Back ARGIA KAMARA AKZIOA. FILM LABURREN FAKTORIA
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
FORMATU LUZEA
FORMATU MOTZA
ARGIA - KAMARA - AKZIOA film laburren faktoria tailerraren helburu nagusia, taldearekin laburmetrai bat sortzea da.
Abiapuntutzat, taldearen nahia kontutan izango duguna eta guztien partaidetza bultzatuko duena. Taldekideek funtzio desberdinak hartuko dituzte eta antzerkia, kamara lanak, edizioa, eszenografia, produkzioa… landuko dituzte.
Aurretik egin izan ditugun esperientzietan era desberdinetako
laburmetriak sortu ditugu:
Taldeak erabakiko du laburmetraiaren nondik norakoa.
12ko taldeak izango dira eta gela osoak parte hartzen badu, bi taldetan banatuko da.
SAIOEN ANTOLAMENDUA
FORMATU LUZEA:
Tailerra aurrera eramateko, bi bidelagun arituko gara lanean. Bakoitzak taldearen ardura ezberdinak hartuko ditugularik. Guztira 90 minutuko 11 saio izango dira ikasleekin.
SAIOEN ANTOLAMENDUA:
FORMATU MOTZA
Tailerraren antolamendua:
Tailerra aurrera eramateko, bi bidelagun arituko gara lanean. Bakoitzak taldearen ardura ezberdinak hartuko ditugularik.
Lur Korta, antzerkia, gidoia eta aktore lanez arduratuko da. Maitri Ugalde, kamara, grabazioa, eszenografia, lokazioak eta edizioaz arduratuko da.
Gela handi bat. Altuera badu hobe. Ordenagailuak ( Adobe Premiere programa erabiliko da ediziorako).
Jardueraren emaitza ikasleek egindako film laburra izango da eta prozesuaren irudiak biltzen dituen bideoa gure eskutik.
PROIEKTUAREN BALIOAK:
Gure proiektuaren filosofiaren oinarriak honako marko teorikoan
gorpuzten dira, antzerkia, audiobisualak, arte plastikoak, euskera,
teknologia, literatura, musika, elkarlana, irudimena, ahozkotasuna besteak beste.
Has gaitezen beraz oinarritik: Ikus-entzunezkoak eta Antzerkia.
Definizioak definizio, antzerkia hitzez eta imitazioz egindako ikuskizun bat da eta ikus-entzunezkoa sistema teknologiko baten bitartez ematen den pertsonen arteko edozein mezu trukaketa da.
Antzeztea, zalantzarik gabe, guztion haurtzaroan eta gaztaroan egon beharko lukeela sinisten dugu. Praktika, gure saioetan, hauetako baloreak argi eta garbi antzemango dira:
Prozesuak berak aberasten du eskolako hezkuntza, sortzaileagoa eginez, partaidetza sustatuz, berdintasuna eta aniztasuna elkarlanean biziz, sortzen diren aliantzetatik eta bai eta gatazketatik ere ikasiz.
GAINERA, ANTZERKIA ETA IKUS-ENTZUNEZKOEN BITARTEZ GAZTEEK BIZITZAREN FUNTSEZKO ALDERDIAK LANTZEN DITUZTE: BORONDATEAREN KONTROLA, ARRETA, KONZENTRAZIOA, IRUDIMENA, SORMENA, ENTZUTEA, ADIERAZTEA, HIZKUNTZA, MEMORIA, ANTOLAKETA.
LUR KORTA REDIN
2001ean bukatu zituen ARTE DRAMATIKOKO ikasketak. Orduz geroztik antzerki talde ezberdinetan lan egin du Txalo, Trokolo,
Ditirambo, Pai animacion... Ipuinkontaketan eta antzerkian murgiduta dago bere ibilbide profesionala. Ipuin kontalaria 2003tik hona. Antzerki erakusten 2004tik gaur egun arte haur gazte
eta helduen tallerrak gidatu ditu.
MAITRI - Idurre Ugalde Olaskoaga
Arte Ederretan Lizentziatua eta Diseinu Grafikoan Teknikaria.
Erakustaretoetan bisita gidatuak eta material pedagogikoa sortzen aritu zan 10 urtez KM Kulturunean; Arte irakasle bezala eskola, institutu eta kultur etxetan; eta baita diseinatzaile grafiko gisa ere zenbait udaletxetan. Transpatioa Prozesu Sortzailean talde motorean ari da lanean, Altzariak diseinatzen ditu Paleiken; We Barakan, sorkuntza artistikoa egiten du etA tailerrak antolatzen ditu, artea eta egunerokotasuna batuz.