Atzealdea Jolas arduratsua

Egitasmoaren izena : Jolas arduratsua

Eragilea : Belén Cruz eta Olatz Beobide

Telefonoa
Olatz 699461491 / Belén 656792502
Kontaktua
Olatz / Belen

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Generoa, inklusioa, elkarbizikidetza, enpatia, norbanakoaren ideak eta emozioak taldean partekatu, Errespetua.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
12-15 ikaskide
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
3000€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:
Tailerra (4 egun 4 astetan) eta emanaldi bat. Ordu terdiko saioak planteatzen ditugu, baina eskolaren arabera moldatzea dago.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Altzaririk gabeko gunea eta musika ekipoa.
Jarduerari buruzko txostena:

INFORME ARTISTIKOA

Talde sorkuntzan garatuko dugun pieza artistikoa proposatzen dugu, gaurkotasun handiko gaia zentroan jarriz: “Pandemia”. Gazteei ahotsa eman nahi diegu, asko hitz egiten baita beraietaz, arduragabekeria eta elkartasun eza leporatu zaie azken hilabetetan, baina ez dugu haiek esateko dutena entzuteko aukerarik izan.

Nola bizi dute konfinamendua? Zer sentitu dute? Zeintzuk izan dira beraien beldur, aurkikuntza, amorru eta kezkak? Eta orain, nola bizi dute “normaltasun berria” Zer proposatzen dute bizi dugun ez jakintasunaren aurrean? Zer da globalizazioaz pentsatzen dutena? Eta ekologiaz? Zer proposatu nahi dute? ... Azken finean, beraiekin lanean hasi arte, beraiei hitza eman arte ezingo ditugu beraien kezka nagusiak ezagutu, ezta haien heldulekuak.

Ahalduntze eta desinhibitzeko ariketak landuz, antzerkiko dimanikak erabiliz, espazio magiko bat sortu nahi dugu. Non proposamen txikiena ere baliotsua izango den. Gure sentimenduen indarra balioan jarriz, eta
norbanako guztien iritzien garrantziaz jabetzeko. Emozio primarioak behatu eta beraiekin zuzenean egingo dugu lan: poza, amorrua, sorpresa, tristura, lotsa, jakinmina, ezinikusia, beldurra, eta enpatia.

INFORME PEDAGOKIOA

Norbanakoak eta belaunaldi bat osatzen duen taldeak iritzi propioa izatearen garrantzia. Gure ideiak besteekin partekatzeko bideak hausnartzea, eta inposatu gabe trasmititzen jakitea, gure iritziak besteenak bezainbaliotsuak diren konbentzimendua edukitzea. Iritziz aldatzeak ez du amore ematen dugula esan nahi, juxtu kontrakoa, beste aukera batzuetara irekita gaudela baizik.

Lan artistikoa etikarekin lotzea. Ongia eta gaizkia. Morala eta inmorala. Ikuspuntu pertsonal eta kolektibotik.

Lan amaieran, partaideen iritziekin, eta pieza artistikoarekin bideo bat osatuko dugu. Era berean, lan prozesua dosier batean jasoko dugu hitzak, ideiak, eta irudiak bilduko dituen txosten batean.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Belén Cruz. 1989an ANTZERTI arte dramatiko eskolan diplomatua. Antzerkian, zineman eta telebistan lan egiten du aktore gisa. HIKA, ADOS, UR TEATROA, THEATRE DU RIVAGE, ATX TEATRO eta NOMOFOBIKAK konpainikiekin egin du lan. TAEn (Donostiako arte eszenikoen eskolan) interpretazioko irakaslea da azken 20 urtetan. “Sormenaren partea izan” Foru Aldudinko Kultura departamenduak eta EAB-k (Euskal aktore batasunak) bultzatutako proiektuan parte hartu du: Gipuzkoako hainbat instituekin egindako lana dugu hau. Kasu horretan, ikasleak dira gai jartzaile eta aktore profesionalek antzezten dute elkarrekin sortutako pieza. Euskal Laboratorioan (Aulesti)n interpretazioko irakasle bezala parte hartu du.

Olatz Beobide. ANTZERTIn diplomatua. Gipuzkoako Foru Aldundiko beka bati esker, London Theatre School-ean jarraitu zuen bere formakuntza, Ann eta Michale Mccallionen eskutik. Aktorea , zuzendaria eta ekoizlea. Esperientzia luzea dauka bai telebistan, antzerkian edota zineman. Euskal konpainia gehienekin egin du lan, eta berak ekoiztu ditu Theatre des Chimeres eta Theatre du Rivagen egindako koprodukzioak. Azken urteetan formatu digitala ari da esperimentatzen, euskarazko webserieak landuz. Sarean topatu daitezke horren bi eredu: Nomofobikak eta Gutuberrak. Irakasle bezala aktore profesionalei zuzendutako hainbat kurtso eman ditu Donostiako BINAHI eskolan. Donostiako arte eszenikoen eskolan (TAEn) irakasle izan da bizpahiru urtez. Ikus-entzunezko eta arte eszenikoen ezagutza ikasleei zuzendu die molde ezberdinetan (Donibane Lohitzuneko Ravel lizeoan, Camboko ikastolan, Azpeitiko ikastolan, edota Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta San Jose eskolan.) Nafarroako Gobernuaren Landarte hezkuntza programari esker, bi auzolan artistiko garatu ditu. Bata, Goizuetan “TRABUKO” Herriko kontrabandista ospetsuaren ibilbideetan oinarrituta, eta bestea Artaxoan. Auzlan artistikoa hauetan antzerkia, dantza eta musika gustuko zuten herritarrak bildu dira. 90 eta 60 pertsonez osatutako bi lan artistiko zoragarri garatuz: “Behin bazen”- antzerki ibiltaria- eta “El eco de las piedras” musikala.