Back Expectations will not kill you

Egitasmoaren izena : Expectations will not kill you

Eragilea : Osa+Mujika

Telefonoa
665757063
Kontaktua
Xabier Mugica Aldasoro

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Ingelesa
Gorputz hezkuntza
Zein balio sustatzen ditu
Arraza eta sexu orientazio aniztasuna
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
2/3/4 DBH
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat (20-30 ikasle)
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Ekitaldi honek bi jarduera ditu bere barne, eta bi BEZ:

Emanaldia 1400+%10 BEZ = 1540

Ikasleekin klaseak 745+%21 BEZ = 901,45 

Guztira 2441,45  (2145 + 296,45 BEZa)

Jardueraren deskribapena:

Proposatutako jarduera bi atal nagusitan banatua dago, alde batetik dantza-gorputz espresio tailerrak (4h), eta bestetik dantza emanaldi-solasaldia (1h).

Tailerra 4 ordukoa izango da, bi orduko bi bloketan banatuta (hasiera batean behintzat bi egunetan banatuta). Lehen eguneko bi orduak Jaiotz Osa dantzariak -OSA+MUJIKAko
zuzendari eta koreografoa- gidatuta eta beste bi orduak Raymond Navalek -konpainiako
dantzaria- gidatuta. Emanaldi-solasaldiak bestalde ordubeteko iraupena izango du; ez-ohiko espazioetarako sortutako Expectations will not kill you dantzaldiarekin, eta dantzara
gerturatzeko ikasleekin egingo den hitzaldi eta solasaldiarekin.

Lehen tailerra Jaiotz Osa dantzariarekin izango da; euskaraz garatuko diren bi ordu hauen ardatza dantza garaikidea izango da, OSA+MUJIKA konpainiaren mugimendua oinarri hartuta. Beroketa, ikasle bakoitzak bere barnearekin konektatzeko ariketekin hasiko da, behin konexio hori lortuta gainontzekoekin dituzten erlazioak lantzen hasteko.
Jarraian taldearen lengoaia/teknikara sarrera egingo da; tarte honen helburua dantza garaikidearen oinarri minimo bat lantzea izango da.

Bigarren tailerra aldiz Raymond Naval dantzariak zuzenduko du; bi ordu hauetan ingelesa izango da hizkuntza (Raymond Los Angelesekoa da, eta ama hizkuntza ingelesa du). Beroketa eta lehen ariketak dantza urbanoan oinarrituko dira eta amaitzeko  OSA+MUJIKAren obretatik abiatutako koreografia bat landuko da. Bigarren tailer honen helburuak bi dira, alde batetik ikasleei beste dantza mota batzuk gerturatzea, eta bestetik ingelesa modu praktiko eta natural batean gerturatzea, gorputzaren atalak eta sentsatzioak aitzaki hartuta.

Azkenik emanaldi-solasaldiaren ordua izango da, bigarren tailerraren egun berean edo hurrengoan. Emanaldiaren aurretik Xabier Mujikak -OSA+MUJIKAren zuzendaria eta jantzi/eszenografia arduradunak- dantza artearen orduerdiko hitzaldi bat landuko du ikasgelan, mugimendu eta gorputz espresiora gerturatzeaz gain, ikasleek dantza arte moduan ezagutu dezaten. Honen ondoren eskolako patio edo bestelako espazio zabal batean 15 minutuko ​ Expectations will not kill you emanaldia dantzatuko dute Jaiotz eta Raymondek. Azkenik beste 15 minutu inguruko solasaldi bat bultzatuko da ikasleak dantzarien ogibidearen nahiz dantza konpainia baten inguruko galderak egitera gonbidauz, tarte hau euskaraz eta ingelesez egingo da.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jarduera guztiak eskolan bertan garatzeko pentsatuak dira, dantza tailerrak ​ Gorputz Hezkuntzako ​ ikasgaia lantzen duten espazio berean egin daitezke; aurretik azaldu moduan saio bakoitza 2 ordukoa izango da. Plastikari lotutako orduak ere gai hori lantzeko erabili hoi duten gelatan burutuko dira, eta azken eguneko beroketa, aurkezpenak eta emanaldia eskolako espazio zabal batean burutu daiteke (dantzariek 8x10m-ko espazio librearekin
nahikoa dute). Emanaldia ez-ohiko espazioetarako sortua denez, ez dugu linoleoa bezalako lur berezirik behar, eskolarekin batera adostuko da aukeren artean azken saio hori non egin.

Behar teknikoei dagokienez, bai mugimendu tailerretarako eta bai emanaldirako soinu
ekipo bat beharrezkoa da, ordenagailura konektatzeko aukerarekin. Dantza arterako sarrera teorikorako berriz proiektore bat eta bozgoragailuak beharko dira, eta ikusitako kolore eta formen edukiekin ikasleek euren etxetik erropak ekarri beharko dituzte azken
aurkezpenerako moldatzeko. 

Jarduerari buruzko txostena:

OSA+MUJIKA konpainia 2017an sortu zuten Jaiotz Osa dantzari/koreografoak eta Xabier Mujika jantzi eta eszenografia diseinatzaileak. Suddenly obrarekin hasi zuten beren ibilbidea, bai ez-ohiko ezpazioetarako (RedAcieloAbierto 2017an hautatua) eta bai  antzokirako bertsioetan (DanzaAEscena 2019an hautatua). Lan honen arrakastaren
ondoren Oportoko Kale konpainiak pieza bat sortzera gonbidatu zituen, bertan sortu zuten PRODUTO.

Proiektu honetan aurkezten dugun piezarekin hasi ziren ondoren, Expectations will not kill you ​ . Ez-ohiko espazioetarako sortutako lan hau 2019an ekoitzi arren 2020ean estreinatu da, eta Euskal Herriko hainbat herritan aurkezteaz gain estatu mailako
RedAcieloAbierto 2020 sarean hautatua izan da, horri esker katalunian, galizian eta kanarietan dantzatua izan da besteak beste. Hortaz gain Etxepare Institutuari esker Montrealgo Quartieres danses jaialdira gonbidatua izan da (covidaren eraginez azken emanaldi hauek 2021era atzeratu dira).

Expectations will not kill you helburuak lortzen ez ditugunean sentitzen dugun tristezia sentimendutik abiatuta sortu da. Proiektu bat burutzeko esperantza handiz gaudenean, hau bertan behera geratzen bada, sekulako tristezia eta porrota sentitzen dugu. Baina aldi berean, itxaropen honi esker egiten dugu aurrera eta honek ematen digun indarrarekin borrokatzen dugu gure helburuak lortu ahal izateko.

Berehala obra esperantzaren argiz beteko da, eta porrot hau ilusio bilakatuko da, helburu eta amets berriak lortzeko indarra sentituz. Azken finean, denak bizi gara modu berean, behin eta berriz desiratutako helburuak bertan behera geratu direla eta triste, baina
berehala sortzen zaizkigun amets berriei esker ilusioz.

Jaiotz Osa eta Raymond Naval dira Osa berak koreografiatutako pieza honen dantzariak. Jantziak Xabier Mujikak diseinatu eta ekoitziak dira.

Ikuspegi pedagogikoa

Jarduera hauek lantzeko garaian hezkuntza prozesuaren atal ugari kontutan hartu dira. Gizarte balioei dagokionez, dibertsitatea da Expectations will not kill you lanean gehien
islatzen den puntua, dantzarietako bat jatorri filipinarra duen estatu batuar gazte bat da, eta piezan Jaiotz Osa dantzariarekin bikotea osatzen dute. Honek guztiak, ikasgelan arraza dibertsitatea eta orientazio sexualak lantzeko bidea irikitzen du.

Metodologia aktiboa sustatuko da gehienbat, tailerretan dantzariek irakatsitako mugimenduez gain, ikasleak euren barnean bilatzera eta dantzaren bitartez espresatzera bultzatuko baitira, ordu gutxiko tailerra izaki ikasleen aportazioa mugatua izango bada ere. Dantzaren inguruko hitzaldiaren tartea nagusiki norabide bakarrekoa izango den
arren, dantza emanaldiaren ondorengo solasaldian, gogoz bilatuko da ikasleen partehartzea.

Proposatutako jarduerak lotura zuzena du ​ Gorputz Hezkuntza eta Ingelesa (atzerriko hizkuntza) gaiekin. Heziberrik aipatzen dituen konpetentzi orokorren arteko hitzik gabeko komunikazioa eta elkarbizitzarako konpetentzia lantzeaz gain, Gorputz Hezkuntzako 2. 3. eta 4. mailako edukietan kokatzen duen gorputz-adierazpena eta komunikazioa landuko dira. Bertan irakur daitekeen moduan dantza, genero-esterotipoei aurre egiteko bitartekoa da, eta kurtso horietan eragin handia izan dezakete horrelako ekintzek.

Atzerriko hizkuntzar​i dagokionez (ingelesa kasu honetan) Heziberrik besteak beste ahozko komunikazioan egoera errealak bultzatzearen garrantza azaleratzen du, hauek esperientzia eta interes pertsonalei lotuz. Ikasgelatik at egingo den jarduera aktibo hau
-dantzarietako bat estatu batuarra dela kontutan izanda- ariketa ezin hobea iruditzen zaigu berak zuzenduko dituen bi ordu horietan ingeles esperientzia batean murgiltzeko.

Azkenik Heziberrik 4.DBHrako uzten duen ​ Arte eszenikoak eta Dantza edukiak ditugu.
Eskola gehienetan kurtso horretan ez dago plastika edo pareko ikasgairik edo aukerakoa da, eta hori dela eta ikasleen gehiengoak ez du gai honi lotutako ezer ezagutzen eskolatik irteten denean. Hori horrela dantza emanaldiaren aurretik ordu erdi inguruko
dantzara sarrera hitzaldia proposatzen da, eduki horiek era minimo batean bada
ere, ikasleei helarazteko.

Xabier Mujika berak Irakaskuntza master amaierako laneko ikerketan aipatu moduan,
Gorputz Hezkuntzako irakasleen ehuneko handi batek adierazten duenez, formakuntza
faltagatik zailtasunak dituzte curriculumak ezartzen dituen dantza gaiak jorratzeko, eta tailer hauek hutsune horri aurre egiteko erremintak dira. Hortaz gain jarduera honek bidea ireki dezake parte hartzen duten eskoletan aurrerago asmo handiagoko
proiektuak bultzatzeko; dantza oinarri hartuta proiektu integralak garatzeko
aukera helburuetako bat.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Jaiotz Osa

Dantza formakuntza Bartzelonako Company&Company(2007) eskolan eta Madrileko Maria de Avila goi-mailako kontserbatorian(2013) burutu zituen, eta EHUn magistaritza(2011) ikasi zuen. Hainbat konpainiatan dantzari eta koreografo laguntzaile izan ondoren -Lasala, Cielo Raso, Junk Ensemble...- egun OSA+MUJIKAko dantzari,
koreografo eta zuzendaria da. Hainbat urtez Donostiako akademiatan -Carmen Garmendia, Bamboo...- dantza irakasle lanetan aritu zen, eta azken bi urtetan OSA+MUJIKAko konpainiako emanaldiei lotutako hainbat tailer labur gidatu ditu.

Raymond Naval
Ballet, jazz eta dantza moderno ikasketak egin zituen BFA Kaliforniako unibertsitatean (2015). Geroztik, formatu ugaritan aritu da dantzan, bideoclip, telesail, musika-emanaldi eta dantza konpainietan. OSA+MUJIKA konpainiaren Expectations will not kill you eta Kenophobia lanetako dantzaria da. 2017 urtea geroztitk hainbat zentrotan irakatsi du dantza, eta egun Madrileko Danza180 eta Witeam eskoletan eta Fama a bailar telebista saioan irakasle da; hortaz gain egun bakarreko masterclass ugari ematen ditu han
hemenka. 

Xabier Mujika
EHUn arkitektura(2012) ikasketak amaituta, eszenografia lanetan hasi eta AEG
ikastetxean ikuskizunetarako jantzien goi-mailako zikloa(2016) ikastea erabaki zuen. Hainbat konpainientzat -Dantzaz, Lasala, Bilaka kolektiboa...- jantziak diseinatu eta ekoizteaz gain, OSA+MUJIKAko zuzendari jantzi/eszenografia arduraduna da eta 2019an EHUn egindako irakaskuntza master amaierarako ​ Dantzaren ezagutza DBHn ikerketa egin zuen. Dantza jantzien masterclassak eman izan ditu, LASALA eta OSA+MUJIKA konpainiek Dantzagunearekin batera antolatuak esaterako.