Atzealdea Lotsagabe

Egitasmoaren izena : Lotsagabe

Eragilea : Vaiven Producciones

Telefonoa
943433046
Kontaktua
Vaiven Producciones

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Zein balio sustatzen ditu
Giza harremanak, generoa
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Eskola/antzokiko aforoaren arabera
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
3.000€ + BEZA= 3.300
Jardueraren deskribapena:

Lotsagabeko ikuskizunaren ekitaldia. Lotsa-Gabe ahots askok osaturiko bakarrizketa da, energia eta zehaztasun handia eskatzen duen lan korala. Elkarrekin loturik dauden eszenek osatzen dute, gazteek sexualitatearen eremuan bizi dituzten egoera indibidual eta kolektiboak plasmatuaz. Sexualitatea errespetu eta tolerantziatik tratatua beti ere, eta baita modu zuzen eta garbi batean ere.

Mahai-ingurua Javier Gomez Zapiain-arekin.

Iraupena: 2 ordu

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Eskoletan, ekitaldi aretoan egitea proposatzen dugu. Hori ezinezkoa bada, eta gimnasio edo antzekoren batean egin behar izanez gero, eskolak agertoki bat jarri beharko luke.

Herriko antzokiak prest egonez gero posible izango litzateke antzezpena antzoki bertan egitea.

Jarduerari buruzko txostena:

Jarduera, gazteen partaidetza aktiboa sustatzeko diseinatua dago eta bi bide jarraituz jorratuko da: antzezpen beraren bidez. “Lotsagabe - Sin vergüenzas”-ek eta honen ondoren burutuko den solasaldiaren bidez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat pentsatua dago.

Oinarri pedagogikoak: ikasleen behar afektibo eta sexualak zein diren antzematen lagunduko dien prozesua izan behar du, beraien beharrak kudeatzen jakin, emozioak erregulatzeko gaitasuna handitzen lagundu behar du, autonomia garatzen, intimitatea aintzat hartzen, emozioen kudeaketa eta onarpenaren etika.

“Lotsagabe - Sin vergüenzas”-ek bereziki kontuan hartzen du pertsonen arteko berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua. Obra, norberaren autonomia eta nortasunari bultzada emateko pentsatu da, betiere, genero ikuspegia txertatuz. Tradizio sexistak, emakumeek beraien sexualitateari lotutako erabakiak hartzeko askatasun eta autonomian dituen eragin negatiboak ezabatzeko ahalegina egiten du.

Egitasmoak hezkuntza profesionalekin (irakasleak, orientatzaileak, Berritzeguneetako aholkulariak...) topaketa bat antolatzeko aukera eskaintzen du ikastetxe guztiek eskuragarri duten SEXUMUSU proiektuarekin loturak ezartzeko
https://www.euskadi.eus/informacion/sexu-muxu/web01-a2osabiz/es/

Ikastetxeei txosten pedagogikoa berrikusteko gonbitea luzatuko genieke, agian, antzezlana ikusi aurretik bertan jasotzen diren edukiak lantzea interesgarri izan daitekeelako.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Vaivenek 23 urteko ibilbidean 33 ikuskizun eta formatu desberdinetako musika proiektu aunitz jarri ditu abian.

Egindako lanengatik aintzatespen ugari jaso izan ditu: Donostia Saria 2002 eta 2018, Arte Eszenikoen Max Saria 2006, Ercilla Saria 2006, Haroko Garnacha Saria 2006 eta 2014 urtean, Pariseko Don Quijote publikoaren saria eta Teatro de Rojaseko 2019ko sariak beste sari batzuen artean. Max Sarietan finalista hainbatetan izan da.

Baina batez ere ikusleen babesa jaso du, ikusle kritiko horiek, bizkorrak, galde egitera Antzerkira joaten direnak, hunkitzera, interpela dezaten.

Gozamena da berriz ere zuekin topo egitea. Eskerrik asko laugarren pareta izateagatik eta hamaikagarrenez antzerkira etortzeagatik.