Atzealdea PORNO VERSUS AFRODITA
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Ekitaldiaren prezioa: 2.200 euro + %10eko BEZ
GUZTIRA: 2.420 euro
1) ”PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)”
ikuskizunaren emanaldi bat. (70 minutukoa)
“PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)”, Benetan Be Teatroaren bigarren
ikuskizuna, ekartzen dizuegu. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta
oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun,
aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeria sexual eta afektiboez elkarrekin
barre egiteko. Eta dena, zuzeneko musikaz blai.
Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta
ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada.
Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean,
taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen
argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere,
Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.
Sei gizabanako hilkor bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi
super cool eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten
guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barrealgara,
mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.
ZUBI deialdiaren bultzadarekin “Inondik Inora” proiektu kuttuna aurrera
ateratzako sortu zen ekimena da BenetanBe. “PORNO vs AFRODITA (edo I
♥#gorkaurbizu)” , gure bigarren ikuskizunerako, 2019ko Eusko Jaurlaritzaren
Antzerki Testuak deialdiaren dirulaguntza jaso genuen. 2020an, Eusko
Jaurlaritza eta Euskal Herriko Antzokien Sareako Hitzartutako Zirkuiturako
eta Ekoizpenerako dirulaguntza jaso dugu eta Bilboko Artistentzako
Erresidentziak deialdiko bultzada jaso ere.
2) Lantaldearekin burutuko den lan saioa
(45 minutukoa)
Atal bitan egituratuta egongo da:
1 - Ikusitakoaren inguruan aktoreekin eta teknikariarekin elkarrizketa bideratua.
Emanaldia bukatutakoan antzokian bertan garatuko da. Berbaldia alderdi
artistikoarekin zein jorratutako gai eta edukiekin lotua izango da.
2-Zenbait ariketa praktiko proposatuko zaizkie ikasleei, agertokian aktoreen
laguntzarekin jolas daitezen.
Gaia ez da xamurra eta ondorioz, erronka ez da makala. Arreta berezia jarriko
dugu umorez eta maitasunez lan-saioa bideratzen. Beti zainduko dugu tentu
handiz gazteen ongizatea ariketa parte-hartzileetan.
Guztira 120 minutu (115 minutu gehi bost minutuko etenaldia emanaldia eta talde
lan-saio gidatuaren artean)
3) Txosten Pedagogikoa
Ikuskizuna hausnarketarako eta elkarrizketarako abiapuntua izan dadila
nahi dugu. Horretarako garatu dugun txosten pedagogikoa baliagarria izan
daitekeelakoan gaude. Bertan hainbat ariketa proposatzen dira irakasle eta
hezitzaileekin ikasgelan lantzeko. Batzuk ikuskizunaren aurretik lantzeko
interesgarriak izan daitezkeenak, beste batzuk ikuskizunaren ostean
lantzekoak. Uste dugu gelako giroa hainbat gai jorratzeko babes-markoa
eskaintzen diela, euren hezitzaileen laguntzarekin.
Jarduera gauzatzeko areto ekipatu bat beharrezkoa dugu. Atxikita bidaltzen
ditugu beharrizan teknikoak eta riderra. Beharrizanak moldatu daitezke
antzokiko ezaugarrietara, beraz, zalantzarik edukitzekotan, mesedez,
kontaktuan jarri gurekin. Bai emanaldia, bai gazteekin lantaldeak burutuko
duen emanaldiaren ondoko ekimena antzokian bertan burutuko dira.
BEHARRIZAN TEKNIKOAK
Diseinua eta teknikaria biran:
Arantza Heredia
Tel.: 652 763 788 Email: arantza2020@hotmail.com
Argiztapena:
Atxikitako riderrara begiratu
Taldeak ez darama maharik
Soinua:
· P.A. espazioarentzat egokia
· 2 monitore
·Patch/mangera hiru mikrorentzat
(SM58 modukoak, kabledunak, konpainiak daramatza).
· Soinu mahaia: hiru mikrorentzako sarreraduna eta ordenadorerako
sarreraduna (minijack)
· Mikroentzako rever beta Delay efektuak
Bideoa:
Konpainiak bere proiektorea eta kablea daramatza. Normalean proiektorea
baran eskegita joango da.
Jantzi eszenikoa:
Kutxa beltza. Aretoari dagokiona.
Adituen esanetan, nabaria da haurtzaroan eta gaztaroan alderdi emozionalak
eta afektiboak daukan garrantzia. Gazteek, erantzun bila internetera jotzen
dute, eta bertan pornoa da aurkitzen dutena. Han ikusten dutena euren
harremanetara eramaten dute eta horrek ondorio psikologiko eta fisiko larriak
dakartza. Ez da makala gizarte mailan daukagun erantzunkizuna eta erronka.
Kontua da, guk (nortzuek eta guk!) izan behar dugula gure neke, ezintasun,
kontraesan eta aseezintasunean gure ume eta gazteak bidaia horretan lagundu
behar ditugunak. Guk argi ikusten dugu elkarren eskutik helduta egin beharko
dugula bidea, eta elkarrengandik maitasun osoz ikasi.
Ondorengo puntuak nabarmendu nahi ditugu jardueraren alderdi artistikokulturalari
dagokionez:
- Testua: 2019ko Eusko Jaurlaritzako Antzerki Testuak deialdiko bultzada jaso
zuen Patricia Urrutiak “Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu)” proiekturako.
Dokumentazio lan sakona burutu ondoren, idazketa taulari lotua izan da.
Idazlearen proposamenen eta aktore eta zuzendarien ekarpenen arteko hartueman
estuan.
- Formatu ertaineko ikuskizuna da, umorea, musika eta ikus-entzunezko
proiekzioak uztartzen dituena, era garbi eta arinean.
- Euskarazko sorkuntza originala: euskaraz piztu, amestu eta soilik euskaraz
garatuko den proiektua da.
- Tratamendu dramaturgikoa: Tentu handiz jositako konposizio dramaturgikomusikal
honetan, hiru mailako pertsonaiak aurkituko ditugu. Gizakiak, antzerkikode
ia-naturalista batean, euren bizitzarekin ahal dutena egiten; bi mamu,
klownerako joeradunak, benetazko heroien rollean; eta Porno eta Afrodita jainko
ahalguztidunak, bufoi basatiak, betiko jainkoen legez, gizabanako hilkorrek
debekatuta daukagun guztiaz askatasun osoz muturreraino gozatzen.
- Musika zuzenean: Hiru aktorek eta teknikari batek osatzen dute taldea.
Laurak musikari ere dira, musika-tresna batekin baino gehiagorekin trebe diren
musikariak. Batetik, abesti propioak eta klasikoen bertsioak zuzenean joko
dituzte aktoreek. Bestetik, antzerkirako sortutako soinu-espazioak batasuna
emango dio proposamenari. Eta isiltasuna ere egongo da. Zarataz, musikaz,
irudiz gainezka egiten duen garai honetan, isiluneak gozatuko ditugu.
- Proposamen eszenografikoa: Praktikoa eta garbia. Mikroentzako oinak,
anpliak, instrumentuak eta flight case bat. Elementu horien bidez sortu eta
transformatuko da espazioa. Denboraren tratamenduari dagokionez, Internetek
bideratzen duen orainaldi anitzean laguntzeko, proiektatu egingo dira whatsapp
elkarrizketak, entzungo ditugu whatsapp audioak, ikusi eta entzun egingo
ditugu aurretik sorkuntzarako berariaz grabatutako Interneteko edukiak.
**Atxikita
Benetan Be Teatroa, “Inondik Inora” ikuskizun familiarrarekin abiatu zen Zubi
deialdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Hitzartutako Zirkuitu eta Ekoizpenerako
deialdiaren bultzadari esker 2018. urtean. Lehendabiziko ikuskizun horrekin,
urtebeteko epean, 40 emanaldi inguru egin genituen Euskal Herriko antzokietan.
“Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu)” ikuskizunak aurrez jorratutako bidetik
doa. Jadanik, pandemiak pandemia, 25 emanaldi eman ditugu Euskal Herriko
horrenbeste plazatan eta biran jarraitzen dugu.
“Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu)” proiektuak kulturaren arlo
ezberdinetan eta kolektibo ezberdinetan aritzen diren eskarmentu handiko
profesionalak bateratzen ditu, eta emakumezkoak nagusi dira. Besteak
beste, Patricia Urrutia, Elena Olivieri, Pablo Ibarluzea zuzendaritzan; Asier
Ituarte, musika-sorkuntzan; Idoia Beratarbide, jantzigintzan; Amaia Garate,
eszenografia-diseinuan; Rober Quintana, diseinu-grafikoan; Arantxa Heredia
teknika diseinuan, eta biran teknikari; Ainhoa Resano argazkietan…
Eta oholtza gainean, komedian erreferentziazko hiru aktore euskaldun, musika
zuzenean joko dutenak: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga eta Juanjo Otero.
Aipagarriak, testuaren sorkuntzarako Patriciak burututako ikerkuntza lan
sakona, Jonek nerabeen hezkuntza arloan daukan eskarmentua eta Juanjoren
esperientzia porno-zuzendaritzan.
Patricia Urrutia (Bilbo, 1977) da Benetan Be ekimenaren zuzendari artistikoa.
Patriciak, Philipe Gaulierrekin (London) eta Mar Navarrorekin (Madril) antzezleikasketak
burutzen ditu. Formakuntza osatzeko hainbat maisurekin egindako
ikastaroak baliatzen ditu (Mick Bahrnfather, Marcello Magni, Tappa Sudana, Will
Keen...). Horrez gain, musika eta biolin- ikasketak ditu. Baita EHUko Filologia
Klasikoko lizentziatura ere. Ingelesa, frantsesa, grekera modernoa, euskara
eta gaztelania dakizki. Antzezle- eta zuzendari-lanetan hainbat konpainiarekin
aritu da, eta Bogotan (bost urtez bizi izan zen) inprobisazio eta clownean
bereziki aritzen den antzerki-konpainia sortu zuen. Talde horrekin Europa eta
Ameriketako hainbat festibaletan parte hartzeko aukera izan zuen. Interpretazio
inprobisazio eta klown-ikastaroetan irakasle jardun du Italian, Belgikan,
Kolonbian, Holandan, Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian eta telebistarako
zein zinemarako hainbat ekoizpenetan hartu du parte.
Hizkuntzak, antzerkia eta musika zoratzen maite ditu. Antzerkia antzeztu, idatzi,
zuzendu eta azken urteotan, Benetan Be Teatroaren jaoitzatik, ekoiztu ere
egiten du. Nekeak neke, ardurak ardura, munduko beharrik onena daukalako
konbentzimendua dauka.