Back KATUEN KONTUAK

Egitasmoaren izena : KATUEN KONTUAK

Eragilea : JOSEBA SARRIONANDIA ETA INES OSINAGA

Telefonoa
608 348 617
Kontaktua
Ines Osinaga Urizar

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Musika
Etika
Literatura
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna, inklusioa, kulturartekotasuna, musika, euskal kultura, literatura, etika, enpatia, pentsamendu kritikoa.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako maila guztietarako egokia. 12-16 urteko gazteei zuzendutako proposamena da.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Jarduera aurrera eramateko, aforoari egokitutako espazioa besterik ez da behar. Aforoa 40 lagunetik gorakoa denean, egoera eta lekuari egokitutako anplifikazioa eskatzen da. (Ikastetxearekin koordinatzen dugu guztia aurretik)
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.370 € (BEZa barne).

Jardueraren deskribapena:

BERBAK ETA KANTUAK Katuen kontuak, Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak kultura eskolarako proposatzen duten proiektua da.

Berbak eta kantuak 12 eta 16 urte bitarteko gazteengana gerturatu eta kantuotan lantzen diren testuetatik abiatzen dira bi sortzaileak, gazteen zaletasun eta interesetariko bat den musika bidelagun hartuta. Euskal kulturaren transmisioan urrats bat gehiago eman nahi dute bi sortzaile hauek esperientzia literario-musikal kolektibo eta gozagarri bat bertatik bertara bizitzeko aukera konpartituz ikasleekin.

Bigarren hezkuntzako ikasleak nahiz lanbide heziketakoak, edozein gazterentzat da proposamen hau egokia, zeinetan euskara eta literaturaz gain musika, etika, filosofia eta historia lantzen diren.

Emanaldian kantuek proposatzen dituzten gaien inguruko hausnarketa kritikoa sustatzen da, erantzunak baino galderak mahai gaineratuz. Ikasleei literatura eta musikaren bitartez gai desberdinen inguruko hausnarketa eta eztabaida proposatzen zaie, aforoak horretarako aukera ematen duenean.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Saioak 80 minutu inguru irauten du, eta ikastetxe bakoitzaren ezaugerri eta beharren arabera egokitzen dugu. Ikastetxearekin adosten dugu, eskolaren ordutegi nahiz beharren eta ikasle kopuruaren arabera.

Jarduera aurrera eramateko, aforoari egokitutako espazioa besterik ez da behar. Aforoa 40 lagunetik gorakoa denean, egoera eta lekuari egokitutako anplifikazioa eskatzen da. (Ikastetxearekin koordinatzen dugu guztia aurretik).

Balibaide tekniko guztiak (mikrofonia, kableatua, nahasketa gailuak, instrumentuak, musika gailu elektronikoak….) guk eraman eta kudeatzen ditugu. Altaboza bakarrik eskatzen dugu.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA

Bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz.

Orain, urteak pasa direla, idazle izoztua Euskal Herrian da, eta, kantuok bidaide bestelako bide bat egingo dugu. Nola lirateke kantuok distantzia bestelakoa denean Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen istoria? Norena da errua? Nor da Ana? Nor nintzateke ni berriro itzuliko banintz?

Josebaren ahotik kantuak jaio zireneko kontestua entzun ostean kantuek beste dimentsio bat hartzen due, Katuen kontuak konplikatuak bezain interesgarriak direla frogatuz. Inesen ahotik, trikitixa nahiz ukelelea lagun, kantuak gertutik eta modurik gordinenean entzuteak esperientzia literario kolektiboaren bizipen konpartitua borobiltzen du.

JARDUERAREN ALDERDI PEDAGOGIKOA

Komunikazio lingüisiko eta literarioan konpetentzia eta konpetentzia artistikoaz gain, konpetentzia sozial eta zibikoa lantzen dira Katuen kontuak saioan.

Ikastetxera bertan ikasleek gisa honetako esperientzia bat bizitzeak transmisioan zuzenean eragiten du, eta momentu gozagarria bizitzeaz gain gazteenganako euskal kulturarenganako hurbilketa suposatzen du.

Esperientzia artistiko konpartituaz gain, gai desberdinen inguruko hausnarketa eta eztabaida kritikoa sustatzen da.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, 1958).

Joseba Sarrionandia, idazle emankor eta maitatua izateaz gain, euskal filologian lizentziaduna da eta eskolak ematen eskarmentuduna.

Habanako Etxepareren irakurletzaren ardura izan du urtetan, eta gaur egun bere idazle jarduna hitzaldiekin tartekatzeaz gain, HUHEZI fakultateko irakasle da.

Idazleak ikastetxeetan programan parte hartzen du, beste hainbat jarduera akademikoez gain.

 

Ines Osinaga Urizar (Arrasate, 1982)

Hezkuntzan espezializatutako musikari eta plazandrea da, eta
musikoterapia eta musikaren didaktika eta pedagogian aditua.


Gaur egun plazako jarduna formakuntza eta hitzaldiekin tartekatzen du, gazte eta nerabeekin lan egitea bereziki maite duelarik. Musika tradizionaletik abiatzen da sortzeko eta askotariko gailu elektronikoekin soinuak egitea maite du.


Musikariak ikastetxeetan programan parte hartzen du, eta Prest gara ikastaroetan irakasleei formakuntza ikastaroak eskaintzen ditu.