Atzealdea JANTZIAK ERAIKIZ

Egitasmoaren izena : JANTZIAK ERAIKIZ

Eragilea : Amaia Zinkunegi Larrañaga

Telefonoa
687293934
Kontaktua
Amaia Zinkunegi Larrañaga

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Talde lana, inklusioa eta genero berdintasuna
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
2720€ (BEZa salbuetsita)
Jardueraren deskribapena:
Hainbat material birziklatuz jantziak sortuko ditugu
Jantziak eraikitzeko prozedura hiru mugimendutan egingo dugu, ESTANPATU, EBAKI, ERAIKI.
1. ESTANPATU: Kartoi handi batzuetan margotu tenperak erabiliaz
2. EBAKI: Margotutako kartoia zati ezberdinetan ebaki, laukiak, triangeluak, forma organikoak, nahi den bezala.
3. ERAIKI: kartoi puska hauek eta beste zenbait material erabiliaz,( Brickak, tapoiak, plastikozko ontziak, oihal zatiak, betaurrekoen lenteak, etab.) jantziak eraiki.
Jantziak eraiki ditugularik, IKUSKIZUN txiki bat prestatu daiteke jantziei bizitza emanez. Honetarako, musika ezberdinak entzungo ditugu jantziei ongien dagozkionak aukeratuz.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Gela mahaiekin.
  • Ura hurbil izatea.
  • Irudiak ikusteko pantaila.
  • Ikuskizuna egiteko moduko tokia eta musika aparailua.
Gainontzean, lanerako tresnak eta materialak eskatzaileak eramango ditu. Hala ere, ikasleek gustuko dituzten eta birziklatu daitezkeen materialak ekarri ditzakete.
Jarduerari buruzko txostena:

Egitasmo honek prozesu eraikitzailea izango du. Hainbat esparru aztertuko ditu.

  • Lehendabiziko atalean, ESTANPATU, modu librean margotzeko aukera izango dugu.

Egoerak laguntzen badu, taldeka egitea proposatzen da,( beti ere hartu behar diren neurriak hartuz) modu honetara talde lana sustatuz. Margotzeko prozesua librea izan arren, beti ere konposaketa aztertzen joango gara.

  • Bigarren atalean, kartoi zatiak nola EBAKI pentsatu dezakegu,( handiak, txikiak, forma bereziak emanez, laukiak, triangeluak, forma organikoak), baina, hau ere, ausaz egin daiteke, ustekabeko sorpresari aukera emanez.
  • Hirugarren atala, ERAIKI. Prozesu honetan, iada esku artean ditugun kartoi zatiez gain, beste hainbat material birziklatuko ditugu.

Kasu honetan, material bakoitzak eskaintzen dizkigun berezitasunak eta mugak aztertu beharko ditugu, malgutasuna, gardentasuna, koloreak, horrela, berezitasun horietaz baliatzeko.
Bestetik, atal honetan, ikasleek, beste artista eta diseinatzaileen irudiak ikusteko aukera izango dute eraikitzen hasi baina lehen.
Eraikitzeko prozesua esperimentazioan oinarrituko da.
Erabiliko ditugun materialak aukeratu, hauek nola uztartu daitezkeen pentsatu, baina era berean, konposaketa ezberdinak mahai gainean osatzen joango gara. Azken finean soluzio tekniko eta estetikoak bilatu eta aurkitu beharko ditugu.
Prozesu honetan ere, talde lana proposatzen da: material bakoitzak bere berezitasunak eta mugak dituzten bezala, guk norbanako bakoitzak gure berezitasunak eta mugak ditugu eta taldean lanean arituz, bakoitzak berea emanez osotasun batera heldu gaitezke.

  • Azken etapa: IKUSKIZUNA sortzea izango litzateke. Hemen ere talde lana ezinbestekoa da. Batzuk, ikuskizunaren egitura pentsatu beharko dute, beste batzuk aktore lanak egin beharko dituzte, beste batzuk musika egokia pentsatu.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Amaia Zinkunegi Larrañaga:
20 urte baino gehiagoko eskarmentua kultura eta sormen alorrean.
“Artes y Oficios” Diplomaduna da, Zeramika espezialitatean.
- Arte Ederretan Lizentziatua.
- 1984-92 Aiako Tailerreko partaide izan zen eta bertan zeramika lantzeaz gain, antolatutako ekintzetan, jardueretan eta erakusketetan parte hartu zuen. Epealdi horretan, inguruko hainbat herrietan ( Orio, Usurbil, Aizarnazabal, Zestoa, Donostia, Zarautz) haurrei eta helduei zuzendutako Zeramika Ikastaroetan irakasle lanetan aritu zen.
-Duela 18 urte BIRBIRA bikotea osatu zuen Ines Gerekarekin batera, baina aspaldidanik bakarrik jarraitzen du.
-BIRBIRAren helburu nagusia da plastika eta birziklapena uztartzea; eta, era berean, haurren artean ingurugiroarekiko sentsibilizazioa sustatzea eta sormena areagotzea.

www.birbira.eus orrialdean,hainbat tailerretan egindako haurren lanak, erakusketak, Jantzietan oinarritutako ikuskizunen irudiak ikus daitezke.