Atzealdea Antzerkiaren bidaia

Egitasmoaren izena : Antzerkiaren bidaia

Eragilea : Oiartzungo Antzerkizaleak

Telefonoa
651701987
Kontaktua
Lur Korta Redin

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Gorputz hezkuntza
Etika
Literatura
Zein balio sustatzen ditu
Gorputza, motrizitatea eta hausnarketarako gaitasuna. Pertsonekiko errespetuzko eta eraikuntzako harremanak ezartzea. Norberaren artegintzetan konfiantza izatea, besteenak errespetuz baloratzea eta horiek egitean gozatzea. Talde-harremanak sustatu.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH 1,2,3 eta 4 eta OLH (12-16 urte bitarteko ikasle guztiak)
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gelaka. 20-25.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
  • BI ORDUKO SAIO BAKARRA: 411,40 € (%21eko BEZa barne).

 

  • 15 ORDUKO (7 SAIO) TAILERRA: 2420 € (%21 eko BEZa barne).
Jardueraren deskribapena:

Objetu, texto eta musika konkretu bat erabiliko dugu antzezlana aurrera eramateko.


Beraiek aukeratzen dituzten objetu, musika eta textutik abiatuko gara bidai honetan, non elkarrekin sortuko dugun bideari emango zaio garrantzia.


Taldea izango da gidaria, norbanakoaren sentimenduak alde batetara utzi gabe eta bakotzaren partehartzea sustatuz.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Gela handi bat eta musika aparatua.

Agian, emanaldirako garraioa beharko genuke, antzokira gerturatu ahal izateko.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO
TXOSTENA

Disziplina ezberdinetara gerturatuko gara sorkuntza sustatzeko. sortzeko modu ezberdinak erakutsiko dizkiegu, kontatu nahi duten hori ateratzeko. Beraien barrenetara iristen saituko gara eta barruan dituzten emozio eta pentsamenduak kanporatzen saiatuko gara.
lan horren ondorioz antzezlana sortuz.

 

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA
Inprobisazioa ardatz nagusia izanik, tresna ezberdinak erabiliko ditugu. Mugimendua, ahotsa, begirada, sentimenduak, entzumena, komunikazioa, harremanak, erritmoa dramatizazioa, imajinarioa, narratiba… Era honetan:

  • Ahotsaren bitartez intonazioa, izitasuna eta proiekzioa landuko ditugu.
  • Mugimendua, entzumena, begirada, imajinarioa, erritmoa eta harremanak adierazpen jolasen bitartez lagunduko ditugu.
  • Komunikazioa, hitza, begirada eta gorputzaren bitartez landuko dugu.
  • Dramatizazio eta narratiba lantzeko antzerki lan eta ipuinez baliatuko gara.
  • Imajinarioa erabiliko ditugun objektuen laguntzaz azaleratuko da.
  • Ateratzen diren sentimenduei ahotsa emango diegu.

 

BI FORMATU ESKEINTZEN DITUGU:

  • ORDU ETA ERDIKO 7 SAIO ETA AZKEN BI SAIOAK BI ORDU ETA ERDIKOAK IZANIK.
  • BI ORDUKO SAIO BAKARRA.

Era batean edo bestean, beharrezko izango dugu beraiekin ditugun azken bi saioak luzeagoak izatea, kontutan hartuz antzokira edo aretoa handi batetara joateko eta emanaldiaren antolaketarako.


1. SAIOA (2 ORDU):

  • Harrera aurkezpena (10 minutu).
  • Ezagutza jolasa ( 20 minutu) borobilean izenak esanez pilota pasako diogu hurrengoari, izena eta soinu bat esango dugu. izena soinua eta mugimendua egingo ditugu.
  • Adierazpen jolasa (30 minutu) ping pong partida bat izango balitz bezala ibiliko gara binaka baina pilota gabe, ahotsa landuko dugu horrela. bikoteak aldatzen goaz.
  • Mimika (40 minutu) txarteltxo batzuk ditugu eta bertan lanbide animali edo gauzak agertzen dira, banan banan mimikaz adierazi beharko dute.
  • Saioaren itxiera/ebaluazio (20 minutu) ze sentsazio izan dituzten eta zer espero duten galdetuko diegu.

2. SAIOA (2 ORDU):

  • Harrera (10 minutu) aurreko eguneko saioa gogoratu eta gaurko aurkeztu.
  • Jolasa (20 minutu) borobilean pilotarekin adierazpen jolasa.. bata besteari pilota botako diogu, gero borobilean gauden lekua aldatuko dugu baina aurreko ordena mantenduko dugu pilota pasatzeko garaian. gero azkar azkar egingo dugu, ondoren mantxo, korrika…
  • Inprobisazioa (40 minutu) aurreko saioan erabilitako lanbide animali eta gauzen txarteltxoekin launakako antzerkitxo bat pentsatu beharko dute. taldean aurkeztuko dute.
  • Talde aldaketa (30minutu). objektu eta taldeen aldaketa eginez berriz inprobisazio bat egingo dute.
  • Saioaren itxiera/ebaluazio (20 minutu) ze sentsazio izan dituzten eta zer espero duten galdetuko diegu.

3. SAIOA (2 ORDU):

  • Harrera (10 minutu) aurreko eguneko saioa gogoratu eta gaurko aurkeztu.
  • Jolasa (20 minutu) musika ezberdinak erabiliz binaka, ispilu jolasa egingo dugu, bikoteak aldatzen doaz, bukaeran taldea prest ikusiko bagenu banaka egingo lukete eta gainontzekoak imitatzen.
  • Inprobisazioa (40 minutu) musikarekin jarraituz, lurrean etzanda, musika abesti bat jarriko diegu eta bakoitzak ze istorioa imajinatu duten landuko dugu, hitz bat istorioa bat irudi bat…paper batean idatziko dute.
  • Paperekoa antzeztu (30 minutu) paperetan ditugun hitz esaldi edo ideiekin antzerkitxo txikiak egingo dituzte.
  • Saioaren itxiera/ebaluazio (20 minutu) ze sentsazio izan dituzten eta zer espero duten galdetuko diegu.

4. SAIOA (2 ORDU):

  • Harrera ( 10 minutu) (gaur ze espero duten galdetuko diegu).
  • Jolasa zing zang..(15 minutu) borobilean pistoleroaren jolasa egingo dugu, adi egotea eta talde lana landuko dugu.
  • Ipuin jarraitua (25 minutu) ipuin baten hasiera irakurriko diegu eta borobilean osatuko dugu.
  • Klasikoak (50 minutu) antzerki obra klasikoak eramango ditugu, baina azala bakarri ikusi ahal izango dute.obra bakoitza kontutan izanik hasiera irakurriz bakarrik istorioak sortuko ditugu.
  • Saioaren itxiera/ebaluazio (20 minutu) ze sentsazio izan dituzten eta zer espero duten galdetuko diegu.

5.-SAIOA (2 ORDU):

  • Harrera gaur zer egingo dugun azalduko diegu 10 minutu
  • Azken emanaldiari begira (30 minutu) taldeka (4 edo 5 pax.) objetu bat antzerki obra bat eta musika bat aukeratu beharko dituzte. Hiru horien arteko lotura bat pentsatu beharko dute. talde osoari aurkeztuko diote pentsatutakoa.
  • Objektu musika eta obrak guk erraztuko dizkiegu.
  • Inprobisazioa (25) aurreko ideiekin jolastuz taldeak nahastuko ditugu eta berriz ariketa errepikatuko genuke, orain objektuak eta obrak ezberdinak izango dira… Saiatuko gera oraingo onetan beraien barrura iristen, objektuen kasuan (kondoiak, tabakoa, labana, tanga bat, edari energetiko bat) izango ziren.
  • Elkarren artean (30 minutu) aurreko bi ariketetan atera diren istorioekin antzezlan abat nola egin dezakegun pentsatuko dugu. Denon artean ideiak botaz.
  • Saioaren itxiera/ebaluazio (25 minutu) ze sentsazio izan dituzten eta hurrengo sairako zerbait behar badute galdetuko diegu, denon artean behar ditugun gauzak lortzen saiatuko gara.

6. SAIOA (2 ORDU ETA ERDI):

  • Harrera (10 minutu) aurreko eguneko errepaso egingo genuke. Eta taularatuko dugun antzezlanaren zirriborroa aurkeztuko diegu.
  • Lan banaketa (20 minutu) egingo dugu antzezlanaren eskema kontutan izanik lanak banatuko ditugu, baten batek musika jarri nahi badu ba bere ardura izango da baten batek arroparen ardura hartu nahi badu ba berdin.
  • Hasieratik bukaerara antzezlana egingo dugu, ondoren kolokan dauden zatiak errepikatuko genituzke. (Ordu bete eta 10 minutu) o saioaren itxiera/ebaluazio (20 minutu) azken saioan zer egingo dugun azalduko diegu.

7. SAIOA (2 ORDU ETA ERDI):

  • Harrera: azken saioa honetan zer egingo dugun adieraziko diegu.
  • Azken entsegua egingo dugu.
  • Emanaldia egin eta grabatuko dugu.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

SAIOA AIZPURUA ETA LUR KORTAk osatuko dugu lan taldea; hona hemen kurrikulum-ak:


SAIOA AIZPURUA ARRIBAS

Ikasketak:

  • Heziketarako Psikomotrizitate formakuntza. UNED- Bergaran. 2017.
  • Sandplay-Terapia de Juego de Arena. Joaquín Blix. Asociación Española de Terapia de Juego. 2017 Galizia. 
  • La Terapia de juego y aplicaciones clínicas. Joaquín Blix. Asociación Española de Terapia de Juego. Bertarmiráns 2015. 
  • Habilidades terapéuticas de juego. Joaquín Blix. Asociación Española de Terapia de Juego. Bertarmiráns 2012. 
  • Ospitaleko klown eta klown soziala.Veronica Macedorekin Madrilgo Asura Antzerki eskolan.Madrid. 2011. 
  • Gorputz eta kirol ekintzen gidaritza landa ingurunean. BHIko Teknikari titulua. Talaia Institutuan, 2004 urtean. 
  • Batxilergoa Giza eta Gizarte zientziak. Plaiaundin, Irun. 2002. 
  • Klinikako Auxiliar Teknikari, LHI Donostiako OSCUS Eskolan, 1997.urtean. 
  • Musika ikasketak Errenteriako Niessengo Kontserbatorioan: Solfeoa 6 urtez, Akordeoia 4 urtez eta korala 2 urtez,1993.

Lan munduko esperientzia:

  • Haizea garapen pertsonalerako gunean Psikomotrizista eta Jolas Terapeuta. Egian. 2013 tik ona. 
  • Algaraklown Ospitaleko Pailazo elkartearen Zuzendari artistikoa eta Pailazoa, 2010 urtetik hona. 
  • Itzulipurdika Elkartearekin Donostiako kultur etxeetan ipuin kontalari 2012. urtetik hona.
  • Antzerkia, Klown, Sormen Irakaslea eskola desberdinetan:
    • Sormen tailerra Hernanin Artetik elkarte kulturalean, 2016.
    • Klown familian tailerra Egiako Haurtxokoan, 2016-11-26.
    • Klown familian tailerra Bidebietako Haurtxokoan, 2016-06-13.
    • Egia segurua, haurren hiria sentsibilizazio tailerrak Aitor Ikastolan. 2016-05-30.
    • Klown familian tailerra Martuteneko Haurtxokoan, 2016-05-16.
    • Klown familian tailerra Egiako Haurtxokoan, 2016-05-29.
    • Mar de Somnis epilepsia taldeari espresio tailerrak. 2015.
    • Antzerkia Eguzkitza Ikastolan, Irun. 2015-2016, 2016-2017.
    • Antzerkia Haurtzaro Ikastolan, Oiartzun. 2015-2016, 2016-2017.
    • Antzerkia eta Klown Lugaritz kultur etxean Donostia Kultura programaren barruan. 2014-2015, 2015-2016.
    • Antzerkia eta Sormena Aitor Ikastolan, Egia-Donostian. 2011-2012, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015.
    • Antzerkia Badia Eskolan, Pasaian. 2011-2012, 2012-2013, 2013-2014.
    • Antzerkia Arantzazuko Ama Ikastetxean, Martutene eta Astigarragan. 2011-2012, 2012-2013.
    • Antzerkia Asteasuko ikastetxean. 2011-2012, 2012-2013. Irrati tailerra Langaitz Ikastetxean. 2011-2012.
    • Sormena Biteri Ikastolan, Hondarribia. 2010-2011.
    • Antzerkia Egiako Haurtxokoan. 2009-2010.
    • Lau Haizeta elkateak antolaturik antzerki tailerraren irakaslea (48 ordu), Errenterian 2005.
    • Eskolatik kalera programan antzerki tailerra, Lau Haizetara elkarteak antolaturik. Errenterian (50 ordu), 2003. 
  • Pailaztana klown taldearen partaide 2009tik hona. Egindako antzezlanak:
    • 2015. “Improvisaciones” 2014. ”Pasa Paisaia Paiasa”
    • 2013. “Klowntainer eta Tuturrumurruak”
    • 2012. “Neskeraz”
    • 2018-2015. “Poltsiko antzerkiko aurkezpenak Asvinenean, Aduna” 
  • AEDA (Asociación de Profesionales de la Narración Oral) en España) eta Galtzagorri elkarteen partaidea.
  • E.H. J. T (Euskal Herriko Jolas Terapia elkartearen) partaidea.

 

LUR KORTA REDIN

  • 2001 ARTE DRAMATIKO IKASKETAK "espezialitatea interpretazioa”.
    • Improvisación teatral La llave maestra 2019.
    • El espacio escénico La llave maestra 2018.
    • Repertorio para una buena sesión de Cuentos 2013. 
    • Gorputz adierazpena 2008.
    • Clown eta Ipuinak Oihulari Clown 2005.
    • Ipuinak eta emozioak Virginia Imaz 2006.
    • Clown Pepe Viyuela 2002.
    • Comedia del Arte Patxi Larrea 2001.
    • Comedia del arte Ramon Marco 2001.
    • Clown Isabel Aisa 1999. 
    • Antzerki Pedagogikoa Maite pascual 1999.
    • Haur eta gazteen aisialdiko begirale agiria Urtxintxa eskola 1998.
    • Haur gazte eta helduentzat antzerki pedagogikoa Nafarroako antzerki eskola.
    • Clown ikastaroa Patxi Larrea 1998.
    • Mascara neutra. Euskal eskola 1996.

Lan munduko esperientzia:
AKTORE LANETAN

  • Pottola !Txalo” antzerki taldea. Antzezlaneko !Protagonista” 2014 Ai ama ! Antzerki obraren irakurketa. Tessa Andonegin zuzendaritzapean 2014.
  • Rum Rum Rock ikuskizuneko partaide. Kale animazioa 2016-2019.
  • Jau Jau ikuskizuneko partaide. Kale animazioa 2012.
  • Olinpiadak ikuskizuneko partaide. Kale animazioa 2012.
  • 2005 Tralari Tralara Ikuskizuna Sergio Salinas 2005.
  • Las aventuras de Don Reciclote 2004-2007.
  • Niretzako, Me lo pido TROKOLO 2005-200.
  • Bakeroak nekez erortzen dira N.A.E.ren produkzioa 2003. 
  • Ke takoiak BELE BIZI 2002. 
  • Zenbakiak eta eleak N.A.Eren produkzioa 2001

IPUIN KONTALARITZA

  • Donosti kulturak antolatua Ipuinaren orduko Koordinatzailea Ipuinaren orduko saioak antolatu, kudeatu eta garatu 2008-2017. 
  • Galtzagorri Elkarteko Irakuketa klubeko partaidea Irakurketa klubak burutu ditut, Oñatin, Errenterian Ermua, Idiazabalen, Andoainen besteak beste 2014-2016. 
  • Oñatiko Ostegun Kontalariaren Koordinatzailea Hilabetean behin burutzen diren saioen kudeaketa 2015.
  • 2002tik hona ipuin saio ezberdinak Euskal Herriko hainbat herritan, Oiartzun, Lezo, Leioa, Corella, Lizarra, Tafalla, Berriozar, Mutilva, Gares, Etxarri Aranatz, Lakuntza, Zizur, Irun, Hondarribi, Bilbo, Gasteiz, Iruña, Iurreta, Ermua, Ibaizabal eta abar.

HEZKUNTZAN ANTZERKI IRAKASLEA

  • N.A.E Koordinatutako ikastetxeetan antzerki irakasle. Axular Ikastetxea, Mendillori, Berriozar, Mutilva… 2002-2006.
  • San Fermin ikastola antzerki irakaslea 2002-2006.
  • Leitzako helduen antzerki taldeko Zuzendaria 2006-2008.
  • Pasai Lizeoko antzerki irakaslea. Donostiko Topaketetan 2 sari lortuta 2002-2009.
  • Badia antzerki eskolako antzerki irakaslea Haurtzaro ikastola, Elizalde herri eskola eta Oiartzungo gazteen antzerki irakasle eta koordinatzailea 2009tik gaur egun arte.