Back Komiki tailerra

Egitasmoaren izena : Komiki tailerra

Eragilea : Ainara Azpiazu Aduriz

Telefonoa
652702521
Kontaktua
Ainara Azpiazu Aduriz

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Teknologia
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Bereziki (genero berdintasuna, inklusioa…): Genero berdintasuna, inklusioa, istorioen bidez gizarte aldaketa bultzatzea, eredu berriak, aniztasunaren onarpena.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
12-16 urte bitarteko haurrentzat. DBH eta OLHko ikasleentzat.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Jarduera klase batekin egitea planteatzen da, gehienez 25 ikasle izanik saioko (bat gora-behera).
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

300 € + (%21 BEZ: 63 €). TOTALA: 363 €

Jardueraren deskribapena:

Iraupena: Bi ordu.


 Bi orritako  bateko komiki bat egingo  dugu, azal eta guzti (gutxienez, denbora emango balu, luzeagoa).

Lehen orduan teoria landuko dugu, ariketekin nahasturik eta bigarrenean berriz, gidoia paperera eraman eta komikia burutuko dugu. Hasieran, komikiaren oinarrizko elementuak errepasatuko ditugu: biñeta motak, bokadilo motak, testu motak… gidoi bat nola egin, nola aukeratu ideia bat, nola eman forma komiki bateko gidoia izan dadin.

Bigarrenik, pertsonaia bat diseinatuko dugu,  jarrera ezberdinetan jarriko dugu, “bizia” ematen ikasiko dugu eskemen bidez, guk nahi dugun istorioan egin beharreko ekintzak egin ditzan.Pertsonaia jarrera ezberdinetan jarri, pertsonaiari fondo bat diseinatzen ikasi eta ondoren, istorioaren gidoia osatuko dugu, narrazio grafikoa sortuko dugu.    

Bigarren orduan, orrialdeak diseinatuko ditugu, gidoiari komiki forma eman, eta marraztu egingo dugu gure komikia, izenburua jarriko diogu eta baita egilearen sinadura ere.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jarduera klase batekin egitea planteatzen da, gehienez 25 ikasle izanik saioko (baten bat gorabehera).
Saiatu naiz material aldetik zerbait erraza proposatzen, ez baita samurra izaten material aldetik konplikatzea. Gainera, komikigintza “pobreen zinema” denez, ikasiko dugu gutxirekin
izugarri egin daitekeela komikigintzaren kasuan.
Pantailadun ordenagailu bat.
Arbel bat beharko dut, rotulagailu bidezko arbelak dira egokienak. Eta bi koloreetako rotulagailuak.
Ikasleentzako, behar dira:
A3 tamainako kartulina zuriak
A3 paperak. Ikasleko 4
A4 paperak (soberan)
Arkatzak (HB eta 2B, ikasleko bana)
Borragomak
Txorroskiloak
Koloretazko arkatzak (Alpino modukoak edo Plastidecor, edo tankerakoak)
Ahal bada, errotulagailu beltzak, ikasleko bat.
 

 

 

 

 

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Komikia testuak lantzen ikasteko ez ezik marrazketa lantzeko baliabide ezinhobea da. Batetik testua lantzen dugu, gidoi bat sortzen dugu, ideia bati narrazio forma ematen diogu, irakurle batek har dezan. Beste batentzat eduki testual bat sortzen jartzen gaitu komikiak, literaturara hurbilpen bat eginez. Testuak hotsak adierzten dizkigu komikigintzan, eta "probreen zinema"denez, istorio bat medio bisual zein hotsezkoekin sortzeko modu oinarrizko bat barneratuko dugu ikastaro honen bidez.

Bestetik, alde grafikoa lantzen dugu, irudia kontatzeko baliatuz, eduki bat transmititzeko. Zerbait esateko, irudien bidez. Honek marrazketaren lanketa berezi bat eskatzen du, eduki bat transmititzeko tresna bilakatzen da marrazketa bera, irudia mugimenduan jartzen dugu. Hau ondo “irakurria” izan dadin ezin da edozein modutara egin eta zenbait klabe kontutan hartu behar ditugu, beraz garrantzitsua da aldez aurretik hauek lantzea.

Bestalde, artea eta estetikak garrantzi handia hartzen dute komikigintzan, artista adina modu baitago adierazpen grafikorako. Marraren erabilpena, konposizioarena, kolorearen aplikazioa, trazoa, estiloa… ezaugarri hauetan erreparatzean gure begirada artistikoa lantzeko aukera dugu.


Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Komiki bat sortzen dugunean gidoia lantzen dugu batetik, eta irudia bestetik. Honekin, hizkuntza eta bere baliabideak lantzen ditugu, istorio bat nola egin ulergarri, nola transmititu narrazio bat, gidoi bat erakargarria egiten ikasi. Bestetik, baliabide grafikoak landuko ditugu. Hau da, konposizioa, kolore paleta, estiloa…  nola egin irudi bat irakurgarria izan dadin eta nola erabili baliabide grafikoak , gure kulturako oinarrizko ezaugarrien arabera,  istorioaren mesedetan joan dadin irudia. Beraz literatura ez ezik heziketa artistikoa egiteko parada eskaintzen digu komikiak.

Honetaz gain, aktualitateari lotutako gaiak landu ahal izango ditugu eta gai hauen inguruan hausnartu. Giza zientziei tarte bat eskainiko diegu beraz.

 Euskara lantzeko tresna ezinhobea da beraz ikastaroa, gramatika, hizkuntza espresiboa, ortografia eta gidoigintza landuz. Bestetik berriz,  marrazketaren oinarriak landuko ditugu, arkatzaren kontrola baliatuz irudigintzaren oinarrizko osagaiak lantzeko, hala nola pertsonaien diseinua, espazioen grafika eta konposizioa. Baita narrrazio grafikoaren  zutabeak ere, ezker-eskuin irakurketa eta goitik beherakoa, esaterako. Beraz, plastika eta giza zientzia zein natur zientziak landuko ditugu, azken biak gidoiari esker..

Liburuxka osatu eta grapatuko dugunez, komikiak bere azala eta barrua izango dituelako, teknologia ere landuko dugu egitasmo honetan.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

16 urte baina gehiago daramatzat profesional gisara autonomoetan alta emanda, ilustratzaile eta komikigile bezala lanean. Lehenago ere, argazkilaritza eta pintura klaseak eman izan ditut Kultur Etxeetan, Hernanikoan 5 urtez. Gainera, eskola bat izan nuen Hernaniko Andrekale kalean, 5 urtez aritu nintzen ilustrazio eta komikigintza klaseak eman nituen, 2014tik 2015era. Bitartean eta ondoren ere, eskola eta Kultur Etxeetan klaseak eman izan ditut urte luze hauetan zehar, emaitza ederrak eman dituztenak. Urtero Hernaniko Kultur Etxean esaterako, gabonetan 4 eguneko tailer bat ematen dut, gisa honetakoa. Eskola eta Kultur Etxe askotan ere eman izan ditut tailerrak.
Aurten Tabakaleran, Hernanikomik jaialdian, Gasteizko Kultur Etxeetan, Errenteriako Udalean zein ikastetxe ezberdinetan eman ditut. Aurrera begira ere, Kultur Eskolako ikastaroez gain, beste
hainbat ditut aurrera begira, Azpeitian, Elizondon, Amaiurren edo Saran, esaterako.

Ilustrazio eta komiki lan ugari publikatu ditut. Ilustrazioa aparte utzita eta komikigintzari dagokionez, GAUR 8, Irrien Lagunak, Xabiroi… dira nire lanak publikatu dituzten aldizkarietako
batzuk, gaur egun jarraitzen dut hauetan lanean. Irrien Lagunak aldizkarian, esaterako, 8 urtez “Karakola eta Barea, baratzeko bihurri parea” izeneko komiki-lana argitaratu dut, hilean behin bi
orriko gidoia eta irudiak osatutako komikia eginez. Baita ere, Tupust! Kolektiboko kide naiz, izen bereko hiru ale eman dituena. Emakumezko komikigile euskaldunek osatzen dugu taldea. Aurten ari gara GU gaiaren inguruko. 

2022an Utzi Azalari izeneko nobela grafikoa kaleratu nuen. Bigarren edizioa argitaratuko da laster.
Egile Saria eman zion Gipuzkoako Aldundiak 2021ean eta ondoren 2023an Euskadi Sarietara izendatua egon zen. Maialen Lujanbioren bertso batzuen inguruko nobela grafiko bat da, 80 orriko lana. 2023an ere Egile Sari bat jaso zuen nire lan batek.

Lau aldiz izendatua izan naiz Euskadi Sarietara. Behin idazle gisara, ARRAROA lanarengatik (Etxepare Saria, 2017). Beste hiruretan berriz, irudigile bezala, hurrenez-hurren BASOKO BEGIAK (2019), BASOAN BARNA (2021) eta UTZI AZALARI (2023) lanengatik. Bi JUUL sari ere baditut, 2018an eta 2022an emanak, ARRAROA eta BASOAN BARNA liburuengatik.

Kultur Eskolari dagokionez, 2022-23 ikasturtean 20 saio egin nituen eta 2023-24ean 17. Emaitza bikaina izan zen joan den ikasturtekoa eta aurten ere martxa onean doaz saioak. Horregatik adintartea zabaltzea erabaki dut, uste dut ikasle askorengan ale txiki bat landatuta geratzen dela tailer honi esker eta artistikoki garatzeko lagungarriak diren baliabideak barneratzen dituztela.