Back “mikra” ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNA

Egitasmoaren izena : “mikra” ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNA

Eragilea : Berdinki Zirku Garaikide Elkartea

Telefonoa
Irati 669002604 / Koldo 606084987
Kontaktua
Irati Gonzalez Jaimerena/ Koldo Arakistain Irazusta

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Natur zientziak
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Plastika
Fisika eta Kimika
Zein balio sustatzen ditu
Bereziki genero berdintasuna bultzatzen duen pieza da “mikra”, non rol eta harremanen inguruko lanketa egiten den eta norberaren identitatearen erainkuntzaren garrantzian zentratzen den. Hala ere, ez ditu soilik balio hauek sustatzen, norbanakoa gizarteratzeko tresna boteretsua dugu gure artean. Inklusioa eta zaintza erdigunean dituen iruditegi berri bat sortzea du helburu. Oraindik ere emakumearen gain uzten den zaintza bezalako kontzeptu garrantzitsua denon ardura dela ikusaraziz. Laguntasuna, enpatia eta asertibitatea azaleratzen diren pieza da mikra. Guzti honetaz gain, beste balore asko ere lantzen dira zeharka bada ere. Berdintasuna, identitatea, zaintza, ahalduntzea… Guzti hau noski oinarrizko lengoaia bezala mugimendua akrobazia eta zirkuko teknikak izanik eta euskaraz.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketarako zein mailatara edo zein adinetara dago zuzendua: Bigarren hezkuntzako maila guztietarako dago zuzendua proposamen hau.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Emanaldia maila osoarentzat (eta eskola txikien kasuan eskola guztiarentzat) izan daiteke. Dinamikak gelaka.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2613€ (BEZa  salbuetsita)

OHARRA: “mikra” ikuskizuna kurtso guztiari (eta eskola txikien kasuan eskola guztiari) batera erakutsiko genieke. Ikuskizunaren ondoren egingo diren dinamikak gela batentzat pentsatuta daude. Gela gehiago izango balira, talde bakoitzeko gehigarri bat ordaindu beharko litzateke: talde  edo gela  gehigarri bakoitzeko 88€ ( BEZa salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

“mikra” pieza egin (40 bat min) DBHko ikasleentzat eta generoa rolak eta identitatea kontzeptuetan sakontzeko ordubeteko dinamikak.

Ondoren kultura eta beronen beharraz eta piezak lantzen dituen genero rol eta identitate kontzeptuak lantzeko eta berauen inguruan bakarkako gogoeta egiteko txosten bat pasa tutorearekin gai hauen inguruko lanketa egiteko:


● Goizean lehen orduan, eskolara iritsi eta aireko akrobaziak egiteko egitura eta emanaldirako beharko genukeen materialak prestatu (gimnasio edo frontoian) eta gu geuk behar ditugun beroketa lanak egin.


● Ondoren bigarren orduan, jolasgaraia aurretik lehenagotik adostutako ikasle taldea bertaratzean, “mikra” piezaren emanaldia eskaini.


● Jolasgaraia arropaz aldatu eta dinamikak egiteko espazioa prestatu.


● Jolasgaraia amaitzean, emanaldia egin dugun tokian, rolak eta botere harremanei buruzko dinamika praktikoak proposatu, batzuk bakarkakoak eta baita taldekakoak gainera jolas moduan planteatuko dira, beti ere ordubeteko iraupenarekin (eskolaren ordutegiaren arabera egokitu litezkeenak).

 

Jorratuko diren gaiekin lotura izango duten dinamika burutuko dira
○ Sexualitatearen dimentsioak: Identitatea (sentitzen garena arra emea ) Orientazioa (homo, hetero, bi, pan...) genitalitatea fisikoa (zakila, alua, intersex...) Adierazpena mugitzeko edo hitz egiteko modua (femeninoa maskulinoa, gogorra, zurruna…)
○ Rolen arteko botere harremanak eta horren dakarzkigun sentimenduak:
○ Etiketak: Generoari lotzen zaizkion ezaugarriak.( gizonezkoa indartsua, emakumea ahula….) zenbat kaltetzen/ mugatzen gaituzten ikusarazteko dinamika.


● Azkenik gaiari buruzko galdetegi bat betetzea eskatuko dugu eta erreflexio pertsonalera eramango dituen ebaluazio bat betetzea eskatuko genieke modu anonimoan, ekimen osoa ebaluatzeko (idatziz egitea proposatzen dugu, saio bakarrean bizipenak konpartitzeko espazio segurua ezin dugulako bermatu).

Azken finean lan pertsonal bat egitera bultzatuko dituen feed-back galdetedi bat. Tutorearekin gai hauek landu ahal izateko aurrekari egokia izango litzateke eta ondoren guk galdetegia bueltan jasotzea eskatuko genuke.

 

LABURBILDUZ

 

2 ordu: egitura eta emanaldirako materiala prestatu,beroketa.


● 40 minutu: “mikra”.


● 30 minutu: aldatu espazioa prestatu.


● 1 ordu: rol eta botere harremanei buruzko dinamikak.,sexualitatearen dimentsioak,Rolen arteko botere harremanak, etiketak


● 30 minutu:galdetegia erreflexio pertsonala, bizipenenak elkarbanatzeko aukera, hitz batean saioaren laburpena.


● 1 ordu: guk luzaketak egin eta egitura desmontatu.

 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

“mikra” ikuskizunak bere fitxa teknikoan dituen beharrak ondorengoak dira:


● 7x7x7metro karratuko espazio laua eta garbia
● 230vko hargune (toma) bat musika.
● Furgonetarekin gertu iristea posible den tokia izatea.
● Muntaia-desmuntaiarako laguntza 2 pertsona
● Muntaia+prestaketa=1.30 ordu/ Desmuntaia=1'30ordu
● Aparkalekua

 

40 minutuko piezan txertatuta dauden disziplina akrobatikoen artean ikusgarrienak suertatzen direnak aireko akrobaziak direla esan genezake. Kontuan izanda, gure aireko akrobazien egitura autoportantea dela, ez genuke kontrapisu edo zulaketarik egin behar eskolak jarduera burutzeko utzitako espazioan.


7 metroko altuera duen gimnasio, kantxa edo frontoia beharko genuke egituraren dimentsioengatik.


Eskolak, jarri beharko lukeena: espazio egokia, emanaldia ikusteko aulkiak beharrezko ikusi ezkero. Argi hargunea, muntaia eta desmuntaian laguntzeko 2 pertsona

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA


Berdinki zirku garaikide elkartea osatzen dugun zirku artista eta pedagogoak Irati Gonzalez (Irun) eta Koldo Arakistain (Zarautz) gara. Euskal Herrian jende askok Gure zirkuan egin dugun ibilbideagatik ezagutzen gaitu, baina 2019ko Karrikan lehiaketa irabazi ostean sortu genuen Berdinki zirku garaikide konpainia zirkutik berdintasuna sustatu asmoz eta bere lehen pieza,”mikra”, kaleko emanaldietarako sortua izan da.

 

Lan taldea:
Zuzendariak: Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga

Genero gaietan aditua: Eider Goiburu

Musikaria: Ane Arruti

 

“mikra”n genero estereotipo eta botere harremanen inguruko topikoak azaleratu eta gai horien inguruan gizartean hedatuta dagoen iruditegia abordatzeko eta eraldatzen hasteko pausuak ematen saiatzeko elementuak txertatu ditugu.


Ikuslegoarengan berdintatsuna edo identitatea bezalako kontzeptuak indartu eta norbanakoaren identitatearen eraketan zer pisu duten jabetu arazten lanean dihardugu. Gure zirkuarekin ibili garen lehen bi urteetan atera genuen ondorio bat askorentzat Zirkua orokorrean haurrekin erlazionatzen den denbora pasa bezala ikusten dela da.


Horretan geratu badaiteke ere zirkuak gaitasun komunikatzaile eta transformatzailea dituela sinisten dugu eta zirku garaikideak istorioak kontatzeko ere balio duela badakigunez, gure istorio propioa kontatzeko zirkuaz baliatu gara. Binakako disziplinak lantzen dituen bikote akrobatiko euskaldun bakarretakoa gara gainera eta gure errealitate propioak eta zirku hezitzaileak izateak berdintasunaren inguruan behaketa lan ugari egitera eraman gaitu beti.


Azken finean zirkua praktikatzen dugun saioetan, zirku disziplinek lotura komunitarioak eta saioko partaideen arteko harremana hobetzeaz gain autoestimua, konfidantza alfabetizazio fisikoa eta bizitzarako gaitasunen garapena hobetzen laguntzen du. Beraz, zirkua ez da arte espresio modu bat soilik, hezkuntzarako bitarteko unibertsal bat baizik. Irati eta Koldo Gipuzkoako lehen zirku eskolako talde pedagogikoaren parte gara eta zirkuaren pedagogian dugun eskarmetua eta gazteekin erlazionatzeko dugun erraztasunagatik, lehen momentutik eskoletara gerturatu bigarren hezkuntzako adin tartean lantzeko gai mardul eta interesgarriak jorratzen dituen pieza bat landu dugulako. Gainera sortze prozesuan, Luhusoko Harri-xuri antzokian geundela bertako ikasleekin goiz batean mediazio interesgarri bat izan genuen eta argi geratu zitzaigun oso aberasgarria dela horrelako elkar trukaketa inguruneak sortzea bai gazteentzat baita sortzaileontzat ere.

 

Horregatik, derrigorrezko bigarren hezkuntzan dauden gazteak, biharko gizartea osatuko duten partaide diren heinean, oso kontziente gara heurekin hasi behar dugula lanean gai hauen inguruan aldaketak ikusi nahi baditugu gizartean .


Euskal Herrian zirku ikasketa ofizialak burutzeko aukerarik ez dagoenez, beraien etorkizuna aukeratzeko momentuan dauden gazteek, artea espresio bide izateaz gain lanbide ere izan daitekeela jakin dezaten interesgarria iruditzen zaigu. Zirkua dantza edo antzerkia bezalako esparruak lanbide duin bihurtzeko, eskola inguruneetan ere jorratu behar diren alorrak direla argi daukagu.


Horregatik egitasmo honetan parte hartuaz batetik ikasleek eta bestetik zirkuak irabaziko lukeela iruditzen zaigu. Gazteak zirkua lantzearen onurez jabetzeaz gain zirkuak ere irabaziko lukeelako.. Euskal herrian baino zirku tradizio gehiago duten lurraldeetan zirkuak beste zuzeneko artek duten estatusa izan dezan lortzeko guretzat ere oso garrantzitsuada adin tarte honetako gazteena heltzea eta non hobe hori eskola ingurunean baino?

 

ARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA.


Mikran lantzen ditugun gaiak gaur egun puri purian dauden gaiak dira. Generoa, rolak, botere harremanak eta identitatea. Ez dira maila teorikoan diskurtso batekin azaltzen. Irudi esanguratsu eta potenteak dituen pieza batean plasmatua daude ideia guzti hauek.


Gaiaz hitz egiten hasi aurretik pieza ikusaraziz lehenik iruditegia abordatzea da helburua. Pieza amaitu ostean lanketa aktiboa eta parte hartzailea bultzatuko duten dinamikak proposatuko ditugu.
Gai mamitsuak eta oso pertsonalak direnez, espazio seguru bat sortuko dugu hauen lanketarako eta amaieran idatziz erreflexiora gonbidatuko dituen galdetegi bat prestatuko dugu

.
Zirku teknikek, kooperazioa, solidaritatea, esfortzua, superazioa, komunikazioa, autoestimua eta partehartzea bezalako balioak ikusaraztea ahalbidetzen dute, trapezioa, akrobazia, malabare edo oreka bitarteko bezala erabiliaz.


Abilezia guzti hauek lantzea erakargarri suertatzen zaie gazteei eta era ludiko interesgarri honetan eduki hezitzaileak lantzeko tresna ezin hobea da zirkua.


Gure proposamenak Curriculumeko irakasgai hauekin ditu loturak batik bat:


○ Honako hauek dira gure proposamenarekin batik bat lantzen diren oinarrizko zehar-konpetentziak:


- Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
- Izaten ikasteko konpetentzia.


○ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaiak eta konpetentzia hauekin du lotura:

- Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza, Musika eta Arte Eszenikoak eta Dantza(arterako konpetentzia).
- Gorputz Hezkuntza (konpetentzia motorra).


○ Bestalde, 17. artikuluan azaltzen diren hezkidetza helburuak zuzenki lantzen dituen programa da gurea: ikastetxeek Oinarrizko Hezkuntzaren maila guztietako tutoretzan sartuko dute indarkeriazko jokaeren prebentzioa eta eguneroko bizitzari buruzko eduki zehatzak, eta bertan txertatuko dira gai hauek: etxea, pertsonen zainketa, harreman pertsonalen funtzionamendua, gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak, eta sexuen berdintasuna eta aniztasuna errespetatzen duten bizikidetza-ereduak.


○ Kiva: eskola jazarpenaren aurkako programak azpimarratzen duen bezala, pertsona batek jazarpena jasan ez dezan, ez da haren izaera aldatu behar. Bere buruarekin pozik dagoenak, autoestimu ona daukanak, emozioak ezagutzen dituenak, gutxitan eragiten du jazarpena. Jazarpena eragiten dutenek ez dute autoestimu handirik izaten, ez eta emozioen kontrolik ere. Beraz, aurretik lan egin beharra dago, pertsonen autoestimua hobetu eta emozioak lantzeko, horrela jazarpenaren alde egingo duen pertsona gutxiago egon dadin bermatu ahal izateko.

 

Identitatea berdintasuna eta ahalduntzea bezalako kontzeptuak lantzea ezinbestekoa iruditzen zaigu norbere ezagutza eta autoestimurako, eta horregatik deritzogu eskolan jazarpen egoerak ekiditeko egitasmo egokia litzatekeela.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Koldo Arakistain Irazusta (Zarautz, 1985)

 

Zarauzko Mamarro malabar elkartean ezagutu zuen zirkua. 2008an Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen. 2013-14 APCCak antolaturiko ikastaro trinkoa ezberdinak burutu (formacion de formadores)


2016an Euskal Herrira itzuli eta Asvinenea arte eszenikoen laborategiko partaide egin zen. 2017 Zirkozaurreko Haztegia “Laborategi” modalitatean “Tenika espresatzeko hizkuntza gisa” deituriko formakuntza burutu zuen (Pau Portabella). Honek antzerkian sakontzera eraman zuen. 2018 Artedramak Aulestin antolaturiko “Adel 18” egonaldian parte hartu zuen. 2017tik Gure Zirkua eta Malas compañiasten “PROZAK” lanaren emanaldiak uztartu zituen.

 

Irati Gonzalez Jaimerena (Irun,1986)

 

Iratik 8 urtetatik gimnastika artistikoa praktikatu zuen geroago dantzan murgilduz. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatu zen

2009an eta Heziketa Fisikoan diplomatu 2012an. Honez gain, Pilates MAT-eko monitore titulua lortu zuen 2011an eta Aisaldiko Zuzendari titulua 2014an. Ibilbide profesionala Heziketa Fisikoko irakasle moduan bideratu zuen; gimnasia artistikako eta akrosporteko irakasle eta hezitzaile moduan ere lan egin du. Pilates teknikan aditua da; eta teknika honek zirku diziplinatan izan dezakeen aplikazioaren esperimentazioan dabil.
Azken urteotan zirkuaren didaktika eta pedagogiara bideratu du bere lana eta hainbatetan izan da jendaurrean. Aireko oihaletan irakasle aritu da eta 2017an Iker Galarzak zuzendutako Gure Zirkua proiektuko partaide izan zen 2019ra arte.


2019an Karrikan irabazi zuten eta Koldo eta Iratik orain =ki osatzen dute. 2020 an Amancay Gaztañagak zuzentzen duen Zestoako antzerki eskolan ibili ziren. 2021ean Euskadiko orkestra sinfoikoaren Musika gela egitasmoaren Cirkus emanaldian parte hartu zuen eta Txalaparta produkzioak eta Oreka TXren “Xarma” ikuskizunean ere elkarrekin aritu ziren zirku diziplina ugari landuaz. 2020tik gaur egun arte plazetan ibili dira “mikra” emanaldia eskaintzen, Euskal Herrian, Espainian Frantzian eta Portugalen. Gaur Egun Berdinki-z gain Adunan kokaturik dagoen Zirkuola zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia kudeatu eta zirku eskolan irakasle bezala aritzen dira.