Atzealdea STOPMOTION TAILERRA

Egitasmoaren izena : STOPMOTION TAILERRA

Eragilea : PIXELATU

Telefonoa
686792694
Kontaktua
Nerea Ganzarain

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Teknologia
Musika
Zein balio sustatzen ditu
Ekoizpen kulturalarekiko (zehazki zinemagintza eta ikus-entzunezkorekiko estimua eta errespetua.), elkarlana eta gauzak modu ezberdinetan lantzeko onarpena, ideiak eta proiektuak garatzeko autonomia, aniztasunaren balioa, sorkuntza forma desberdinak ulertu eta konpartituz, aberastu, birziklapenaren posibilitateak aitortu, kontzientzia ekologikoa sustatu, genero berdintasunean eta aukera berdintasuna oinarritutako hezkuntza
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
3.630€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

Ikus-entzunezkoen eraginpean bizi gara baina, irudiak irakurtzen irakatsi
al digute? Eta idazten? Gure istorioak kontatzeko gai al gara, edo istorioen
kontsumitzaile hutsak bilakatu gara?


Tailerrean, berezko ikus-entzunezko edukiak sortzeko erremintak eta gako narratiboak landuko ditugu gazteek pieza kolektibo bat sortzeko.
4 eguneko tailer honetan 12-16 urte bitarteko gazteekin batera, modu kolektiboan, stopmotion animaziozko film labur bat sortzeko prozesu guztia goitik behera garatzen dugu: gidoia eraiki, grabazioaren desglosea egin, produkzio lanak antolatu, materialak prestatu, grabazioa koordinatu, eta muntaia edo edizioaren magia deskubritu.


Brainstorming kolektibo baten bitartez, lehen saioan gidoia zehaztuko dugu: aniztasuna, berdintasuna eta garapen iraunkorra bezalako gaien inguruko 3 premisa dramatiko planteatuko ditugu gazteek bat aukeratu eta lantzeko. Hortik abiatuta, gure film laburra grabatzeko beharrezkoak izango ditugun material tekniko zein plastikoak desglosatu eta antolatuko ditugu.


Bigarren saioan, Storyboard-ari ekingo diogu, grabaketarekin hasi baino lehen, ezinbestekoa bait da aldez aurretik dena ondo planifikatzea. Frame by frame animazio sistema aurrera eramateko softwarea eta funtzionamendua ikusiko ditugu. Tripodea eta argiztapenaren garrantzia azaldu eta gure lehen animazioak sortzeari ekingo diogu. Horretarako, plano mota ezberdinen tipologiari buruz hitz egin eta horien efektuetaz hausnartu: Nola kontatzen dugu istorio bat ikus-entzunezko lengoaia baliatuz?.


Hirugarren saioan grabazioari ekingo diogu, binaka edo taldeka, animaziorako ezinbestekoa baita elkarlana. Koordinazio handia lortu behar dugu animatzaile eta kamara operadorearen artean emaitza txukuna izan dadin.


Laugarren eta azken saioan bideo edizioari ekingo diogu: stop motion bidez ekoiztutako irudiak muntatuko ditugu, lehen eguneko gidoiari eta bigarren saioko storyboardari jarraiki. Beharrezkoa balitz, off ahotsa, soinu efektu edota musika gehituko diogu, gure muntaiaril. bideo ediziorako softwareren aukera anitzat esploratuz.

 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Tailerraren iraupena: 4 saio 4 ordutakoa bakoitza. 16 ordu guztira


Beharrezkoak diren baliabideak:

  • Areto/gela handi bat aulkiekin
  • Deskargatzeko eta aprarkatzeko leku egokia
  • Arbela
  • Proiektorea HDMI konexioakin eta soinua anplifikatzekoa aukera
  • Internet konexioa.
  • Muntatzeko (1,5) eta desmuntatzeko (1,5) orduko aurreikuspena

Soinu eta irudia grabatzeko eta editatzeko material guztia PIXELATUk jartzen du:

  • Edizo eta animazio softwareak (Final Cut, Stopmotion Studio)
  • Hardware: (ordenagailua, tarjeta grafikoa…)
  • Kamara
  • Mikrofonia
  • Tripodea eta bestelako euskarriak
  • Argiztapen LED sistema.
  • Eskulanetarako material desbedinak

 

Jarduerari buruzko txostena:

Alor artistiko-kulturala

Gazteak ikus-entzunezko lengoaian murgildu nahi ditugu. Mezuen kontsumitzaile hutsak kontsideratu beharrean, erreminta narratibo eta formalak eman nahi dizkiegu ikus-entzunezkoen kontsumitzaile kritikoak izateko.


PIXELATUtik sustatzen ditugun tailerretan zinemaren mintzairan sakontzeko esperientzia dibertigarriak proposatzen ditugu, eta zinemaren magia gazteei ulertarazteko ez dago Stop-Motiona baino teknika hobe ez eta dibertigarriagorik. Teknika eskuragarri honi esker, jolasten dugun bitartean, mugimenduaren ilusioan oinarritzen den zinemaren magia ulertuko dugu.


Tailer honetan stopmotion animazio teknika erakusten dugu eta zinemaren historian zehar erabili diren hainbat animazio teknika ezberdinak deskubritzen ditugu (claymotion, papercut, pixilazioa....) Zinemagintzaren ofizio desberdinak deskubritzen ditugunean (jantzigintza, dekorazioa, argazkigintza, argiztapena) lanbide edo artegintza desberdinak deskubritzen ditugu..Gure pertsonaiak sortzerakoan adibidez, ze eszenatokian dagon pentsatuko dugu, ze kolore paleta gailenduko dugun, ze argi mota etab. Disziplina ezberdin hauek arte ezberdinetaz datorkien influentziak eta inspirazioak hausnartzeko ematen digute PINTURA, ESKULTURA, MODA, ARGAZKIGINTZA...ze azken finean, ZINEMAGINTZAK arte mota guzti hauetaz edaten du.

Alor pedagogikoa

Zinemagintzak memoria kolektiboa berreskuratzeko eta elkar trukea eta partehartzea sustatzeko tresna oso baliagarria da, are gehiago herri zinema edo zinema partehartzailearen dinamikak erabiltzen direnean.
Herri zinema edo zinema parte-hartzailean ez dago hierarkiarik, hau da, ez dago zuzendaririk ez eta auxiliarrik. Hausnarketa eta elkarrizketarako espazio seguruak dira non parte hartzaile bakoitzak bere ideiak adierazteko eskubidea bermatua duen.
Herri zinemak gure inguruko istoriak, gertukoak, ezagunak, ez bidezkoak gehienetan, argitaratzeko borondatea du. Gure errealitatea eraldatzeko instrumentu gisa ulertzen da. Horrela ulertuta, modu kolektiboan sortzen den zinemagintza talde lanean datza, eta horrek prozesu guztiari balio erantsi bat ematen dio, izan ere, transbersalki elkartasuna eta berdintasuna, kultur, identitate, eta genero aniztasunaren errespetua lantzen direlako.
Tailer honetan ikasleek beste irakasgaietan lantzen dituzten konpetentziak modu transbersalean eta elkarrekin loturik lantzen dituzte, komunikaziorako gaitasunak sustatzen ditugun bitartean, musika, irudien eraikuntza, artea eta teknologiako zenbait konpetentzia lantzen dira. Ikasleen gaitasun emozional, pertzeptibo eta komunikatiboak bultzatzen diren bitartean, irakaskuntza esperientzia gozagarria bilakatzen saiatzen gara.

Tailerraren helburuak:

• Irudiaren eraikutzaren inguruan hausnartzea
• Berezko edukia sortzeko teknologia berrietan ahalduntzea.
• Talde lana sustatu.
• Identitate kolektiboa zein banakakoa indartu
• Tokian tokiko kultura bultzatu.
• Errealitate berriak amestu
• Zinemagintzarako hurbilketa atsegina eskeini
• Birziklapena eta ingurugiroaren babesa aldarrikatu.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

2018 urtean PIXELATU kolektiboa sortu zuten Nerea Ganzarain eta Estibaliz Urresolak. Ikus-entzunezkoan hainbat urtez lan egin ostean, sortzaile biek zinemagintza, herritarren arteko elkarrizketa eta parte-hartzea bultzatzeko eta gizarte-eraldaketarako tresna baliagarri gisa ulertzen dute. Horretarako ikus-entzunezkoen sorkuntzari modu dibertigarri eta atseginean gerturatzeko tailer ezberdinak diseinatzen dituzte.


Bi urte hauetan garatutako tailerrik nabarmenenak hurrengoak izan dira:


Foley Tailerra: Soinu-perzepzioa eta soinu-ekoizpena izango ditu ardatz. Gazteekin film baten sekuentziaren soinu-banda elkarrekin sortuko dugu, soinu software eta gure irudimenari esker:
Aurreko esperientziak: Euskaltzaleen Topagunea – Durangoko Azoka (2019,2020); FesTVal de Gasteiz (2018). Durangoko Azoka


Stop-motion barnetegiak. Ikastaro luzeagoa, animazio laburmetraiaren prozesu guztia lantzen dugu ume/gazte talde batekin. Stop motion teknikaren bitartez, zinemagintzaren magian murgildu eta elkarlanean, itsasoaren kutsadura edota anistazunaren inguruko hausarketarri buruzko la laburmetraiak ekoiztu genituen.
Aurreko esperientziak: Laudioko Udala (2018 eta 2019 uda-barnetegiak); Gazte Film Fest (2019); Zineuskadi eta Eitb3 (Zinegabonak Pixilazio tailerra 2019) ContAnimation


Begiradak josten. Emakumeen ikus-entzunezko ahaldutzea sustatzeko bideoforum eta tailer honetan, emakumearen errepresentazio zinematografikoa bai eta emakumezko zinema zuzendari aintzindarien errepasoa egin ondoren, elkarlanean, emakumeek pieza kolektibo bat sortuko dute.
Aurreko esperientziak: Adi Emakumeak (Urduña) - Emakunde.. Begiradak Josten

Herri-zinema parte-hartzailea: Herriari, testuinguruari edota errealitate jakinei lotutako zinema parte-hartzailea sustatzeko sormenerako espazio kolektiboak.
Aurreko esperientziak: AMPA Lamuzako Gurasoen Elkartea eta Arabako Foru Aldundia (Lamuza ikastetxearen 50.urteurrenaren bideoa); Naizen - Asociación de Familias de menores Transexuales (stop motion tailerra identitate anitzen alde); Gipuzkoako Foru Aldundia eta Erkibe elkartea herriaren memoria historikoaren alde (FILMO-RECUERDO proiektua).


Ikusi gure proiektu guztiak hemen: https://pixelatu.com/proyectos/

 

Estibaliz Urresola gidoigile eta zinema zuzendaria da. Bere lanik azpimarragarrien artean, nazioartean hainbat sari jasotako ADRI fikziozko laburmetraia, edo PAPEREZKO AHOTSAK luzemetrai dokumentala dira, azken hau 2016ko Donostiako Zinemaldian estreinatuta, eta Batzelonako Zinemaldia.cat jaialdiaren Urrezko Txapelaren irabazlea. Bere azken fikziozko laburmetraia POLVO SOMOS Bilboko ZINEBI jaialdiko nazioarteko sail ofizialean estreinatu da. Egun, bere fikziozko lehen film luzearen garapen fasean dihardu, 20.000 ESPECIES DE ABEJAS. Estibalizentzat zinema elkarren artean hurbiltzeko modua da, errealitate eta balore zehatzetan inspiratzen diren istorioak kontatzeko baliabidea. Horregatik 2018an, Nerearekin batera PIXELATU sortzen du, ikus-entzunezkoa gizarte- eraldaketarako tresna gisa lantzen duen kolektiboa. 2019 an bere ekoiztetxe propioa sortzen du, Sirimiri Films.

 

Nerea Ganzarain ikus-entzunezko errealizadorea multimedia da, diseinu grafikoko eta animazio lanetan diharduelarik. Elias Querejeta Zine eskolako lehenengo belaunaldiaren artxibo ikaslea izan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio gradua du. Bere ibilbidean sormen artistikoa eta eskena eta musika ekoizpena uztartu ditu, ikus-entzunezko lan eta dokumental anitz egin dituelarik. Era berean, ikus-entzunezko tailer desberdinak garatu ditu, hezkuntza, berdintasuna edota garapen iraunkorreko alorretan, sormena eta ekoizpen kolektiboko ereduak sustatuz eta narrazio forma berriekin esperimentatuz.

Dokumentu osagarriak