Back Emakume Abeslariak

Egitasmoaren izena : Emakume Abeslariak

Eragilea : Pollo Rosa Antzerki Taldea

Telefonoa
652 74 86 76 (Iñaki Santos)
Kontaktua
Iñaki Santos

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Genero-berdintasuna. Prestakuntza estetikoa. Sormena. Berdinen arteko errespetua eta lankidetza.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH1 / DBH4ko edo Lanbide Heziketa ikasleei zuzendua.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Iraupena eta ikusle kopurua: Talde txikietan lantzen da, klase batekoak. 50 minutuko 2 emanaldi jarraian eskeiniko dira.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Produkzio gastuak: 100

Garraioa: 75

Kudeaketa administratiboa: 75

Pertsona bakoitzeko nomina brutoa x 2= 250*2= 500

Guztira= 750 +BEZ = 825€

Jardueraren deskribapena:

Kontzertu didaktiko bat izango da; Jugatx Mirasolain abesten eta Iñaki Santos pianoarekin.

Musikaz gain, artisten obran, bizitzan eta testuinguruan fijatuko gara nahi ditugun gaiak lantzeko. Horretarako 30 minutu erabiliko ditugu.

Azken 20 minututan, horri buruzko debatea egiteko aukera egongo da.. “Emakumea artean” izango da ardatz nagusia eta horretarako bakoitzaren baldintzak aztertuko ditugu.

Nina Simone, adibidez, segregazio garaian jaio zen. Izarok, matxismoari buruz hitz egin du askotan.

Debatea pizteko galdera batzuk izango dira:

  • Garaiko egoera eta gaur egungoa antzekoak dira?
  • Zein da normalean emakume baten rola musika banda batean?
  • Zer komentario, onak edo txarrak, egiten dira abeslari bati buruz, gizona edo emakumea bada? Berdinak dira?
  • Ezaguna izatea musika munduan alde onak eta txarrak al daude?
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Lekua: Ikasgela edo areto polibalente bat.

Iraupena: 50 minutuko (klase-ordu bat) bi saio proposatzen ditugu, bata bestearen segidan eta bakoitza talde natural batekin, 15/30 ikasle.

10 minutu behar ditugu montatzeko. 

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA.

Testuinguru orokor batean, feminismoari buruzko taillerra da hau. Arte munduan gertatu denari buruz hitz egingo dugu.

Historian zehar, emakumeen rola eta bere garrantzia txikituta eta izkutatuta geratu da. Betidanik emakumeek bere espazioa, arlo honetan ere, bilatu dute.

Musika munduan batzuetan abeslari oso garrantzitsuak eta ezagunak daudela, ematen du. Tailler honetan emakume hauen rolak eta nola lortu duten ezagunak izatea aztertuko ditugu.

ARLO PEDAGOGIKOAREN TXOSTENA

Arreta berezia emango diogu espazio eroso eta goxoa sortzeari, askatasun osoa sentitu dezaten haien adierazpen garaian.

Ardatz nagusia, esan dugun bezala, emakumeen espazioa artean izango da. Baina gu haratago joango gara, ulertu nahi dugulako nola eta zergatik iritsi zen, adibidez Nina Simone, adierazteko zuen modu bereizi horretara.

HELBURU NAGUSIAK:

ARTISTIKOAK:

  • Ekintza artistikoari eta bere adierazpideei buruzko interesa piztu.
  • Adierazpen kulturaletara gerturatzea bultzatu.
  • Artelan batek sortzen dituen emozioak hobeto identifikatzen ikasi.

EMAKUMEA ARTEAN:

  • Errealitatea generoaren barruko ikuspuntutik begiratu.
  • Artisten ibilbidearen hausnarketari lekua egin.
  • Sexu aniztasuna, genero identitatea aztertu eta baloratu zer eragina daukan horrelako ogibide batean.

Gure proposamena helburu hauek bete ahal izateko haientzat erakargarri eta errazak diren erremintak erabiltzea da: musika zuzenean, piano eta ahotsa, gero guzti honekin beraiekin hitz egiteko gune bat sortzearren.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Pollo Rosa Antzerki- konpainian, hamarkada luze bat daramagu ikuskizunak egiten, beti musika, dantza eta hezkuntzarekin lotuta.

Proiektu garrantzitsuena “Gertrudisen lagunak” izan da, Kultur eskola programan ere sartuta dagoela.

Kasu honetan, formatua mantenduz, beste buelta bat eman diogu Emakume Abeslariei buruz hitz egiteko. Beti modu erraz batean, beraien obrak baina baita bere bizitzak, motibazioak, etab. ulertzeko ere.

NORTZUK GARA

Eszenatokian:

Jugatx Mirasolain eta Iñaki Santos.

Jugatx Mirasolain: Donostiako orfeoian abestu du 2010tik. ESADD DANTZERTIn ikasi du Arte Dramatiko gradua. Musika eta antzerki mundua bat egiteko, hainbat proiektuetan lan egin du, adibidez, “Pierrot”, Euskadido Orkestrarekin batera.

Iñaki Santos: Pollo Rosa eta “Gertrudisen lagunak” lanaren sortzailetako bat. Magisteritzan diplomatua da E.H.U.n eta Giza zientzien masterra egina du UOCen, hain zuzen, Artea, Literatura, eta Kultura Garaikideari buruz. San Telmo eta Chillida Leku museoetan lan egin izan du bisita gidatuak eta tailerrak eskaintzen. Umeentzako hezigarriak diren antzerki proiektuetan hartu du parte Ipuin Kantalariak, Bazen Behin Clown, Intujai eta Ganso & Cia-rekin, baita “Break a leg” bezalako arte inklusiboen proiektuetan ere, Donostia 2016 programazioaren barruan. Generoaren gaia sakondu du Pittsburgh unibertsitateak eskeinitako kurtsoan: Generoa eta sexualitatea: aniztasuna lan arloan.

Proiektua burutzeko pedagogo baten partaidetza ere izan dugu:

Luz Olmeda: Magisteritzan diplomatua, Hezkuntza zientzietan (eskola orientazioa) lizentziatua eta Giza Antropologian lizentziatua (E.H.U) Hezkuntza arloan 35 urtez aritua, hasiera batean irakasle, eta ondoren, orientatzaile eta D.B.Hko zuzendari La Asunción ikastetxean. Proiektu hezitzale ugari burutu ditu, haietariko asko arte eszenikoetara loturik.

Loturak

web-orria