Atzealdea ZINTZILIK ! Jazzera gerturatzen

Egitasmoaren izena : ZINTZILIK ! Jazzera gerturatzen

Eragilea : Gaztelupeko Hotsak

Telefonoa
639750781
Kontaktua
Ubane Uzin

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Ingelesa
Natur zientziak
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Tradizioz kulturen arteko ulermena, komunikazioa eta sustrai historikoen ezagutza; Sentsibilitatea, sormena, tolerantzia, pazientzia;Giza harremanak, generoa, autokonfiantza eta autonomia, talde-lana, pentsamendu kritikoa, komunikaziorako gaitasuna, aniztasuna, konfidantza, inprobisazioa, talde-lana, ekintzailetza
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH1 - DBH2 - DBH3 - DBH4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Tailerrak goiz batez gelaka (eskolaren nahiaren arabera) Ikuskizuna eskola/antzokiko aforoaren arabera.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
3.000€ + (%10eko BEZa)
Jardueraren deskribapena:
Gazteak Jazz musikarekin izan dezaketen lehen harreman bat da ZINTZILIK! Jazzera gerturatzen
Gazteek entzun, abestu, dantzatu eta scat-ak egingo dituzte.
Musikarekin antzerki gisa sortutako ikuskizuna, entzulea musika-tresnetatik, melodiatik, harmoniatik, erritmotik, jazzaren unibertsora gerturatzeko.
Bi alderdi bereizten ditugu proposamen honetan:
Alde batetik - ikastetxean bertan goiz batean (gelaka) Quico Pugès pedagogo eta musikariak tailerrak egingo ditu dagokion irakasleekin koordinatuta. Bertan sustatzen diren balioak lantzeaz gain gazteak trebatuko dira gero ikuskizunean parte izateko, egoki ikusten bada batzuk taula gainean.
Bestetik - emanaldia bera non antzerkia eta musika tartekatuko dira, koadro eta eszena desberdinak erabiliz. Era parte-hartzaile batean. Ordubeteko iraupena.
Ekintza biak egun desberdinetan izango dira. Egokiena.
Jantziekin jolasean. 4 aktore izango dira eszenan, 2 neska eta 2 mutil. Praktika egokien 60 minutu transmitituz, partekatuz, orekak sortuz eta emakumeari bere espazioa emanez. Genero-berdintasuna, errespetua, tolerantzia eta gizarteratzea sustatzea da helburuetako bat. Kontakizunaren bidez, aniztasuna nabarmentzen da, identitate desberdinak landuz.
Hainbat musika-tresna ikusi, entzun eta jotzeko aukera izango dugu agertoki horretan: kontrabaxua, biolina, saxoa, flauta, tronpeta, gitarra, melodikak, ahotsa... eguneroko objektuen ondoan.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Ikuskizuna ekitaldi aretoan egitea proposatzen dugu. Herriko antzokia erabilgarri egonez gero antzezpena bertan egitea izango litzateke egokia bertako baliabideak erabiliz.
Beharrezkoa den tresneria gure ardura izango da..
ZINTZILIK! Jazzera gerturatzen eszena multzo bat da, arruntak batzuk, beste batzuk eszentrikoagoak, ikusleek ikuskizunaren izenburutik abiatuta sor ditzakegun loturak bizitzeko bidea emango dutenak. Eta zuzeneko musikaz gozatzeko esperientzia.
Jarduerari buruzko txostena:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA

Gipuzkoako 12-16 urteko gazteek gertu dituzte urtero jazz izenarekin lotuak Donostiako JAZZaldia, besteak beste (aurrerago agian batzuk MUSIKENE ikastegia).
Pribilegiatuak gara aukera ederrak gurean izateagatik. Baina aldi berean ezjakintasun handia dago musika honen inguruan eta honek oztopoak eraikitzen ditu aukera hauetaz gozatzeko.
Uste dugu kulturak —eta haren zabalkundeak— lagundu dezakeela gizarte kultuagoa, kohesionatuagoa eta orekatuagoa sortzen, eta uste sendo horretan kokatzen da proposamen hau.
Ikuskizunak XX. mendearen hasierako zinema mutuaren hizkuntzan oinarritzen da. Buster Keaton, Harold Lloyd, Charlie Chaplin, eta gainerakoak gogora ekarriz. Testurik gabe komunikazioa azpimarratzen du iruditik, ekintzetatik eta musikatik abiatuta.
Lana bi zutabe handiren inguruan mugitzen da: musika eta eszena. Horietako bakoitza bestearekin erlazionatzen da, elkarren osagarri. ZINTZILIK! musikala da.
« ZINTZILIK! Jazzera gerturatzen» proiektuak, estereotipo tradizionaletatik urruntzen den formatua taularatzen du
Ikuskizunak musikaren erabilera guztion eta guztiontzako ekintza gisa defendatzea du helburu. Gazteak bizipenerako eta parte-hartze aktiborako aukera izango du, zarata egiteko, musika egiteko eta “ondo ala gaizki” egingo duen aurreiritziekin hautsiz, kezkarik gabe, parte-hartzea eta berezkotasuna sustatuz.
Lanak une oro pertsonaien arteko jolasa izan nahi du. Agertokian artisten artean parekotasuna egoteaz gain, horiek guztiek jokamolde ugari ematen dituzte, gure inguruneak genero jakin batekin identifika ditzakeen ekintzak desegiten laguntzeko

ARLO PEDAGOGIKOA

Eusko Jaurlaritzak oinarrizko hezkuntza curriculumak arterako konpetentziaren barruan musika ikasgaian etapako helburuekin bat dator “ZINTZILIK! Jazzera gerturatzen” bereziki horrelakoekin:
Musikak norberaren ideien, sentimenduen eta bizipenen berri emateko dituen aukera ugariez jabetzea, eta hainbat motatako musika-adierazpenak errespetatzea eta balioestea, artea eta kultura ezagutzeko eta gozatzeko aukera ematen duten aldetik.
Estilo, genero eta hainbat joeratako musika-lanetan erabiltzen diren elementu tekniko eta espresiboak aztertzea eta identifikatzea, eta hori guztia ezaguera-bide eta gozamen-iturritzat hartzea, musika ondo ulertzeko, erreferente estetiko berriak eskuratzeko eta mota askotako errealitate eta ekoizpen artistikoen bidez nork bere burua aberasteko.
Musikaren oinarrizko teknikak, baliabideak eta konbentzioak ezagutzea, musikalanak autonomiaz eta trebetasunez aztertzea, interpretatzea eta ekoiztea, eta horretan, norberaren trebetasun intelektualez, ekimenaz eta irudimenaz baliatzea, sormen eta espresiobide indibidual nahiz kolektiboak lantzeko eta aberasteko.
Musikaren eta soinuaren erabilerak eta funtzioak kritikoki aztertzea, eta horiek norberaren nahiz besteen esperientzietan identifikatzea, musikak gure inguruko gizartean eta kulturan zer-nolako funtzioa duen ulertzeko.
Musika herri eta kulturen ondare eta identitatearen parte dela aintzat hartzea, eta, ondare oparo hori babestea eta sorberritzea helburu hartuta, eta elkartrukeak dakarren aberastasunaz jabetuta, kulturen arteko elkarrizketak eta herrien konpartitzen dituzten esperientzia artistikoek egindako ekarpen ugariekiko interesa izatea.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

QUICO PUGES SUAREZ (Bartzelona - Eibar)
Titulación superior de interpretación (violonchelo) en la ESMUC (Escola Superior de Música de Catalunya). Finalizado grado de pedagogía musical.
En el ámbito educativo es profesor de violonchelo en Bergarako musika eskola, Soraluzeko musika eskola y de improvisación y acompañamiento y Didáctica del instrumento en la Escola Superior de Música de Catalunya, ESMUC.
Ha realizado distintos cursos de Metodología Willems, del método IEM así como del método suzuki
Ha realizado a cursos de improvisación en la música tradicional en Mydraise, CMDL (Centre des Musiques Didier Lockwood, Francia), al curso de fiddle “Crisol de cuerda” 2011 y al Cello creative Workshops con Eugene Friesen en Bellows Falls (Vermont, EEUU).
En el año 2015 pone en marcha el proyecto Tangram, para el desarrollo de materiales didácticos.
En el ámbito artístico ha sido miembro del Brossa quartet de corda durante 7 años, realizado talleres de creación musical con personas con diversidad funcional para la obra social de “La Caixa”, participado en proyectos musicales para familiares con la compañía de conciertos Com sona? y en la realización de proyectos sociales a través del arte en ARTransforma.

IRATI BILBAO GANDARIAS
Jazz kantarian trebatua hainbat musika talde zuzendu dituena.
MUSIKENE Goi mailako musika ikastegian Jazzkantuan graduatua Deborah J. Carter irakaslearen tutoretzapean. 2016-2020 Madrilgo Factoria de Arte y Desarrollon enpresan urtebeteko graduondoko ikasketak kultur kudeaketa arloan.

UEUn Artearen Historian graduatua. Artearen Historian graduatua. Gradu amaierako lana « Le Paris Noir : Jazza, ikus artea eta primitibismoa Paris modernoan » 2010-2014
2004-2014Lengoaia musikala eta zeharkako flauta ikaslea hamar urtez. Abeslari profesionala 2013. urtetik gaur egun arte : Irati Bilbao Quintet, Ekuru, +Akorde Txikiak, Bilbao Lindy Band, The Gospel Six, Reunion Big Band, Sweet Margot, Swingtronix…

NAGORE SANZ GANTXEGI
Soraluzen jaioa, 1975. Musikaria eta musika irakaslea. Pianoa, baxu elektrikoa, kontrabaxua, biolontxeloa eta kantua.
Pianoa, abesbatza, harmonia eta akonpainamendua jrratu ditu. Donostiako “Jazzle”n musika modernoko ikasketak, baxu elektriko eta harmonia Eduardo Salvador eta Patri Goaialderekin. Musika hizkuntza pedagogiakoak, ahots teknika, kantua eta haur abesbatzakoak, Eusko Jaurlaritzakoak zein Euskal Herriko Abesbatzen federaziokoetan partaidea. “Crisol fiddle camp” 2016ta geroztik biolontxelo jolea. Baxujolea estilo ezberdinetako taldeetan (Jazz konboak, plaza taldeak, countrya. Bergarako Orkestra sinfonikoko partaidea kontrabaxua eta baxu elektrikoa jotzen. “Arragoa” folk taldearekin biolontxelo jotzailea. Miserableak, Olentzero&Co!, Peter Pan, Alizia, Adiemus Colores, Golden Apple Quartet eta Benito Lertxundiren kontzertu sinfonikoetan musikari eta haur eta gazte abesbatzetako zuzendaria. Bergarako Orfeoi gazteko zuzendaria.

DOMENTX UZIN (Soraluze)
Hª eta Musika Zientzien lizentziatua .Soraluzeko txistulari taldekoa eta bertako koruko partaidea. Bergarako Orkestrako biolin jotzailea. Gitarra elektrikoa eta baxu elektrikoa jotzaile punk, rock eta new-wave taldetan.
Txarangetan helikoia jotzen hainbat urtetan. Antzerki munduan 2 obratan parte hartu du (SIALUK Hartz txikiaren vida Pablo Ibarluzea zuzendariarekin eta Lola Markaidarekin batera, ON-OFF La travesia en un instante). Arrasate Musikalen Hezkuntza Bereziko ikasleei klaseak ematen aritzen da (ASCHERO metodoa baliatuz) Gaita Nafarra eta txistuko irakaslea. Urtero prestatzen diren Zarzueletan biola jotzen du. KARIDADEKO BENTA folk talderekin aritu zen Jon Maia bertsolariarekin batera zuzeneko ugari eta hiru disko grabatuz.

GAZTELUPEKO HOTSAK (Soraluze)
Gipuzkoako Soraluzen kokatuta dagoen kultura arloko enpresa gara. 1995ean sortuak, gure ekoizpen guztiak euskaraz landuak eta parekideak dira.
Musika beltzean eta Jazzean bereziki espezializatuak. Euskal Herrian Jazz musika lantzen duen diskoetxe eta ekoizle bakarra. Gaur egun gure katalogoan Jazz 130 erreferentzia argitaratu ditugu eta hainbat ziklo eta jaialdien bultzatzaileak gara.