Back Zirkuaren onurak (zirku saio dinamikoa)
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
. Musikarako 230v hargune (toma).
. Leku handia (gimnasioa, frontoia, jokalekua).
. Aparkalekua.
. Furgonetarekin gertu iristea posible den tokia izatea.
Zirkuak gaitasun komunikatzaile eta transformatzailea dituela sinisten dugu, edozein adinentzat da aproposa, beti egokitu daiteke jarduera, erabiltzailearen beharretara baliabide materialak eta jakintza izanda.
Zirku disziplinak lantzean lotura komunitarioak eta saioko partaideen arteko harremana hobetzea gain autoestimua , konfidantza , alfabetizazio fisikoa eta bizitzarako gaitasunen garapena hobetzen laguntzen dute. Horregatik, biharko gizartea osatuko duten partaide direnekin lantzea ezinbestekoa ikusten dugu balio horiek gizabanakoaren eraikuntzan garrantzitsuak direlako. Eta bizi dugun egoera berezi honetan gero eta bakartuago eta digitalizatuago gaudelako.
Zirkua dantza edo antzerkia bezalako esparruak ingenieritza edo mekanika bezain, lanbide duin bilakatzeko , eskola inguruneetan ere jorratu behar diren alorrak direla argi daukagu.
Koldo Arakistain Irazusta (Zarautz,1985)
Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen. 2013-14 APCCak antolaturiko zirkuaren pedagogia eta didaktikan sakontzeko ikastaroa
Irati Gonzalez Jaimerena (Irun,1986)
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua 2009an eta Heziketa Fisikoan diplomatua 2012an. Azken urteotan zirkuaren didaktika eta pedagogiara bideratu du bere lana.
Biak Gure Zirkua proiektuko partaide izan dira, bikoteko zein bakarkako akrobazia eginaz. Gainera, 2019an Karrikan lehiaketa irabazi eta “Berdinki (=ki)” konpainia eratu zuten: “mikra”sortuz.
Gaur egun Zirkuola arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia sortu dute.