Atrás Pinocchio

El nombre del proyecto : Pinocchio

Promotor : Teatro Gorakada S.L.

Telefono
946 21 70 53
Contacto
Maite Lopez

Áreas artísticas que trabaja:

Teatro

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias naturales
Que valores promueve
Ekologia, laguntasuna eta norberaren bilatzea
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH eta OLH, 12tik 16ra
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:
2.750€ + %10eko BEZ
Descripción de la actividad:

Pinocchioren Abenturak testu zoragarria da. Pinocchio ez da printze baten istorioa. Egurrezko zati baten istorioa da ( bertsioan, burdinazko zati batena). Hala, maitagarrien ipuina atzekoz aurrera jartzen da. Maitagarrien ipuinen, fabulen eta nobela pikareskoen arteko nahasketa zirraragarri bat lortzen da. Magia ez eze errealismoa ere badu, sinbolikoa eta literala da, ipuin bat bezain biguna eta bizitza bezain gogorra. Klasikoa eta modernoa.

Diotenez, ez ditugu klasikoak irakurtzen, klasikoek irakur tzen gaituzte gu. Bakoitzak barruan daraman hori ikusten du klasikoetan. Gu Pinocchiok irakurri gaitu. Goitik behera irakurri ere. Are gehiago, guztiok Pinocchio garela esan genezake. Umetan (eta ez hain umetan, gaztetan ere), tentazioetara, paradisu art ifizialetara, abentura arriskutsuetara... hurbildu ginen eta “ospitalean edo kartzelan amaitu ez genuen” guztiok gara Pinocchio.

Horregatik diogu testu hau oso modernoa iruditzen zaigula. Mundu guztiari diotso zerbait: haurrei, nerabeei, gurasoei, irakasleei. Dena berehala edukitzeko gogo neurrigabeari buruz hitz egiten du. Gauzak orain eta hemen nahi ditugun garaiez.

Ekintzaren garapena:

1)            Antzezpena ikusi

2)            Konpainiako kideekin solasaldia

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Herriko antzokia, teknikoki ekipatua.

Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

 

-              Jose Carlos Garcia zuzendari portugaldarraren obraz gosatzea.

-              Konpainiako kide Pako Revueltas, Nerea Ariznabarreta, Aroa Blanco eta Pau Torres-ekin solasteko aukera

-              Antzezlanak sorkuntza eta kulturalki hainbat ardatz ditu:

  • Naturari egindako kantu bat da, jendeak naturarekiko duen harmoniari, laguntasunari, herrien arteko bakeari egindako kantua
  • Dramaturgia propio baten eraikuntza.
  • Arlo ezberdinen elkar komunikazioa etengabe (musika, dramaturgia, argiak, eszenografia…)

 

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

 

Landu nahi ditugun helburuak hizkuntza ezberdinen bitartez helarazten ditugu: Hitzezkoak, bisuala, plastikoa, musikala eta gorputzarena. Ideia, emozio eta sentimenduak hauen bidez azalduz. Honekin diziplinartekotasuna eta ikaskuntzaren tratamendu globala sustatuz.

Batzen dituen gaiak gazteen interesekoak direla iruditzen zaigu, ekologia, naturarekiko maitasuna,.... eta hau planteatzeko erabiliko dugun antzezlanaren eszenaratzeak haiekiko gertutasuna sortzeko kontuan hartuz egin ditugu.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Teatro Gorakada antzerki taldea 1987an sortu zen, eta ordutik hona arte eszenikoen inguruko profesional talde zabalarekin lan egitea du helburu, klasikoak eta , kasu honetan bezala, interes handiko obren eszenaratze personal eta garaikidea lortuz.

Sari ugari ditu sorbalden gainean taldeak, eta aurkezten dugun antzezlana estreinatu berria bada ere, taldearen balore eta estetikak mantentzen ditu.

Obraren musikaria, Fran Lasuen da. Berarena da konposizio musikala eta interpretazioa. Historian lizentziatua, ezaguna da Fran Lasuen, musika munduan eta antzerkian zabala da bere ibilbidea, bai Euskal Herrian zein munduan.

Konpainiako aktore eta musikariek esperientzia zabala daukatu bai antzerki obretan eta baita irakaskuntza ere.