Back GORPUTZ PERKUSIOA, IKASI ETA BIZITU!

Egitasmoaren izena : GORPUTZ PERKUSIOA, IKASI ETA BIZITU!

Eragilea : LANDARBASO ABESBATZA

Telefonoa
717778850
Kontaktua
IÑAKI TOLARETXIPI

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Gorputz hezkuntza
Zein balio sustatzen ditu
Motibazioa, Inklusioa, Segurtasuna, Autokontrola, Berdintasuna, Diziplina, Sormena.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
201€ (BEZa barne) saio bakoitzeko
Jardueraren deskribapena:
50 minutu.

Jarduera talde-lan batekin hasten da, ispilu-ariketa errepikakorrak eginez eta zailtasuna handituz. Ikasleak banaka egiten du lan hori, talde-babesarekin, motibazio bat bilatuz eta konfiantza sortuz.

Lehen etapa honetan, agogikoak eta dinamikoak diren alderdiak lantzen dira, denborak, gorabeherak eta erritmo-irudi desberdinak sakonduz. Gorputza musika-tresna gisa deskubritzen da. Ahotsa elementu nagusitzat duten ariketak garatzea, eta musika kolpekatuko hainbat ariketa aurkezten dira.

Bigarren zatian, gela talde txikitan banatzen da, euren arteko koordinazioa eta elkarrizketa landuz, musika kontzertu betea lortuz.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Konexio elektrikoa eta barne-espazio zabala, erreberberazio handirik gabe. Ikasleek arropa erosoa eraman behar dute (kirolekoa da gomendioa).

Jarduerari buruzko txostena:

Eremu artistiko kulturala

Gorputz perkusioa musika arte bezala, kultura askotan agertzen da bere musika eta musika emanaldien bidez, Euskal Folklorea horien artean dagoelarik, esku dantza kasu.

Era berean, perkusioaren pisua, oro har, eta gorputzean pairatutakoa, bereziki, hiriko artearen zutabeetako bat da, gaztaroan pisu handia duena.

 

Jardueraren eremu pedagogikoa

Gorputz-perkusioaren artea soinuak eta erritmoak sortzeko gorputz-atalak erabiliz egiten da. Gorputza musika eta dantza egiteko erabiltzen den musika-tresna da, eta aukera ugari sortzen ditu. Diziplina pedagogikoak, ludikoak eta terapeutikoak lantzen ditu.

Gorputz-perkusioak parte-hartze aktiboa eskatzen du gorputzaren erabileraren bidez; gainera, kontzentrazioa eskatzen du, kognizioa, motrizitatea eta emozioa landuz. Horrekin onura handiak lortzen dira, hala nola memoriaren garapena, eta oso lagungarria da lateralitatea hobetzeko. Talde-lana denez, beste ikasle batzuen arteko harremanak indartzen ditu.

Era berean, jarduerak bere buruarekin konektatzeko aukera ematen du. Askatasunez adieraz daiteke aurkeztutako erritmo baten gainean. Horrek sormena sustatzen du pertsona arteko eta barruko tresna gisa. Gainerakoekiko enpatia eta errespetua areagotzen ditu, eta ikaslearekiko konfiantza sustatzen du.

Haurrak energia eta bizitasuna dira. Ahalmen hori ez da agortzen gazteen artean, eta, gainera, sormen-gaitasun eta -aukera handiagoak dituzte. Gorputz-perkusioa oso estimulagarria da gazteentzat planteatutako adinetan (12-16 urte). Oso motibatuta daude horrelako jardueretan.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Landarbaso Abesbatza Elkartea 1991n sortu zen, eta ia 30 urte hauetan hainbat musika diziplinatan trebatu da. Gaur egun, 200 matrikula baino gehiago egiten ditu haur eta gazteetan, eta Oarsoaldeko 8 ikastetxeri laguntzen die.

Odei Astibia da jarduera honetarako proposatu den irakaslea, eta ondoren laburbilduko dugu arlo honetan izan duen esperientzia eta ibilbidea. Landarbaso Abesbatza Elkarteko perkusio irakaslea ere bada.

Bateria, perkusio etniko eta gorputz perkusioko klaseak jaso 15 urtez, hurrengo
irakasleekin besteak beste: Aritz Beristain, Javi Área, Paco Díaz, Jep Melendez, Leela Petronio, Fernando Barba, Keith Terry, Antonio Domingo, Peter Stravum, Daniel Beader.
Irakasle bezala burututako lanak: Zumarte Musika Eskola (Usurbil), Donostiako Orfeoia, Taller Kultur Lantegia, Txurruka – Diputazioko Udalekuak (Orio), Haurtzaro Ikastola, Elizalde Eskola Publikoa, Gamon eta Zurriola Ikastolak, Hondarribiko eta Astigarragako Musika Eskolak. Kultur Etxeetan: Jareño, Ernest Lluch, Okendo, Manuel Lekuona. Irungo eta Urnietako Udalak, Diputazioko Zaletu Udal Herrien Proiektua, Euskalerrik batukaden topaketa (gorputz perkusio ikastaroak), e.a.