Back AGURRA

Egitasmoaren izena : AGURRA

Eragilea : VIDANIATEATRO

Telefonoa
615302834
Kontaktua
IÑIGO

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Zein balio sustatzen ditu
Komunikazio emozionala, maitasuna erakusteko gaitasuna (edo gabezia), edukazio motak (“gizona” izatea vs ahula), familia erlazioak, fideltasuna e.a
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
14 urtetik gora.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Aretoaren arabera.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1625 € + % 21 BEZa (341,25 €). GUZTIRA: 1966, 25 €

Jardueraren deskribapena:

Bi aktoreak urteetan izandako aita-seme erlazioan murgilduko dira antzezlan honetan. Bidaian gai asko ikutuko dira. Denek bizi izan ditugun gauzak biziko dituzte modu batera. Ikasleen adinetan bizitzen diren erlazio gaiak ikutuko dira. Aproposak ikusteko eta hoietaz hitz egiteko.


Emanaldiaren ondoren 50-60 minutuko solasaldi bat egingo da.

 

 

  1. Emanaldiaren aurreko astean guk proposutako galdera batzuk banatuko dira ikasleen artean.
  2. Emanldia ondoren 15 minutuko solasaldia + 15 minutuko eztabaida (ikuspegi askotik ikusi daitezke emanaldian azaltzen diren gaiak).
  3. 30 minutuko dinamika. “La dinámica del sombrero”: Ikasleek bi edo hiru taldeetan banatuko dira eta eztabaidatu behar dute beraien artean. Telebistako hauteskunde eztabaida balitz bezela. Ondoren talde batetik besteera aldatu beharko dira eta beraien arrazoiak defendatu. Honekin komunikazioaZ gain empatia ere sakonki garatzen da.

 

AGURRA:
“Aita izango dela jakin duen semea, buruko gaixotasuna duela jakin duen aitarengana doa kontu eske, ahanzturan erori aurretik, boxeo borroka bat egiteko prest. Kolpeek, urteetan isildutako minak eta beldurrak azaleratuko dituzte. Gizon “ahularen” eta gizon “indartsuaren” arteko aurrez aurreko honetan, asko dago jokoan. Semeak dena irabazteko dauka, aitak aldiz, dena galtzeko”.


MARTIN
Gizon hezitutako gizona da Martin. Garbi ditu gauzak, batez ere garbi dauka nolakoak izan behar duten gauzak. Nolakoak gizonak. Ez ditu ahulak atsegin eta ezeri ez diola beldurrik dio. Beldurrak ahulentzat omen dira. Baina orain zenbakiak ahanzten hasi denean, izorratzen hasita dago. Eta iraganean izan zen gizonari heltzen saiatuko da behin eta berriz, gizon perfektuari.


CARLOS
Hainbestetan esan diote gizon ahula dela, sinetsi egin duela. Kolpeak jaso ditu behin eta berriz, batez ere aitaren mespretxuak eta ezikusiak. Orain bera ere aita izatera doala, zer nolako aita izan nahi ez duen garbi dauka. Eta lehen aldiz, iraganean kolpeek utzitako orbanak erakutsi nahi dizkio burua galtzera doan aitari. Boxeo goanteak eskuetan dituela, prest dago hari azken agurra emateko.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ikastola batean egiteko erabat aproposa da antzezlana. Areto bat izanez gero (iluntasuna lortu daitekeena) eta Audio irteera bat izanez gero erabat moldagarria izan daiteke antzezlana espazio horretara.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturari buruzko txostena:

Antzelana kroaziarra da. Nina Mitrovic-ek idatzia. Ibilibide garrantzitsua izan du Europako hainbat herrialdetan. Hainbat sari ere lortu ditu. 

Bi zatitan banatua dago antzezlana. Lehenengoa Boxeo borroka batean oinarritua, dinamikoa, azkarra eta zuzena. Bigarrena, kolore goxo eta berogoekin, gizatiagoa. 

Musikak ere baditu bi momentu konkretu eta indartsuak. 

Antzezlanak erritmo bizia dauka. Gazteentzat aproposa.

 

Jarduaren arlo pedagogikoari buruzko txostena:

Ikutzen diren gaiengatik, obrak duen erritmoagatik, tonoagatik, hizkuntzagatik benetan aproposa dela uste dugu zuzendutako ikasleentzat:


1. EUSKERA
Euskera goxoa eta garbia dute bi aktoreek. Aitak hikaz hitz egiten
du, semeak ordea zukaz. Ikasleen euskeraren garapenarako eta
ulermena garatzeko benetan aproposa.


2. ETIKA
Ikasleen adinetan gertatzen diren gauzengatik aita ta semaren
arteko erlazioa, gatazkak, maitasuna ta maitasuna falta empatia
handia eman diezaieke. Hau da, giza konpetentzian ere badu bere
eragina. Gaur egungo “osasun mentala”-rekin erlazio zuzena duen
antzezlan bat ikusi daiteke ere. Bakoitzaren haurtzaroan ere
badaudelako arazo gehienen arrazoia.


3. KIROL HEZKUNTZA
Antzezlanak badu bere lehenengo zatia oso dinamikoa, Boxeo
borroka batean oinarritua non antzarkiaren arlo cisikoa erabat
garbi ikusi daitekeen. Ikasleek ikusi dezakete artea eta kirola batera
joan daitekeela.


Gainera, garrantzia handia ematen diogu VIDANIA-tik generazio berriak antzokietara hurbiltzeko ohitura hartzeari. Beharra badago eta. Beraien iritzia/zalantzak azaltzeko aukera izatea ere indar gehiago ematen dio akzio artistiko honi.


Bukatzeko, 2030 agenda garapen jasangarri helburuak aztertuz akzio honek laugarren eta bosgarren helburuak zuzenki eragiten diela pentsatzen dugu. Bereziki:


4.5 Hemendik 2030era, genero-desberdintasunak ezabatzea
hezkuntzan, eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea
irakaskuntzako maila guztietan eta lanbide-prestakuntzan pertsona
ahulenei, desgaitasunen bat duten pertsonei, herri indigenei eta
ahultasun-egoeran dauden haurrei barne.


4.6 Hemendik 2030era, gazte guztiak eta helduen proportzio handi
bat, bai gizonak bai emakumeak, alfabetatuta daudela eta
aritmetikako oinarrizko ezagutzak dituztela ziurtatzea.


5.1 Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio
modu guztiekin amaitzea.


5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak
ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu-salerosketa eta sexuustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Dossierrean (artistikoa).


Honetaz gain, Iñigo Gastesi aktoreak esperientzi haundia dauka
gazteen pedagogia arloan. Antzerki eta Jendearen Aurreko
Komunikazioan bereziki.


4 urtez izan zen BINAHI AKADEMY-ko irakaslea. Han interpretazioa
ikastaroak eman zituen 12-16 urteko gazteentzat. Bestalde, bere
kabuz, empresetan eta eskola profesionaletan jendearen aurreko
komunikazioko ikastaroak eman izan ditu ere.


“Coaching” master bat dauka (ICE) eta hainbat ikastaro ere egin ditu Jendaurrean hitz egiteko arloan. (Angel Lafuente)(Scot Morgan
Washington D. C.).