala erabiltzen denez eskertzekoa da erraz sartzeko izatea sama lanak egiteko eta aparkaleku hurbila furgonetarako.

Ikastaroa egiteko materiala, hots, oholak, makilak, euskarriak edo behar dena, eraman eta ekarriko da eta ea,ea, edozein gelatan egin ahal da. Arbela bat edukitzea komenigarria izango zen.

Jarduerari buruzko txostena:

Txalaparta aintzineko euskal eraunspen tresna bat da. Berari buruz ezagutzen dugun lehen idazkia XIX. Mendekoa da, baina askoz zaharragoa omen da. Oso txalapartari gutxi zeuden XX. mendearen erdialdean eta desagertzeko arriskuan egon zen. Beste gutxi batzuen ahalmenari esker bizirik iraun zuen, eta ordutik hona zabalkunde eta garapen handia izan arren, garrantziz handikoa
da gure ondare kulturalan leku nabarmena daukan musika tresna honen ezagutza eta zabalkuntza indartzea.


Beste musika tresnen ikastean bezala, honekin ere oroimena, arreta, kontzentrazioa, erritmoa eta koordinazioa lantzen dira. Baina badu, halaere, bere berezitazunik propioa. Hau da, txandaka, jarraian eta kontsekutiboki bi pertsonen artean (gehienetan, nahiz eta gehiago izan daitezken) jotzen da; horri esker, elkarri aditzeko gaitasuna eta lankidetza ditu ardatz nagusia, azken emaitza baita garrantzitsuena, elkarren artean sortutako soinua bera. Hori dela eta elkar ulermena, adierazpen espazio propioa eta bestearena ezagutzea eta errespetatzea eta elkarri laguntzea dira, besteak beste, garatzen diren gaitasunak.


Aurrean aipatuta eta oinarrizko baliabide teknikoak ikaskuntza burutzeko Txalapartaren jolas alderdia azterkatuko eta oinarrituko dugu, ohartarazi eta baita helarazteko ere Txalaparta jotzea oso
atsegina, hunkigarria eta dibertigarria dela.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Txalaparta baten aurrean soinua ateratzeko paratu nintzen lehenengo 1993 urtean izan zen. Ordutik hona, urteak daramatzat ahal izan guztia eta ahal izan dudan edonorekin jotzen eta ikasten;
bidean hainbat txalapartariekin, hasiberri zein trebeekin, elkartu naiz eta gozatu dut. Gaur egun ere, bide horretan arraitzen dut. Elkar ukitze horren berotasunean hazi egin naiz txalapartari eta, nola ez, pertsona.


Garapen horretan David Otaegi, Jesus S. Alkazar eta Ander Sanchezekin izandako harremana eta jasotako irakaspenek eragin handia izan dute nigan.


Ander Sanchezekin hainbat talde, ikuskizun eta kolaboraziotan aritu naiz eta hamaika tresna eta estikoekin elkartu dugu Txalaparta soinu berezia. Jazzetik flamenkora, rockera edota folketara egin
dugu salto. Dantza estilo esberdinak ere jorratu ditugu, izan ere, klake, aipatuta flamenkoa, dantza bertikala, euskal dantzak,kontenporaneoa…

Emanaldiak, kontzertuak eta ikuskizunak eskolak, tailerak eta ikastaroekin nahasten ditut.