Atrás Kantuan doinuak hauspotuz

El nombre del proyecto : Kantuan doinuak hauspotuz

Promotor : Roberto Etxebarria

Telefono
652708060
Contacto
Roberto Etxebarria

Áreas artísticas que trabaja:

Música

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Música
Que valores promueve
Transmisioa, tradizioaren mantentzea eta partehartzea
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH1 - DBH2
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat
Precio por cada evento:

750 € + % 21eko BEZa. GUZTIRA: 907,50 €

Descripción de la actividad:

Jarduera, 60 minutuko saio bakarrean burutuko da eta musikaz jantzitako koplen mundua izango da ardatz; saio didaktiko musikatua da eskeintzen dena, talde-lana bultzatuz. Roberto
Etxebarria trikitilariak ibilbidean zehar ezagutu, erabili eta aztertu izan dituen kantu sortak mahaigaineratuko dira; alde batetik ezagutzera emateko, modu honetan transmisioa bermatuz, eta bestetik entzuleak berak aztertu eta lantzeko, proposatuko diren kasu praktikoen bidez. Garai bateko hizkera edo kopletarako erabili ohi ziren gaiak, gizartearen islada direnak, gaur egunerokoarekin alderatuko dira saioan, eta horren inguruko hausnarketa proposatuko da, besteak beste.


Aspektu teknikoago batetik, musikariak berak, berak sorturiko obra musikaletan egiten duen koplen txertaketa azaleratuko da, eta entzuleari kopla horien azterketa praktikoa proposatuko zaio, emanaldian partaidetza aktiboa sustatuz. Aurkezten diren letrak ezagutu, edo kasu batzuetan, horien zantzuak emanda, entzuleak osatu ahal dituen sorkuntza lanak landuko dira.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Jarduera saio bakarrean burutzeko proposatzen da, eta horretarako beharrezko azpiegitura eta baliabideak honek dira:

  • Espazioa: interpreteak eta entzuleak egoteko gela nahiko zabala.
  • Proiektorea.
  • Beharrezko jotzen den kasuan, 2 musikarien soinuztapena.
Informe de actividades:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA

Irizpide kontzeptualak:
Koplen inguruko aspektu batzuk ezagutzera emango dira, koplagintzak duen presentziari lotuta: jatorria, gizartean duen funtzioa, izan dituen eta dituen aldaerak, erabilpena,...


Irizpide interpretatiboak:
Entzuleak jasoko dituen doinuen eta hitzen interpretazioa askea izango da; doinuek norbanakoak interpretatu ahal duen esanahia izan ahal du, jasotzen dueneko momentua edo musikaren inguruko ezagutzaren araberakoa izango dena.


Irizpide artistikoak:
Partaidetza aktiboa bultzatuko den momentuan, entzulearen adierazpen artistikoa martxan jarriko da: alderdi erritmiko zein melodikoan.


Irizpide historikoak:
Kopletan agertzen den hizkera ere aztergai izango da beharrezko ikusten den kasuetan, entzuleak horreen inguruan duen ezagutzaren arabera; hiztegia landu ahal izango da, ezagutzen izan ez dituen aldaerak aztertuz, adibidez.


Bestalde, kopletan erabiltzen diren gaiak ere behatuko dira; ahozko transmisioari esker mantendu eta iritsi zaizkigun garai bateko kopletan gai zehatz batzuk agertzen dira, gizartearen eta ohituren islada direnak kasu batzutan, eta beste adibide batzuetan berriz, gai konkretu bat ez duten kopla sortak aztertuko dira.


Nondik gatozen ezagutu behar dugu, gure sustraietatik abiatuz, ikuspegi zabal bat erakitzeko.

 

ARLO PEDAGOGIKOA

EDUKIAK

  • Euskal doinu tradizionalak.
  • Sorkuntza propioko doinuak.
  • Koplak.

HELBURUAK

  • Doinu tradizional zein sorkuntzako obrak ezagutzea.
  • Koplen inguruko oinarrizko ezagutza lantzea.
  • Gizartean, urteetan zehar, transmisioaren bidez kultura mantentetzearen garrantziaz ohartaraztea.
  • Musikaren esparruan, aspektu teknikoagoak izan ahal diren ahotsa eta erritmoa kasu praktikoen bidez lantzea.

METODOLOGIA
Saioan, bi esparru landuko dira nagusiki; alde batetik entzulearen arreta eskatzen duen musika saioa, eta bestetik, partehartzea bultzatzen duen atala, non entzuleak kantuan zein koplen lanketan kasu praktikoak landu ahal izango ditu.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Roberto Etxebarriak 35 urtetik gora daramatza soinu txikiaren (trikitixaren) munduan, tresna, bere lanbide delarik.

Trikiti munduan, koplek pisu handia izan dute; pieza mota batzuen letrak jartzerakoan kopletara jo ohi da, eta koplari lana, tradizioz behintzat, panderojoleak izan ohi du. Egileak, 20 urteetan zehar Kepa Arrizabalaga panderojole eta koplariarekin batera egin du ibilbidea, aurretik beste panderojole erreferente batzuk ere ezagutu zituelarik (Pruden Azpiazu, Maurizia Aldeiturriaga...).

Aurkezten den jardueran planteatuko diren kopla asko Kepa Arrizabalagarekin batera egindako bidean ezagutu izan ditu, eta horreekin batera, bere eremu-ikerketaren lanketarekin etorri zaion ezagutza da, liburuetan bildutakoak aztertuz, zein datu-bilketan bildutako koplak.

Musikari lanetan, sorkuntza lanak, horiekin irabazitako trikitixa pieza berrien txapelketak, eta beste hainbeste esparru jorratzearekin batera, nabarmentzekoa da egindako bidea irakaskuntzan. 1988an irakasle lanetan hasten da, etxean trikiti eskolak emonez. Etxeko eskolak hasi eta jarraian hasiko da bere irakasle bidea zabaltzen: Erromoko Kultur etxea, Gasteizko Trikitixa eskola, Itxartu Dantza Taldea, Mungiako Udal Musika Eskola eta hainbat ikastetxe eta ikastola.

2002az geroztik, Bilboko BilbaoMusika Udal musika eskolan ari da irakasle lanetan.

DISKOGRAFIA

  • Bihotzetik bihotzari (1993)
  • Hamaikatxu kopla...pandero baten konture! (2020)
  • Koplak airean (2021)
  • Kolpatuz (2023)