Atzealdea KONTALARIAK

Egitasmoaren izena : KONTALARIAK

Eragilea : DOMUS KOLEKTIBOA

Telefonoa
659 033 366
Kontaktua
Amaia Serrulla

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gaztelania
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
genero-berdintasuna, integrazioa eta parte-hartzaile guztien errespetua.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH3 - DBH4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
900€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

Gaur egun, gero eta ohikoagoa da gutako bakoitzak gure artxibo pertsonala osatzen duten irudi, bideo eta soinu ugari izatea, batez ere gure telefono mugikorrekin sortutakoak. Jarduera honen helburu nagusia ikus-entzunezko kontakizun bat eraikitzen ikastea da, ideaziotik hasita pelikula txiki bat egitera arte.

Helburu nagusi horretatik, bigarren mailako hiru helburu ondorioztatzen dira: Lehenik, ikus-entzunezko lengoaia lengoiatzat barneratu eta honek ematen dizkigun aukerak uztartzea praktika eta teoriaren bidez. Horrela, saioetan zehar, ikasle bakoitzak norberako artxiboan pentsatu eta hausnartuko du, ondoren istorio txiki bat sortzeko. Bigarren helburua, jardueraren alderdi teorikori erreparatzen dio. Izan ere, ikasleek found footage artxibo zinemari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk izatea garrantzitsua dela uste dugu. Horretarako, ikuspegi teorikoago batetik zenbait artisten lanak berrikusiko ditugu. Aldi berean, atzera begirako errepaso horretan, historiatik kanpo gelditu izan diren eragile eta artistak sartu nahi ditugu, genealogia berrien agerpena defendatuz. Azkenik, azken helburu gisa, muntaia artxiboko zinemaren zutabe nagusietako bat izanik, jarduera honetan muntaiari buruzko nozio praktikoak eman nahi ditugu, honetarako beharrezkoak diren programa herraminta eta ezaguerak irakatsiz. Azken finean jarduera honek, ikus-entzunezko lengoaia eskolako CV-aren barruan kokatu nahi du, ikastearen ikuspegi ludikoari bere garrantzia emanez.
Ikasleak sortuko duten minutu bateko klip-ean (gutxi gorabehera), ikasle bakoitzak bere argazki, bideo eta audioekin lan egin, hauei esanahia eman eta beste edonolako materialekin -filmetako irudi, bestelako argazki, abesti…- nahastu ahal izango dute. Hala ere, nahitaezkoa izango da esku-hartze ariketa bat egin eta tailerrerako material berririk ez sortzea. Proiektuak banaka edo binaka egiteko aukera eskainiko da.
Jarduera hiru orduko bost saioetan banatzen da eta hauek ikasgelan egingo dira. Lehenengo lau saioak, ahal den neurrian, antzerako estruktura izango dute:

1. atala: Artisten lan eta ikuspegi deseberinetara hurbiltzeko.
2. atala: Norbanakoaren proiektuari inguruko zalantzak bateratu eta argitzeko.
3. atala: Bakoitzak bere proiektuan lan egiteko.


Atal bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, baldin eta saioaren arabera. Azkeneko saioan lanak ikusi eta bateratuko dira ikaskideekin.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

. Espazio eta altzari beharrak: Gela, aulkiak eta mahaiak.
. Behar teknologikoak: mugikor pertsonalak, disko gogorra eta proiektorea.
. Eskolako materiala: papera, errotuladoreak, boligrafoak, arkatzak, buztana, postit, artaziak eta zelo.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Lehenik eta behin, jarduera horrek maila pedagogikoan duen helburu nagusia da ikasleei behar dituzten tresnak ematea, ikus-entzunezko hizkuntzarekin autonomiaz moldatzeko, eta, hartara, gainerako irakasgaietan modu naturalagoan sartzeko. Esan dugun bezala, ikus-entzunezko hizkuntza ez da osagarri bat, berez hizkuntza bat da, artearekin lotutako irakasgaietan ez ezik beste batzuetan ere sar daitekeena, adierazpide gisa.
Bigarrenik, eta ikasleek irakasgai honi buruz lor ditzaketen ikus-entzunezko ezagutzak eta ezagutza teoriko-praktikoak alde batera utzita, uste dugu jarduera hori erabat lotuta dagoela ikasleen ahozko eta idatzizko adierazpeneko lanarekin. Jendaurrean azaltzen eta hitz egiten jakitearen garrantzia. Baten lana zertan datzan kontatzea, kontatu nahi dena buruan antolatzea, nola egin nahi den eta noraino iritsi nahi den, prozesu honetako lankideak une oro partaide eginez. Garrantzitsua iruditzen zaigu jarduera honekin, eskura daitezkeen ezagutza zehatzez gain, ikasleen arteko truke horiek hitz egin, iritziak trukatu eta kudeatzen jakiteko espazioa sortzea.
Amaia Serrulla eta Jone Aranzabalen eskutik, gazte eta nerabeen artean sorkuntza bisuala eta esperimentazioa sustatu nahi duen proiektua da domus. Ikuspegi ludiko batetik, domus irudiaren bitartez sortzeko, okertzeko, probatzeko eta pentsatzeko proiektua da. Lengoai artistikoen kategorizazioa gainditu eta zinemaren eta beste diziplina artistiko batzuen arteko harremana ezarri eta uztartu nahi ditu proiektu honek. Zer kontatu eta nola kontatu hausnartzeko eta gogoeta egiteko tokia da hain zuzen.


Sortu zenetik, zinema hezkuntza-tresna baliagarria izan da irudimen eta pentsamendu kritikoa aktibatzeko gaitasuna erakutsiz. Egun, diskurtso nagusiei lotutako irudi eta bideoen etengabeko bonbadeaketa bizi dugu, garai digital honetan ezinbestekoa da irudiaren gogoeta kritiko batera bultzatzen gaituzten kultura ohitura berriak sortzea. Domusetik mugimendu horrekin bat egin nahi dugu, gure tailerretan irudi sorkuntza kontzientearen bidez. Gure tailerrak collage-a, artxiboa eta kamerarik gabeko zinemaren eremuetan kokatzen dira. Esperimentazio librearen bidez, gure lantegietan sormen-askatasuna nagusitzen da. Ikasteko garaian, saiakera-akatsa bezalako prozesurik ez dagoela uste dugu.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA.

Lehenik eta behin, jarduera horrek maila pedagogikoan duen helburu nagusia da ikasleei behar dituzten tresnak ematea, ikus-entzunezko hizkuntzarekin autonomiaz moldatzeko, eta, hartara, gainerako irakasgaietan modu naturalagoan sartzeko. Esan dugun bezala, ikus-entzunezko hizkuntza ez da osagarri bat, berez hizkuntza bat da, artearekin lotutako irakasgaietan ez ezik beste batzuetan ere sar daitekeena, adierazpide gisa.


Bigarrenik, eta ikasleek irakasgai honi buruz lor ditzaketen ikus-entzunezko ezagutzak eta ezagutza teoriko-praktikoak alde batera utzita, uste dugu jarduera hori erabat lotuta dagoela ikasleen ahozko eta idatzizko adierazpeneko lanarekin. Jendaurrean azaltzen eta hitz egiten jakitearen garrantzia. Baten lana zertan datzan kontatzea, kontatu nahi dena buruan antolatzea, nola egin nahi den eta noraino iritsi nahi den, prozesu honetako lankideak une oro partaide eginez. Garrantzitsua iruditzen zaigu jarduera honekin, eskura daitezkeen ezagutza zehatzez gain, ikasleen arteko truke horiek hitz egin, iritziak trukatu eta kudeatzen jakiteko espazioa sortzea.

 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

 

 

Amaia Serrulla


Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua Pompeu Fabra Unibertsitatean, Bartzelona, 2008-2012. Donostiako Zinemaldian egiten du lan 2013az geroztik, eta hainbat eginkizun izan ditu urteetan zehar. Gaur egun, Filmetako Dokumentazio eta Kudeaketa Saileko arduraduna da 2018tik, eta Eztabaida eta Pentsamendu arloko koordinatzailea, 2020tik. 2015eko urtarrilaz geroztik, jaialdi bereko hautaketa-batzordeko kide ere bada. Halaber, Kimuak film laburren aukeraketan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzak euskal film laburrak sustatu eta nazioartean banatzeko duen programan (2015, 2016). 2020-21 ikasturtean Irakasleen Prestakuntzako Masterra (ILZ) egingo du, Arte Hezkuntza espezialitatean, EHUn.


Jone Aranzabal


Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Pinturan eta Arte Grafikoetan aipamena, 2010-2014. Ondoren Kultur Kudeaketa eta Politiketan Graduondokoa egin zuen Bartzelonako Unibertsitatea. Egun, Elias Querejeta Zine Eskolako komisario-graduondokoa amaitzen ari da. Donostiako Zinemaldiko Gazte Epaimahaiko koordinatzaile izan da 2016-2018 urte bitartean. Kultura esparruko topaguneak bultzatu eta lengoaien kategorizazioa gainditu nahian, sortzeko eta programatzeko forma berrien ikerketan dihardu egun.