Atzealdea Antigone Metodoa

Egitasmoaren izena : Antigone Metodoa

Eragilea : Horman Poster Kolektiboa

Telefonoa
Maite: 690723751 / Xanti: 697299169
Kontaktua
Maite Aizpurua / Xanti Agirrezabala

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Bizikidetza, hezkidetza, parte hartzea, pentsamendu kritikoa, arte heziketa, euskara.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
500€ (BEZa barne) saio bakoitzeko
Jardueraren deskribapena:

SARRERA

Antigone Metodoa, Horman Posterren Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanaren ikerketa eta sormen prozesutik abiatutako proiektua da. Antzezlana, Sofokles-en Antigona tragedia klasikoaren bertsio eszeniko librea da hain zuzen ere.

HELBURUA

Antigone antzezlaneko kontakizuna ezagutu eta bertan agertutako dilema etiko eta gatazka nagusien inguruko hausnarketa aktibo bat sustatzea, gaur egunera eta partaideen bizitzetara ekarriaz.

METODOLOGIA

Antzerkiaren baliabide pedagogikoetan oinarrituz, akzioa, emozioa eta pentsamendua elkarrekin harremanetan jarri:

  • Ideak eta emozioak  erlazionatuz
  • Narrazio dramatikoa akziotik ulertuaraziz
  • Pertsonaia tragikoak eguneratuz eta  gorpuztuz  
  • Pentsamendua  hitzaren ahozkotasunetik  adieraziz
  • Pentsamendua eszenografikoki eraikiz.

TAILERRAREN EZAUGARRIAK 

Antigone Metodoa tailer trinkoaren ezaugarriak:

  • Saio bakarra: 3 ordutako iraupena. 
  • Harreman pertsonalizatua: zentroaren eta zentroko taldearen (ikasle, irakasle, beste) egoera eta beharretara moldatzean arreta jarriko da.
  • Edukiak: a) Sofokles-en Antigone tragedia (testuinguru historikoa, pertsonaia tragikoak eta tragediaren dramaturgiaren oinarriak. b) Antigone-ren dilemak: Tragediari lotuta dauden dilema politiko-moralen hausnarketa aktiboa joko fisiko eta eszenaratzearen bitartez. c) Itxierarako talde hausnarketa.

Oharra: Posible denean, “Antigone edo ezetzaren beharra” antzezlanaren emanaldi egunetik hurbil egitea litzateke aproposena,  antzezlanaren osagarri pedagogiko gisa.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Tailerra aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa litzateke ikasgela batekin zutik lan egin ahal izateko espazio zabal bat (balio anitzeko areto edo gorputz hezkuntzako gune bat kasu). Gainontzeko materiala konpainiak berak eramango luke.

Habian dauden KOVID-19 protokolo guztiak jarraituko ditugu.

Jarduerari buruzko txostena:
Antigone Metodoa-rentxosten osoa (edukiak, argazkiak eta bideo link-ak): PDF documentua.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala
Antzerkilariak, herritarrak, artezaleak, kultur eragileak, kontraesandun pertsonak, zalantzati galderazaleak... HORMAN POSTER kolektibotik antzerkigintza berriak bultzatzen ditugu bere esparru guztietan: antzezlanen ekoizpenean, arte-hezkuntzan eta mediazio artistikoan. Pentsamendua, emozioa eta mugimendua uztartuz, antzergintzaren esperientziak duen indar eraldatzailean sinesten dugu, dela ikusle esperientziatik edo eta parte-hartzaile esperientziatik. (www.hormanposter.eus)