Back AMA-ALU-LUR (Fokoa aldatzen)
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Esperientzia ahaztezina proposatzen dizuegu: ANTZERKIA+HITZALDIA+ TAILERRA.
AMA-ALU-LUR (Fokoa aldatzen) proposamena goiz batean zehar garatuko da, honako programa honen arabera:
1- AMA-ALU-LUR (Sorgin baten ametsak) obraren aurkezpena.
(80´-90´)
- Atsedena.
(25´-30´)
2-HITZALDIA Bea Sever:
"AMA-ALU-LUR"
Munduko populazioaren erdiak badauka ere, alua ezezagun handia da.
Aipatzen ez den gorputz-atala da, askotan izenik ere ez duena eta “hor azpikoa” deitzen duguna.
Horregatik, tailer honetan argi eta garbi hitz egingo dugu aluari buruz: ze itxura duen, ze atalek osatzen duten, zein diren bere funtzioak…
Aluaren alde sinbolikoari buruz ere jardungo dugu: zergatik ez den aipatzen, zer dagoen alua inguratzen duen isiltasunaren atzean, zein diren ezezagutza horren ondorioak…
Baliabide anitzak erabiliko ditugu (maketa, irudiak…) eta hainbat ariketa egingo ditugu hausnartu eta emozioen bidez ikasitakoa finkatzeko.
Sexualitatearen oinarriak nork bere burua ezagutu, onartu eta maitatzea direlako, hortik abiatuta baino ezin baititugu harreman egokiak eraiki eta elkarbizitza hobea sortu.
(50´-60´)
3-TAILER Jesus Tapia:
"GURE GORPUTZA HISTORIARREAN"
Zenbait adibide arkeologikotan oinarrituta, honako alderdiak lantzen hasiko gara tailerrean: irudiak egiteko euskarriak eta teknikak, estiloa eta konbentzionalismoak, eta errepresentatu diren gaiak. Aurkezpen labur horren ondoren, saio praktiko bat egingo dugu: margo naturalez baliatuta, ikasleek Historiaurreko gai batzuk (bisonteak, zaldiak, eskuak, aluak…) margotu beharko dituzte eta lagun baten erretratua egiten saiatu.
Saio praktikoa bukatzean, denon arteko hausnarketa bat egingo dugu alderdi hauek aztertzeko: Historiaurrean gai guztiak modu berean irudikatzen al ziren? Erantzuna baiezkoa edo ezezkoa izan, zer esan nahi du horrek? Ze alde dago orduko eta gaurko ikonografia eta estereotipoen artean? Zein izan daiteke orduko eta gaurko ikonoen irakurketa soziologikoa?
(50´-60´)
* Ordutegiak orientagarriak dira.
Euskal geografia osoan antzerkiaren bidez egindako hezkuntza-programetan ia hamabost urteko esperientzia izateak argi uzten digu gure irakasleek egiten duten lan ikaragarria, zer esanik ez, COVID-19ak bete-betean astindu gaituen garaiotan.
Gure lana eta egitekoa da, beraz, ikastetxe bakoitzari ahalik eta gehien erraztea proposatzen dugun jarduera. Hauek dira gure beharrak:
Edukiera:
Aretoa:
Deskarga-Aparkamentua:
Ordutegiak:
(* Ordutegia gutxi gorabeherakoa da. Ikastetxearekin adostuko da)
Materiala:
Programa garatzeko behar den guztia INTUJAI Teatrok emango du.
2017 uztailan, prentsako lerroburu batek ezohiko indar batez erakarri zuen gure arreta...
“Oreretako AITZBITARTE IV kobazuloan, duela 14.000 urte inguruko paleolito garaiko irudiak aurkitu dituzte. Guztien artean goi-behe metro bat baino gehiago den alu bat nabarmentzen da…”.
Sorkuntzarekin hasi ginen eta gure obrak AMA-ALU-LUR (Sorgin baten ametsak…) DONOSTIA KULTURA POLTSIKO ANTZERKI SARIA irabazi zuen.
DENONARTEAN Argitaletxeak argitaratu du liburua.
Jakintza ezberdinetako adituekin elkarrizketak izan ditugu: Arkeologia, Mitologia, Feminismoa, Sexologia, Filosofia, Antropologia, Historia, Artea...
Galdera batzuen bidez aurreratuko dizkizuegu zenbait zertzelada:
Gure esentziarekin konektatzeko jardunaldi bat.
JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA.
Ikasleek Historia eta Filosofian zeharreko bidaia bat biziko dute, arte, geologia, sexologia, anatomia, balio, adierazpen artistiko eta plazer estetikoz zipriztindua.
Proiektuari jarraipena emateko bestelako hainbat baliabide eraginkor ere baditugu gainera. Antzerkia bera Denonartean argitaletxearen bidez argitaratua dago, ikasleekin hainbat pasarte irakurri, gozatu eta aztertzeko… Historian zehar erreferente izan diren filosofo, pentsalarien nahiz oharkabean joan diren emakumeen inguruan sakontzeko bide ere ematen du proiektuak, Potone bezala…
Horrelakorik irudikatzen duzue?...
”Zer jakingo du nire anaiak!!! … Emakume batek kobazulo honetan bere kateetatik askatzerik balu, ez litzateke ihesian argiaren atzetik tematuko; areago barrenduko litzateke itzalen itzalean unibertsoaren esentziaz jabetzeko”.
“Potoneren haitzuloa”
(Potone; Platonen arreba)
MAY GOROSTIAGA
Aktore, irakasle, sortzaile eta antzerki zuzendaria 25 urtetik gorako esperientziarekin.
2007tik antzerki sozial eta parte-hartzailearen dinamizatzailea eskoletan balore etikoak bultzatzeko.
2006an Intujai antzerki proiektua sortu zuen Beatriz Larrañagarekin batera.
BEA SEVER
Sexologoa, haur eta gazteen transexualitatean espezializatutako lehen kabinete sexologikoaren sortzailea.
Adingabe transexualen familiei laguntzeko arduraduna Chrysallis Euskal Herria elkartean lehenik eta Naizen elkartean 2019az geroztik.
"Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Horrelaxe da!”, "Oso erraza", kanpainaren koarduraduna.
JESUS TAPIA
Filosofia eta Letretan lizentziatua, Historia espezialitatean, Granadako Unibertsitatean, 1996an. Hainbat indusketa eta esku-hartze arkeologikotan parte hartu du Aranzadirekin 1993tik. 2002tik, bazkide aktiboa eta Aranzadiko Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.
BEATRIZ LARRAÑAGA
Gizarte integrazioan goi-mailako teknikaria.
Clownaren artean espezializatzen ari da hainbat irakasleren eskutik: Ana Pérez, Antton Valen, Gardi Hutter, May Gorostiaga, Leo Bassi, Virginia Imaz, Pep Villa, Pablo Ibarluzea, Anduriña Zurutuza, Chefo Rodriguez…
ITZIAR SAENZ DE OJER
Ikasketaz Pedagogo eta Sexologoa, 2005. urtean ekin zion clown mundua ezagutu eta lantzeari Bazen Behin Clown taldearen eskutik. Ordutik, Peio Arnaez, Gabriel Chamé, May Gorostiaga, Ana Perez, Anduriña Zurutuza, Chefo Rodriguez eta Leo Bassirekin hainbat formazio ikastaro egin ditu.
EKAITZ GOIKOETXEA
Euskal Filologoian lizentziatua, egun euskal hizkuntza eta literatura irakaslea Beasaingo institutuan.
Sortzailea. Bertsolaria. Poeta.
Aniztasunaren, izatearen eta askatasunaren inguruko lanketak eskolaratzen eta gizarteratzen dihardu NAIZEN, INTUJAI eta beste elkarte eta eragile batzuekin batera.
Trans-formatzen dokumentalaren egilea.
Mahaitasunez / Mésame emanaldiaren sustatzailea.
IMANOL ARABAOLAZA
“Gernika ilunetik argi” eszena zuzendari.
“Laida pilota” eszena zuzendari.