Atrás ESATEN IKASI eta IZAN

El nombre del proyecto : ESATEN IKASI eta IZAN

Promotor : HIKA ANTZERKI TALDEA S.L.

Telefono
633252200/ 656792501
Contacto
Agurtzane Intxaurraga/ Teresa Sala

Áreas artísticas que trabaja:

Teatro

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Lengua castellana
Música
Ética
Que valores promueve
Bizikidetza, tolerantzia, pentsamendu kritikoa, oratoria, komunikazioa, errespetua, izaten ikastea, autoestimua.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH 4 maila
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:
1.830€ + BEZ
Descripción de la actividad:

Irakurtzen ikastea, idazten ikastea, istorioak kontatzen ikastea, jendaurrean hitz egiten ikastea,

ezinbesteko lana da pentsatzen ikasteko eta bizitzaz ikasteko. Norbere buruaz gain, mundua eta

gizartea ulertzeko.

Honen harira, 2018an Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Irakurketa Plan bat aurkeztu zien ikastetxeei, eta

guk plan horri tresna baliogarri eta aberatsa eskaini nahi diegu: TARARA/LA TARARA antzerki

testuaren IRAKURKETA DRAMATIZATUA, Agurtzane Intxaurraga eta Miren Gojenolaren

gidaritzapean.

Antzerkiak ohiko duen tresna HITZA da. Esanahi zehatzez josita eta emozioen adierazgarri. Ondo

esandako hitz batek daukan indarra ukaezina da, horrexegatik da garrantzitsua gure gazteek

irakurketa on bat egiten ikastea, irakurtzen duten hori esanahiez josteko eta entzuten duenak erraz

ulertzeko. TARARA / LA TARARAren balio nagusia, kontatzen duenaz gain, kontatzeko erabiltzen

dituen hitzetan dago. Irudietara, ideietara, gertaeretara eta edertasunera lotzen zaituzten hitzak

dira. Hitza hitzaren gainetik dago.

Aldi berean, irakurketa dramatizatuetan ez dago eszenaratze fisikorik, gutxieneko keinu batzuk ezik.

Kontakizuna da nagusi. Horrexegatik da horren garrantzitsua hitzei dagokien balio, neurri, tonu eta

esanahi zehatza ematea. Entzuten ari denak, entzun ez ezik ikusi ere egiteko.

Irakurketa dramatizatuek abantaila asko ematen dizkiete ikasleei, eta baita hizkuntzatrebetasuneko

praktika ugari ere: berezkotasuna, ahoskera, intonazioa, beldur eszenikoari aurre

egitea… Eta nahiz eta ez den beharrezkoa testu eta mugimendu zehatzak buruz ikastea, antzezten

dituzten pertsonaiei bizia emango dien adierazpen-gaitasuna praktikatu behar da.

Irakurketa dramatizatuak prestakuntza integrala bultzatzen du.

Besteak beste, ikasleek giza jokabidea ulertzen eta baloratzen ikasiko dute, pertsonaien psikologian

sakonduko dute, eta pertsonaien jokabidean eragina duten baldintzak aztertzeko aukera izango

dute. Honek, nahitaez, diskurtso propio bat eraikitzen eta esaten lagunduko die.

Lan tresna

TARARA / LA TARARA antzerki testu garaikidea eta saritua.

Zergatik?

HIKA Teatroak irailetik urtarrila bitartean testua ekoitzi eta eszenaratuko du, euskaraz

Errenteriako Lekuona Fabrikan estreinatuko du urtarrilaren 15ean, eta gaztelaniaz Bilboko Arriaga

Antzokian urtarrilaren 28an. Ekainera bitartean biran egongo da ikuskizuna bere bi bertsioetan:

TARARA euskaraz, eta LA TARARA gaztelaniaz.

Hala, irakurketa dramatizatuaren prestaketa prozesuan obraren prozesuaz ere jakin ahal izango

dute ikasleek: jantzi bozetoak ikusi, eszenografia, musikak entzun etab.

PROPOSAMENA:

TARARA / LA TARARA testuaren lagin batzuen IRAKURKETA DRAMATIZATUA

Euskaraz edo/eta gaztelaniaz egin daiteke.

-Nork hartuko du parte?

GELA OSO bateko ikasleak ESATARI MODUAN eta kurtsoko GAINONTZEKO ikasleak ENTZULE

moduan

-Zenbat denbora jarduera gauzatzeko?

Aste bat: guztira, bi orduko bost saio. Lehenengo lau saioetan (egunero bi orduz) gelakideak bi

taldetan banatuko dira, gidari banarekin (Agurtzane Intxaurraga & Miren Gojenola). Talde bakoitzak,

testuaren pasarte ezberdinak, baina elkarren artean osagarriak, landuko ditu. Azken egunean,

bosgarren saioan, alegia, bi taldeak batu eta elkarrekin, mailako gainontzeko ikasleei irakurketa

dramatizatua eskainiko diete.

Jarduera osagarri batzuk:

Gaztelaniazko eta euskarazko orduetan LA TARARA / TARARA irakurketa testu bezala

proposatu, ikasleek etxean testu osoaren irakurketa egin dezaten.

HIKAk irakasleei koaderno didaktiko bat proposatuko die, irakurketaren ondoren lantzeko.

(Koadernoa osatua dago, norbaitek informazioa zehatzagoa jaso nahiko balu, HIKArekin

harremanetan jarri daiteke -hika@hikateatroa.eus / 633252200-).

Aukeran, eskolako orduz kanpo, eta datetan ekoizpenarekin edo emanaldiren batekin bat

egin ezkero, TARARA / LA TARARA ikuskizunaren entsegu batera edo emanaldi batera

joatea proposatuko zaie ikasleei.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Non:

-Lehenengo lau saioak (bi ordu egunero) burutzeko bi gela arrunt beharko dira.

-Bosgarren saioa areto nagusian edota bideo gelan egin liteke, adibidez.

Baliabideak:

-Aukeran, ikastetxeak hala izanda, eskuko bi mikrofono erabiliko genituzke. Dagoenarekin

moldatuko gara.

-Konpainiak, ikastetxeak izango ez balitu, atrilak jarriko ditu.

Informe de actividades:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Sinopsia

SanFran, Bilbo, 70eko hamarkada. Bertan bizi dira gizon jaiotako emakumea, alabarik gabeko ama

eta amarik gabeko alaba. Auzoan ezer ez da berdina izan hirurek topo egin zutenetik. Rosa, giro

patriarkal eta zapaltzailean bizi da. Biolin jotzailea da eta Liszt konpositorea eta zendutako beste

hainbat musika-egile sentitzeko ahalmena dauka. Tarara, gaueko lanetan aritzen den emakume

trabestia, du lagunik onena mamuen aurka duen borrokan. Rosa heldua eta Rosa neskatoa

txandakatuz doaz susmo hutsa diren sekretuen inguruan hegan dabiltzan oroitzapenen joanetorrian.

Tiradera batean agertutako maitasun karta batzuei esker, azaleratuko da musikaz eta

edertasunez betetako umearen memoria hautsia, ordura arte izuari zirrikiturik utzi gabea. Bestalde,

Telmak, Alzheimerrak jota dagoen Rosa helduaren amak, memoriaren zirrikiturik ilunetatik igaroz,

azken errebelazioraino bidea argitzen lagunduko dio.

Zergatik TARARA/LA TARARA testua?

Thriller poetikoa: Barkamenari buruzko ipuina.

Puntako bi idazle: Josi Alvarado dramagile garaikide alacantarrak idatzia. Arantxa Iturbe

idazle gipuzkoarrak euskarara itzulia.

Federico García Lorcaren lirismo poetikoa eta Pedro Almodovarren estiloa izan dira

inspirazio iturri. Testuak kaleko hizkera eta hizkera poetikoa uztartzen ditu.

SGAEren I Ana Diosdado antzerki lehiaketaren irabazlea 2019an.

2021eko Valentziako Literatur Kritikaren lehen saria, literatura dramatikoa sailean.

HIKAko zuzendari Agurtzane Intxaurragak eta Miren Gojenolak, aktorea eta HIKAko

kolaboratzailea, egina dute irakurketa dramatizatua Madrilgo Berlanga Aretoan, SGAEren

eskutik. 2020ko abenduaren 1ean.

Istorioa garai bateko Bilbo hiriaren testigantza da. 70. hamarkada. La Palanca-ren garaiaren

isla txikia izango da. Omenaldia. Batetik, Bilbo hiriaren memoria historikoa berreskuratzeko

ahalegina izango eta, bestetik, garai hartako cabaret giro bohemioa euskaraz eszenaratuko

du. Estilo horretako oso lan gutxi daude euskaraz. HIKA bera izan da aitzindari Txarriboda

(2018) ikuskizunarekin.

Gaitegi soziala: Adingabeen abusua, genero indarkeria, identitatea, Alzheimerra. Antzerki

soziala da TARARA, egungo gizarteak dituen erronkei aurrez aurre begiratzeko ausardia

izan duen testua

Musika: Testua musikaz blai dago. Bi estilo txandakatzen ditu: Herrikoia (La Tarara, La

Llorona, Las Panaderas...) eta Musika klasikoa (Lizst, Schubert, Händel, Tchaikovsky,

Paganini...)

Emakumeak argitara: Protagonistak hiru emakume eta pertsonaia ez binario bat dira.

Ahotsa ukatu zaien hiru emakume. Alde horretatik testuak aukera ematen du 70

hamarkadan emakumeek bizi zuten egoeraz hitz egiteko.

HIKA Teatroak 2022ko urtarrilaren 15ean estreinatuko du euskarazko bertsioa Errenteriko

Manuel Lekuona antzokian, eta gaztelaniazkoa urtarrilaren 28an Bilboko Arriaga Antzokian.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

DIZIPLINA BARRUKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia

Musika

ZEHARKAKO KONPETENTZIAK

Hitzez komunikatzeko konpetentzia

Bozgoran irakurtzeak hitzez komunikatzeko gaitasuna derrigorrezkoa du.

Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia

Testuak gai sozialak lantzen ditu. Honek aukera ematen du gizartean pil pilean dauden gaiei

buruz hausnarketa egiteko. Eta baita pertsonaien emozioetan murgilduz, enpatia lantzeko.

Elkarbizitzarako konpetentzia

Besteaz, ezberdina ikusten denaz hausnarketa egin, batetik. Eta, bestetik, jarduerak talde

lana eskatuko du.

Norbera izaten ikasteko konpetentzia

Irakurketaren bidez, pertsonaia bakoitzaren izaeraz hausnartuko da. Hausnarketa horrek

norberaren sentimendu, pentsamendu eta gogoetak azalaratzen lagunduko du.

Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia

Ekintzailetasuna behar beharrezko tresna bihurtuko da: besteen aurrean irakurri, besteen

aurrean hobetu, besteei buruz iritziak eman eta hobekuntzak proposatu...

HELBURUAK

Ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea, gizartearen eta kulturaren hainbat

esparrutakoak.

Ahoz modu txukun, koherente eta zuzenean adieraztea eta interaktuatzea.

Literatura irakurtzen gozatzea.

Euskal antzerki idatziaren eta espainiar antzerki idatziaren egile batzuk ezagutzea.

Antzerki testua modu kritikoan interpretatzea eta balioestea.

Euskal Autonomia Erkidegoko elebitasuna aztertzea eta interpretatzea.

Konfiantza eta autonomia handiagoak lortzea.

TESTUAREN PASARTE PAREA

(...)

YASMÍN: Sekretu bat ikusi nahi?

ROSA: Zer sekretu?

YASMÍN: Ipuin baten hasiera

ROSA: Ipuin bat idazten ari al zara?

YASMÍN: Zer esaten ari zara, zoroa? Printzesen istorio baten hasiera da, baina

ez dut nik idatzi.

ROSA: Nork idatzi du ba?

YASMÍN: Inork ez. Berekasa idazten da. Zu panpinekin jolasean ari zarenean

bezalatsu. Pixkanaka asmatzen duzu. Norberak ere asma dezake bere istorioa.

Panpina balitz bezala.

ROSA: Ez dizut ondo ulertzen.

YASMÍN: Begira. Ikusten mutiko polit hau?

ROSA: Zer da hau?

YASMÍN: Eskolako kartilla, ez al duzu ikusten? Iraganetik geratzen zaidan

gauza bakarra: hau eta amaren oinetako hauek.

ROSA: Eta nor da ... Manuel Saborido Sanchez?

YASMÍN: Ni naiz. Nire istorioko panpina.

Irakurketa Dramatizatua. Nerea Gorriti (Rosa) eta Kepa Errasti (Yasmín). Berlanga Aretoa, Madril. 20/12/01

(...)

BILBO, 1992, en la residencia.)

ROSA: Mamá. Me han dicho que le has lanzado una lámpara en la cabeza a

madame Révelot.

TELMA: ¿Y te han dicho si le acerté?

ROSA: También que le has lanzado la mesita de noche.

TELMA: Con eso es más fácil.

ROSA: Mamá, por favor.

TELMA: Ella está acostumbrada a vivir con golpes. ¿No ves que es india?

ROSA: Eres un dolor. Crónico.

TELMA: Y tú eres una niña.

Irakurketa Dramatizatua. Itziar Ituño (Telma). Berlanga Aretoa, Madril. 20/12/01

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

HIKA TEATROA, 31 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta

errebeldia eszenikoa neurri berean maite dituen emakumea. HIKAren produkzioek izaera sozial

nabaria dute, eta ikusleak beren buruekin gatazkan jartzen saiatzen dira.

HIKA antzerki garaikidea da, erronka artistikoen etengabeko bilaketa eta berritzea, ekoizpen berri

bakoitza etiketak uxatzeko aldarri. Antzerkiaz gain, zirkua, musika eta dantzak toki nabarmena hartu

dute bere sormen lanetan, diziplina guztiei atea irekitzea beti berritzen egotea dela sinetsita.

KOADERNOA ZURI (2016) ikuskizunarekin HIKAk barne hausnarketa bat eraiki eta publikoa

entzuteko ahalegin berezia egingo du. Lehen aldiz, mediazioa eta sentsibilizazioa lantzen hasiko da,

jakitun gizarte likido honetan demokratizazioa eta partaidetza kulturaren eskutik datozela, eta

formakuntzarekin batera, biak hori bizitzeko tresna berriak direla. Publikoarekiko harremana ezin

da sormen lanen erakustaldira soilik mugatu. Horren haritik, publiko berriak deritzonak, aktiboak

eta kritikoak izanda, sormen prozesuak zabaltzeari ekin dio konpainiak, eta berea egin du lema:

“Garrantzitsuena ez da publikoarentzat sortzea, baizik eta publikoarekin sortzea”.

SGAEren eskutik, 2020ko abenduaren 1ean LA TARARA testuaren irakurketa dramatizatua ekoitzi

eta zuzenduko du Madrilgo Berlanga Aretoan.

AGURTZANE INTXAURRAGA

TARARA / LA TARARA proiektuaren zuzendaria

MIREN GOJENOLA

TARARA/LA TARARA proiektuaren zuzendari laguntzailea