Atrás GURE PLASTIKO PREZIATUA - Hondakin plastikoekin sormen eta diseinu tailerra

El nombre del proyecto : GURE PLASTIKO PREZIATUA - Hondakin plastikoekin sormen eta diseinu tailerra

Promotor : Mazedonia Diseinu Elkartea

Telefono
660 55 20 89
Contacto
Gorka Sánchez Urkia

Áreas artísticas que trabaja:

Artes visuales

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Ciencias naturales
Tecnología
Plástica
Física y Química
Que valores promueve
Adierazpen artistikoa, sormena, lankidetza, garapen jasangarria, ekonomia zirkularra eta ingurumenaren zaintza, balio zibiko eta etikoak.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketarako edozein maila eta adinetara dago zuzendua.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat izango litzateke, 30 ikasle gehienez.
Precio por cada evento:

GUZTIRA: 1.850 € (BEZaz salbuetsita).

Descripción de la actividad:

GURE PLASTIKO PREZIATUA plastikozko hondakinak birziklatuz objektuak diseinatzeko lantegia da, ekonomia zirkularra, jasangarritasuna eta birsortzailetza praktikan jartzeko makinekin. Artea, zientzia eta teknologien elkargunean sormena lantzeko lantegiak dira, Donostiako Mazedonia Diseinugileen Elkarteak antolatuta.-

Proiektuaren helburu nagusia plastikozko hondakinen kudeaketa arazoa azaleratzea da eta era teoriko-praktikoan gazteei gerturatzea. Batetik, plastiko pilaketak ingurumenean duen eraginaz hausnartu nahi da, partaideei ekintza jasangarriak iragotzi eta sentsibilizatu. Bestetik, erronka hauei aurre egiteko, kutsadura murrizteko, diseinua eta sormen artistikoa tresna gisa erabiltzen ikastea datza, ikasleek euren sormen eta eraldaketa ahaleginetan sinetsi dezaten, urrats txiki hauek duten garrantzia jakinarazi.
Mazedonia Diseinu Elkartea Europa mailako Precious Plastic proiektuaren enbaxadorea da Donostia. Ekimenaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero ikusi: https://preciousplastic.com/

LANTEGIAREN EDUKI DIDAKTIKOAK ETA GIDOIA
Lantegiaren bi saioak: guztira 6 ordu.
- Atal teorikoa (Birziklapena - Diseinu Zirkularra - Sormena): diseinu metodologiak erabiliz sormena landuko da ekonomia zirkularreko irizpideak kontuan izanda. Gaur egungo sistema linealak aztertuko dira, hauek “Erosi-Erabili-Bota” modeloan sustatuak daude, eta amaieran beti hondakina dago. Ekonomia zirkularreko diseinu praktikak aztertuko dira, birziklapen
adibideekin. Ikasleak diseinugile bihurtuko dira eta euren bizitzarako edota gizarterako baliozkoak diren artelan eta diseinu objektuak proiektatuko dituzte.
Sormenaren giharra indartzeko kreatibitate teknikak, marrazkiak eta prototipoak garatuko dituzte besteak beste.
- Atal praktikoa: Precious Plastic plastikoa birziklatzeko lantegia: prozesua plastikoa injekzio bidez moldatzeko makinarekin lantzen da. Makina eta bestelako tresneria eskolara eramango dira, baita aldez aurretik birrindutako galautsa. Sortzen diren objektuak moldeak erabiliz ekoiztuko dira: loreontziak, mosketoiak, forma geometrikoak…

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

JARDUERA GAUZATZEKO BEHARREZKOAK DIREN BALDINTZAK ETA BALIABIDEAK
Baldintzak:

-Gutxienez hilabete bateko aurrerapenarekin datak adostea (salbuespenak salbuespen).
-Espazioaren beharrak: Proiektorea duen gela bat beharko da. Plastika edo teknologia gelan izatea iradokitzen da.

Gainontzeko baliabideak lantegiaren antolatzailearen eskutik:
- Sormen teknikak lantzeko materiala.
-Prototipoak egiteko materiala: legoak, kartulinak, plastiko galautsa.
-Plastikoa birziklatzeko makinak eta lan-tresnak.
-Plastikoa birziklatzeko segurtasun materialak: musukoak, eskularruak, betaurrekoak.

Informe de actividades:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA
Hauek dira ekimenak bermatu nahi dituen alderdi artistiko-kulturalak:

  • Esperimentazioa da tailerraren ardatza, hondakinen paradigma haustea, aukera berritzaileak imaginatzea. Norbanakoan dagoen izpiritu sortzailea piztu eta ideiak partekatzen ikasi, ideia berritzaileei aukerak ematen ikasi.
  • Diseinu prozesua: produktuaren diseinu prozesua bere osotasunean landuko da, sortzailetza tekniketatik abiatuz ideien bateratze eta prototipatzera.
  • Metodologia profesionalak ikastetxera gerturatu, ezagutza teknikoak liberalizatuz.
  • Gaur egungo kontsumo kultura eta ohituren inguruko analisia, kritika eta gogoeta.
  • Sortzailetza kultura jasangarrian erreferentziazko eta izen oneko kasuak ezagutaraziko dira, komunitatekoak eta internazionalak. Ekimen kultural kolektiboak, arte guneak, eta beste hainbeste adibide ekarriko dira klasera.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

- Eginez ikasi: jarduera praktiko eta proaktiboa. Bizipenen bitartez pentsatu, egin eta sentsibilizatzen dira ikasleak. Hau da, ikasleek beraien eskuekin lehen pertsonan plastikoa birziklatzen dutenean, ezagutza esperientziatik barneratzen dute.
- Diseinu prozesua jarraituko dugu, guztion ideiak eta parte-hartzeak kontuan edukitzeko dinamikak landuko dira; taldelana sustatzea dugu helburu.
- STEAM hezkuntza: ezagutza zientifiko-tekniko eta artistikoak elkarreraginean jartzen ditugu proiektuen garapenean.
- Iraganean, makinaria industrialeko lantegietan gizon eta emakumeen arteko desoreka nabarmena egon da. Lantegiak gizonen lan guneak izan dira. Lantegi honekin, eskulan eta material eraldaketa prozesuei atxikitako genero oztopoak hautsi nahi dira eta aurrera daramatzan prozesu industrial, artistiko eta kulturaletan aniztasuna izatea ezinbesteko balorea da.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

PROPOSAMENAREN EGILEEN IBILBIDE PROFESIONALA ETA ANTZEKO LANETAN AZALDUTAKO ESPERIENTZIA

Mazedonia Donostian oinarritutako diseinu estudioa da: kontzeptu diseinua, fabrikaziorako diseinua, prototipoen garapena, 3D diseinu eta bistaratze zerbitzuak eskeintzen ditu. Gainera, ekonomia zirkularreko sistemen diseinua, enpresa hondakinen kudeaketarako ikerketa eta aholkularitza lantzen du. Diseinu jasangarria ikasteko lantegi teoriko-praktikoak antolatzen ditu, Precious Plastic unibertsoan oinarrituak. Bestetik, Donostiako Precious Plastic komunitatearen enbaxadore gisa jarduten du Elkarteak Medialab - Tabakalera gunean, hiritarrekin eta disziplina anitzetako sortzaileekin elkarlanean. Honela materialekin esperimentatzeko prozesuak eta plastikoa birziklatzeko teknikak zabaltzen ditu hiritarren artean, Donostian diseinuaren eta sorkuntzaren eszena fantasiaz indartuz.


Mazedonia Diseinu Elkarteko kideak:


Gorka Sánchez Urkia: Produktu Diseinatzaile autonomoa

Diseinu Industrial eta Produktu Garapeneko Ingeniaria (Alma Mater: Tecnun, Universidad de Navarra), Automobilgintza eta Produkturako 3D modelilsta Masterra (Elisava, BCN). Gaur egun Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentruan
ikertzaile lanak burutzen ditu plastikoa birziklatzeko tekniken inguruan, herriarentzat laborategi irekiak dinamizatuz, Precious Plastic ekimeneko materialak erabiliz. Iraganean 3D tekonologiak (Adizio bidezko fabrikazioan aditua) garatzen zituzten enpresetan ibilitakoa, adibidez Shapeways (Eindhoven) edo Hewlett Packard
(Barcelona), diseinugile eta ingeniarien arteko bitartekari lanetan. IED - Kunsthal zentruan polimeroen inguruko irakasgaia dinamizatzen du eta baita ere CAD ikastaroak INKOR, CEINPRO bezalako zentruetan edo Unibertsitatean (Tecnun).

Ainhoa Garmendia Serrano: Produktu Diseinatzaile autonomoa

Diseinu Industrial eta Produktu Garapeneko Ingeniaria (Tecnun Universidad de Navarran graduatua). Askotan, material naturalak erabiltzen ditu bere diseinuetan, gai garaikideei buruzko kontzientziazioa sortzeko, iraunkortasunari buruz batez ere. Azken urteotan Finlandian, Madrilen, Italian, Portugalen eta Indonesian lanean bizi izan da. Gaur egun, Donostian diseinatzaile lanetan jarraitzen du bere estudioan eta Mazedonia Diseinu Elkartean. Esperientzia profesional nabarmenen artean, Ecoalf moda
jasangarriko markan lan egin du, Fabrica Diseinuaren Ikerketa zentruan, Patricia Urquiolaren estudioan, Vista Alegreko portzelana tailerretan, Baliko Studio Jencquel-en. Tecnun Unibertsitateko eta IED Kunsthal Diseinu Eskolan irakasle da eta Tabakaleran Precious Plastic komunitatearen parte da.