Atrás KASILDA, bukatzen ez den sua

El nombre del proyecto : KASILDA, bukatzen ez den sua

Promotor : Goitibera Teatroa

Telefono
653 104 296
Contacto
Saioa Iribarren Muñoz

Áreas artísticas que trabaja:

Teatro

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Ética
Que valores promueve
Berdintasuna, hezkidetza, bizikidetza, generoa, inklusioa, enpatia, errespetua, komunikazioa, adierazpena...
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH 4 (Guda zibila lantzen den maila, hori delako ikuskizunaren gaia).
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:

- Udal antzokian eginez gero:

2.320€ + BEZ (%10) = 2.552€

- Eskolako areto nagusian eginez gero argiztapen ekipoaren alokairua eta muntaia (680€) gehitu behar

zaio :

3.000€ + BEZ (%10) = 3.300€

Descripción de la actividad:

Guda zibila lantzen duen ikuskizun baten emanaldia planteatzen dugu eta jarraian ikuskizunean

oinarritutako solasaldi bat.

Antzerkia: “KASILDA, bukatzen ez den sua” ikuskizunaren emanaldia. Goitibera konpainiaren esku

(60min).

Tailerra: Elkarrizketa filosofikoak Imanol Alvarez Varela-ren esku (Jakinmin elkartea) (60min).

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Udalerriko antzokian egitea litzateke aukerarik egokiena, baina hori ez bada posible eskolan bertan egitea

planteatzen da. Ekitaldi aretoan edo antzekoren batean (gimnasio, gela zabal bat...).

- Espazio eszenikoaren gutxieneko neurriak: 8m x 7m.

- 220v-ko korronte-hartunea (2000W gutxienez).

- Aldagela.

- Komuna.

- Aparkalekua.

- Ikasle kopurua: Antzezlanean antzokia edo aretoaren arabera eta elkarrizketarako 25 ikasle gehienez

(behar izanez gero bi elkarrizketa txanda egingo genituzke).

- Iraupena: 120min.

Informe de actividades:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Memoria historikoa, guda zibila eta emakumea lantzen duen melodrama, antzerki fisikoaren lengoaiaz

landua umore puntuekin.

Soledad Casilda Hernáez Vargas, emakume iraultzaile gipuzkoarraren oroimena berreskuratzen duen

antzezlana. Espainiako guda zibilean faxismoari aurre egin zioten emakumeei omenaldia.

Sinopsia:

Helburu zintzo bati jarraituz goretsi zenuen lurra.

Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura.

Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea.

Jakin ezazu: Andra! Zu zara bukatzen ez den sua.

Kasilda Hernaez Vargas emakume iraultzaile euskaldunak, guda zibilean eta bere bizitza osoan zehar

ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen.

Antzezlan honetan bere bizipenetatik bidaiatuko dugu sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatuz.

Eszenaratzea:

Gorputza, espazioa, mugimendua eta akzioa abiapuntutzat hartuz landuko dugu antzezlana, antzerki

fisikoak eskaintzen dizkigun baliabideak uztartuz (koru lana, pantomima, zuzeneko musika eta soinu

efektuak...). Plano onirikoari trataera abstraktuagoa emango zaio eta Kasildaren bizitzaren eszenak ordea

melodrama-ren lengoaiaz landuko dira.

Momentu gogorrak taularatuko diren arren (guda zibila, errefuxiatuen esparruak...), partaideen klun

formakuntza kontuan izanda eta gure aurreko lanen ildotik, umoreak ere presentzia handia izango du

antzezlanean. Drama jasangarriagoa eginez, baina dagokion garrantzia kendu barik.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA.

Sakonki eta modu kooperatiboan hausnartzeko gaitasuna da lantzen duguna elkarrizketa filosofikorako

proposamenarekin antzerkiaren ostean, haur filosofia edo elkarrizketa filosofikoaren metodologia erabiliz

antzerkiari buruzko elkarrizketa filosofiko baten bidez. Argudioetan oinarritutako elkarrizketa, ikasleen

hausnarketa sustatzen duena elkarrizketa kooperatiboaren bidez, bai ala bai hezkuntza zentro guztietan

presente egon beharko lukeela uste dugu.

Funtsean, eta Heziberri egitasmoaren markoan, jada agiri ofizialetan agertzen diren oinarrizko zeharkako

konpetentziei modu espezifikoan heltzea aldarrikatzen dugu: ikasten ikasi eta pentsatzen ikasi,

elkarbizitzarako konpetentzia, ekimenerako konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia... eta elkarrizketan

oinarritutako metodologia bat erabilita, nola ez, komunikaziorako konpetentzia.

Agiri instituzional guztiek onartzen duten ezagutzaren ikuspegi konstruktibista batetik abiatuz, ezagutza

partekatua eta eraikia dela dioena alegia, hausnarketaren bidez gauzen zentsuaren bilaketa

ahalbidetzea da irakaslearen ardura nagusietako bat. Zentsua ezinbestekoa da munduaren benetako

ulermen bat lortzeko. Jakin-mina eta zentsua hezkuntzaren benetako motorrak direla deritzogu beraz. Eta

bigarrenaren bilaketa, lehendabizikotik abiatuz, guztiz ezinbestekoa da inguratzen gaituen munduaren

benetako ulermen bat izateko. Aldi berean, zentsuaren bilaketa hau ezinbestekoa da ikasleen motibazioa

lortzeko, eta bilaketa hori bera lantzea da proposamen honen xede nagusia.

Oinarrizko konpetentzietara bueltatuz, garrantzitsua iruditzen zaigu sustatu nahi dugun elkarrizketa

ereduak, lantzen ari garen guda zibilaren gaiari egiten dion ekarpenaz gain, ikasleen kooperaziorako eta

elkarbizitza demokratikorako izan dezakeen onuretaz hitz egitea. Edukiarekiko dituen onurak alde batera

orain, eta eduki hori jorratzen dugun moduari erreparatuz, esan dezakegu lehen aipatutakoen artean,

izaten ikasteko eta elkarbizitzarako konpetentziak lantzen ditugula bereziki metodologiaren izaera

dialogikoari esker.

Formakuntza etikoa, banakoen norberarekiko zein besteekiko jarrera lantzeko gai den jarduera gisa

ulertzen dugu. Izaten ikasi eta nor bere burua ezagutzeko alde batetik, eta elkarbizitza lantzeko bestetik.

Argudioetan oinarritzen den elkarrizketa kooperatiboak izaera orekatu, hausnartzaile eta kontzientzia

handiagodun gizabanakoak hezitzen lagundu dezakeela ziur gaude, beren arazoak modu arrakastatsuago

baten konpontzeko gai diren pertsonak hain zuzen.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Goitibera teatroa

2012ko ekainean osatzen da Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren eskutik, biak Bartzelonako “Escuela

Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” eskolan ikasiak.

Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogiari amen eginez, Goitibera konpainiaren antzerkia

mugimenduan, espazioan eta gorputzean oinarritzen da, ikuspegi ezberdinak lantzen dituelarik (kluna,

maskarak, pertsonaiak, bufoiak…).

Imanol Alvarez (Larrabetzu – 1984) - Elkarrizketa filosofikoen gidaria

Filosofian lizentziatua EHUn eta Haur hezkuntzan diplomatua Granadako unibertsitatean. Gironako

unibertsitateko “Haur filosofia” masterra eta Bigarren hazkuntzarako masterra EHUn. Espainiako haur

filosofia elkartearen formakuntza kurtso guztiak (I eta II. mailak) eta Grupiref Kataluniako haur filosofia

elkartearen formatzaileen formadore kurtsoa. Haur filosofian aditua eta Euskal Herri mailan lan egiten

duen “Jakinmin” praktika filosofikoen elkartearen lehendakaria. Azken zortzi urteetan eta gaur egun

Filosofia irakaslea bigarren hezkuntzan.

Elkarrizketa filosofiko edo haur filosofiaren metodologiaren eremuan haur eta nerabeentzako saioak

gidatzen 8 urtez: institutuan balio etikoak ikasgaia DBHko maila guztietan eta hezkuntza ez-formalean

tailer ezberdinetan Donostiako Tabakaleran, Aupatuz gaitasun handiko haurren elkartearekin, Oiartzungo

udalarentzat... Hezitzaileentzat haur filosofia formakuntzak ere eman ditu haur, Lehen eta bigarren

hezkuntzako irakasleentzat, hala nola Kutxako aisialdi programako begiraleentzat.

Saioa Iribarren (Iruñea – 1983) - Antzezlanaren zuzendari eta idazlea

Bere jaioterriko Arte eta Lanbideetako Eskolan ikasi ostean, Bartzelonara aldatu egiten da. Bertan,

besteak beste Alain Vigneauk zuzendutako arteterapia formakuntza (2005-2008) burutzen du eta Merche

Ochoaren eskutik bere klun formakuntzari hasiera ematen dio. Ikasketa eszenikoei lehentasuna emanez,

“Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” (2008-2011) eskolako antzerki fisikoko bi urteko

formakuntza, sormenean oinarritutako hirugarren urte batekin osatzen du, Titzzina konpainiak gidatua.

Goitibera konpainiaren sortzaile da eta bertan aktore zein zuzendari eta idazle giza lan egiten du.

Goitiberak Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogia jarraitzen du, mugimenduan oinarritutako

antzerkia jorratuz, eta ikuspegi ezberdinak landuz (kluna, maskarak, pertsonaiak, bufoiak...).

Zuzendari bezala ikuskizun hauetan lan egin du: 2016-an Teatro a la Boina kolektiboaren “I’m a real

Artist” (P6-ko antzerki arinaren publikoaren saria), 2019-an Goitibera-ren “AMATXIK DIXIT” (P6-ko

antzerki arinaren Kriselu saria euskarazko piezarik onenari eta publikoaren saria), 2019/20an Logela

Multimediaren “Tartalo” umeentzako ikuskizuna, 2020an “Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean”,

Naita Produkzioak ekoiztua.

Zuzendutako azkenengo lana “Kasilda Bukatzen ez den sua” izan da, Goitibera Teatroa ekoiztua

2020/2021an.

Ander Basaldua (Bilbo-1984) - Aktorea

Antzerkilaria eta klun-a. Gaztarotik arte eszenikoen arlo ezberdinak (antzerkia, dantza...) ukitzen ditu,

2009an Klun-a ezagutu arte. Honek Buenos Airesera bultzatzen du, maisu anitzekin (Guillermo Angelleli,

Cristina Martí, Marcelo Katz...) ikastera. Egonaldi horretan, klun formakuntza, bestelako ikastaroekin

aberasten du; akrobazia, dantza, magia eta maskarak, besteak beste. Maskarak medio, Lecoq-en

pedagogia ezagutzen du.

Bartzelonara aldatu egiten da “Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” eskolan, pedagogia

horretan sakontzeko (2010-2012). Denboraldi horretan, Philippe Gaulier edo Gabriel Chamé-ren neurriko

maisuekin ikastaroak eginez klun formakuntzari jarraipena ematen dio.

Goitibera konpainiaren sortzaileetako bat da eta Teatro a la Boina kolektiboaren parte da. Aldi berean,

Transeduca, Teatro Paraíso, Markeliñe edo Laurentzi producciones bezalako ekoizle eta konpainia

ezagunen sormen ugarietan lan egin du aktore gisa.

Beste aldetik, ikastaroak ematen ditu (antzekia, kluna, maskarak…).

Leire Orbe (Barakaldo, 1988) - Aktorea

8 urterekin hasten ditu antzerki ikasketak BAI eskolan. Ondoren, Getxoko Antzerki Eskolan Arte

Eszenikoko ikasketak eta soinu-teknikariaren goi-mailako zikloa burutzen ditu.

Lástima Teatro konpainia osatzen du beraiekin honako sorkuntzetan lan eginez: Parejas o trio,

Mazedonia, The txou Must go on, El diablo del teatro. Aldi berean beste konpainiekin ere lan egin du:

Noche de Reyes (C. Baiges), Teatro mohicano (R. Barea), Planteamiento, nudo y desenlace (G.

Etxegarai).

Kamera aurrean, Goenkale telesailean parte hartzen du, bi urtez ETBko Y punto saioan lan egiten du eta

hainbat film labur egiten ditu.

Gaur egun, Barakaldoko Arimaktore antzerki aretoaren kudeaketa darama beste 7 pertsonekin batera.

Aiora Sedano (Erandio-1982) - Aktorea

12 urterekin Bonbolinak talde amateurrean hasten da Aintza Uriarte-ren zuzendaritza pean eta 2003an

aktorerik onenaren Electra saria eskuratzen du.

BAI eskolan (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) arte eszenikoen ikasketak burutzen ditu.

Karrera bukatu aurretik Kukubiltxo konpainiarekin lanean hasten da eta “Agujeros en el cielo” filman parte

hartzen du, bestelako laburmetrai eta bideokilip eta publizitate iragarkietan bezala.

Glu-Glu, Eidabe, Hortzmuga eta Teatro Arriaga bezalako konpainiekin lan egiten du eta bere ekoizpen

propioak aurrera eramaten dituzten taldeak sortzen ditu egun horiekin lanean jarraitzen duelarik: Anodino

Teatroa, Plataforma Tirante kolektiboa eta Bibote gorriak.