Atrás Komiki tailerra
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
300 € + (%21 BEZ: 63 €). TOTAL: 363 €
Iraupena: Bi ordu.
Orri bateko komiki bat egingo dugu (gutxienez, denbora emango balu, luzeagoa).
Lehen orduan teoria landuko dugu, ariketekin nahasturik eta bigarrenean berriz, gidoia paperera eraman eta komikia burutuko dugu. Hasieran, komikiaren oinarrizko elementuak errepasatuko ditugu: biñeta motak, bokadilo motak, testu motak… gidoi bat nola egin, nola aukeratu ideia bat, nola eman forma komiki bateko gidoia izan dadin.
Bigarrenik, pertsonaia bat diseinatuko dugu, jarrera ezberdinetan jarriko dugu, “bizia” ematen ikasiko dugu eskemen bidez, guk nahi dugun istorioan egin beharreko ekintzak egin ditzan.
Bigarren orduan, orrialdea diseinatuko dugu, gidoiari komiki forma eman, eta marraztu egingo dugu gure komikia, izenburua jarriko diogu eta baita egilearen sinadura ere.
Jarduera klase batekin egitea planteatzen da, gehienez 25 ikasle izanik saioko (bat gora-behera).
Arbel bat beharko dut, izan paperezkoa zein digitala, digitala bada, punteroa ondo ibiltzea eskatuko da. Rotulagailu bidezko arbelak ere baliagarriak dira. Ikasleentzako, behar dira:
Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.
Komikia testuak lantzen ikasteko ez ezik marrazketa lantzeko baliabide ezinhobea da. Batetik testua lantzen dugu, gidoi bat sortzen dugu, ideia bati narrazio forma ematen diogu, irakurle batek har dezan. Beste batentzat eduki testual bat sortzen jartzen gaitu komikiak, literaturara hurbilpen bat eginez.
Bestetik, alde grafikoa lantzen dugu, irudia kontatzeko baliatuz, eduki bat transmititzeko. Zerbait esateko, irudien bidez. Honek marrazketaren lanketa berezi bat eskatzen du, eduki bat transmititzeko tresna bilakatzen da marrazketa bera, irudia mugimenduan jartzen dugu. Hau ondo “irakurria” izan dadin ezin da edozein modutara egin eta zenbait klabe kontutan hartu behar ditugu, beraz garrantzitsua da aldez aurretik hauek lantzea.
Bestalde, artea eta estetikak garrantzi handia hartzen dute komikigintzan, artista adina modu baitago adierazpen grafikorako. Marraren erabilpena, konposizioarena, kolorearen aplikazioa, trazoa, estiloa… ezaugarri hauetan erreparatzean gure begirada artistikoa lantzeko aukera dugu.
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Komiki bat sortzen dugunean gidoia lantzen dugu batetik, eta irudia bestetik. Honekin, hizkuntza eta bere baliabideak lantzen ditugu, istorio bat nola egin ulergarri, nola transmititu istorio bat, gidoi bat erakargarria egin. Bestetik, baliabide grafikoak landuko ditugu. Hau da, konposizioa, kolore paleta, estiloa… beraz literatura ez ezik heziketa artistikoa egiteko parada eskaintzen digu komikiak.
Honetaz gain, aktualitateari lotutako gaiak landu ahal izango ditugu eta gai hauen inguruan hausnartu.
14 urte baina gehiago daramatzat profesional gisara ilustratzaile eta komikigile bezala lanean. Eskola bat izan nuen Hernaniko Andrekale kalean, 5 urtez aritu nintzen ilustrazio eta komikigintza klaseak eman nituen. Lehenago eta ondoren ere, eskola eta Kultur Etxeetan klaseak eman izan ditut urte luze hauetan zehar, emaitza ederrak eman dituztenak. Urtero Hernaniko Kultur Etxean esaterako, gabonetan 4 eguneko tailer bat ematen dut, gisa honetakoa.
Ilustrazio eta komiki lan ugari publikatu ditut. GAUR 8, Irrien Lagunak, Xabiroi… dira nire lanak publikatu dituzten aldizkarietako batzuk, gaur egun jarraitzen dut hauetan lanean. Baita ere, Tupust! Kolektiboko kide naiz, izen bereko bi ale eman dituena.