Back IDAZKETA SORTZAILEA Nitik gura idazketa tailerra
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Saio bakoitzaren prezioa: 260€ (BEZa salbuetsita)
Zer dago ipuin baten atzean? Zer dago olerkien ostean? Non hasten da sortze prozesua? Zertan lagun dezake, gaur egun, idazketa sortzaileak?
Irakurketari buruzko kontzeptu estatikoari buelta emango diogu. Liburuetako edukiak eta literatur kategoriak norberarengana hurbiltzeko modu dinamikoak frogatuko ditugu, idazketa sortzailearen bidez. Idazle izatera jolastuko dugu, idazle baten zereginak eta jarrera geureganatuz: irakurri, sentitu, gogoratu, imajinatu, idatzi, berrirakurri, aditu, sentitu, berrimajinatu, berridatzi, ozenki irakurri, entzun, berridatzi, komunikatu…
Ordu beteko saio malguak dira, ordu eta laurdenera eta, asko jota, ordu eta erdira luza daitezkeenak.
Fotokopiak ateratzeko aukera
JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA
Gizarte ereduak eta identitate kontzeptuak aldatzen ari diren garai honetan aberatsa bezain konplexua agertzen zaigu egunerokotasuna; aberatsak bezain konplexuak, banakakoak eguneroko bizimoduari aurre egiteko moduak. Informazioa lortzeko bide anitz daukagu, baina informazio hori norbanakoaren baitatik iragazteko une eta gune gutxi. Idazketa sortzaileak une eta gune horietara hurbiltzen laguntzen digu.
JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOA
Zer da idazketa sortzailea? Zerk bereizten du idazketa mota hau ohiko idazketa arruntatik? Batik bat, helburuak. Helburua ez da emaitza, baizik eta bidea, prozesua, bilaketa, hots, aurkezten den abiapuntu –arazo, egoera, fikzio– bati konponbide idatzi bat ematea, era pertsonal eta original batez. Zer lantzeko? Delako abiapuntu horrentzat bakoitzaren NI-ak antolatzen –eraikitzen, sortzen, eratzen– duen erantzuna. Erantzun hori besteekin partekatzean, bi gauza lortzen baitira: NI ezberdinek abiapuntu berari emandako erantzunak ezagutzea, eta bakoitzaren NI sortzaile horretatik GU sortzaileak eraikitzea.
Idazketa sortzaileak guztiok barruan daukagun ahots gordearekin konektatzen laguntzen digu eta, idazketa tailerrak, bakoitzaren NI-tik datorren ahots propio hori besteekin konpartituz, GU komun bat eraikitzen.
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Lea Artibaiko Etxebarrin jaio zen 1963an, eta Usurbilen bizi da orain. Irakasletza, Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako. Bakarkako lana sormen eta formazio-tailerrekin uztartzen du, ahoz nahiz idatziz. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan aritu da, gelan bertan, haurrekin eta gazteekin, idazketa sortzailea lantzen; bai bere kontura, bai Euskal Ikasleen Elkartearen bidez edota Galtzagorri elkartearen babespean. Horrez gain, Liburutegietan eta Kultur Etxeetan ere aritu izan da, Kultura, Hezkuntza edota Euskara Arloetatik jasotako eskaerei erantzunez. Miramar jauregiko Udako Ikastaroetan lau urtez jarraian landu izan du idazketa sortzailearen tailerra, zuzenki hezkuntzara begira, eta Tabakalerako Ubik liburutegian, berriz, Gabonetako oporretan, Irudia abiapuntu hartuta.