Back Sortu ezazu zure orkestra birtuala

Egitasmoaren izena : Sortu ezazu zure orkestra birtuala

Eragilea : Joseba Beristain Aizpuru

Telefonoa
658755213
Kontaktua
Joseba Beristain Aizpuru

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Teknologia
Musika
Zein balio sustatzen ditu
artearekiko maitasuna, partehartzea, teknologien jabetza, teknologien sormenezko erabilpena, agente aktiboa izatearen garrantzia indartzea.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
printzipioz DBH3 eta DBH4 arteko neska-mutikoak, baina irakasleak egoki baderitzo, DBH1 eta DBH2-ko ikasleek ere partu ahal izango dute, edukia pixka bat egokituz.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
10-30 ikasle
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Jardueraren prezioa 1.527,50 € da, BEZ-a barne da.

Jardueraren deskribapena:

Jarduera honen helburu nagusia, DBH-ko ikasleei beraien orkestra birtuala sortzeko gai izatea da. Horretarako, ezer baino lehen, behar dituzten kontzeptuak landuko dira (bai musikalak bai eta teknologiak) eta gero, behar dituzten aplikazio informatikoak maneitzeko lehenengo pausoak emango ditugu. Gai bakoitzeko teoria eta praktika tartekatuz joango dira ikasleak, kontzeptuak hobeto barneratzeko eta klaseak arinago egiteko. Jarduera 4 ordutan banatuko da:

1. Ordua - Kontzeptu orokorrak

  • Aurkezpena
  • Nola replikatu instrumentu akustiko bat? Sinteak Vs Samplerrak
  • MIDI-a
  • DAW-a

2. Ordua - Orkestrako instrumentuak simulatzen / Soka sko instrumenduak

  • Orkestren deskribapen eta historio azkar bat
  • Sokazko instrumentuak

3. Ordua - Orkestrako instrumentuak simulatzen – Haizeak eta perkusioa

 

  • Haizezko instrumentuak
  • Metalezko instrumentuak
  • Perkusioa

4. Ordua - Sintetizadoreak eta Efektuak

  • Sintetizadoreak
  • Efektuak: EQ, Reverb, Delay, Chorus / Flanger
  • Lanak exportatu

4 ordu denbora azko ez izan arren, hemen oinarrizko trebakuntza jasoko dute gero, nahi izan ezkero, beraien kabuz sakontzeko gai honetan.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Beharrezko denbora: Jarduera 4 ordutan banatuko da. Eskolari komeni zaioan bezala antolatuz (4 egun, 2 egun edo egun bakar batean)

Behar materialak:

Ekipoa:

  • Ikasle bakoitzak ordenagailu bat izan beharko du (Printzipioz Windows-arekin. Macarekin izatezkotan software ezberdina instalatu beharko litzateke). Ikasle bakoitza ordenagailu bakarra izatea posible ez bada, bi ikasleko ordenagailu bat egon beharko litzateke gutxienez.
  • Ikasle bakoitzak bere aurikularrak eramatea komeni da, elkar trabarik ez egiteko.

Softwarea: 

  • Ordenagailuan bi doako programa instalatu beharko dira: Cakewalk eta Spitfire BBC Discover.
  • Printzipioz gelan bertan instalatu ditzakegu aplikazioak. Baina beharra izan ezkero aurretik joan ninteke instalazioarekin laguntzera.

Gela: 

  • Ikasle bakoitzak bere ordenagailua ekartzen badu gela arrunt batean izan daiteke jarduera edo bestela, eskolako informatika gelan izan beharko luke. 
  • Gelak pantaila handi bat edo proiektore bat izan behar du
Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Orkestra sinfonikoaren sorrera musikaren historian gertatu den gauza garrantzizkoenetako bat izan da. Horren adierazgarri, hainbat mende pasa ondoren, oraindik oso bizirik dagoen formazioa dela da. Baina badirudi musika sinfonikoa eta gazteak ez doazela bat gaur egun. Oso gazte gutxi dira beren kabuz orkestra baten emanaldia ikustera joaten direnak. Badirudi gazteek ez dutela musika sinfoniko entzuten. Baina hori horrela dela badirudien arren, zinearen bitartez, gazteek zihurrenik inoiz baino musika sinfoniko gehiago entzun dute (Marvel-eko pelikula guztiak kontutan artuta bakarrik, pentsat zenbat musika sinfoniko entzun duten!!) Pelikula, serie edo bideojoku batean edozein motatako musika erabili daiteke, baina egia da ere, arrazoi historikoak medio, soinu banden sonoritate nagusia orkestra  infonikoarena izaten jarraitzen duela (nahiz eta gaur egun elemento elektroniko eta teknologiko askorekin batera ustartzen diren).

Bestalde, gazteek teknologiarekin arreman estua daukate, baina batipat kontsumitzaile gisa. Eta sortzaile gisa diardutenean berriz, ekoizpen azkarreko gauzak izan ohi dira (tiktok-eko bideoak eta instragram-eko storiak, adibidez). Gutxiagotan erabiltzen dute teknologia sorkuntza sakonago baterako tresna gisa.

Azkenik aipatu, azken urteetan informatika musikalean eman diren pausoei ezker, batipat sampleatutako instrumentuen alorrean, gaur egun modu nahiko sinisgarri batean simulatu daiteke orkestra bat ordenagailu baten bidez. 

Noski, orokorrean zaila da gazte batek orkestra bat bere eskura izatea, baina ia edonork dauka ordenagailu bat eskura. Hau guztia horrela izanik, ordenagailu bat eta software egokia erabiliz, horrenbeste urte dituen formazio musikal bat ikasleen eskura jartzen du gaur egiungo teknologiak. Horrela ikasleek, beraien kabuz, modu birtual batean bada ere, orkestra ezagutu eta musika sinfonikoa sortzeko gaitasuna daukate. Zihurrenik, inoizko gazteek izan duten aukerarik honena da hau, horrenbeste urteetan horrenbesteko garrantzia izan duen formazioa bat ustartzeko. Esango nuke aprobetxatzeko moduko aukera bat dela.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Egokitzapena: Gaiaren aspektu teknikoak kontutan harturik, printzipioz ikasgai hau DBH3 eta DBH4-ko ikasleei eskaintzen zaie. Baina DBH1 eta DBH2-ko irakasleren batek bere ikasleak gai ikusten baditu, jarduera hau maila horietan ere egin daiteke, aspektu tekniko eta musikalak sinpleagotuz.


Metodologia: Kontzeptuak agertzeko teoria minimo bat emango da, gero lan praktikoa tartekatuz. Informatika musikalari dagozkion oinarrizko kontzeptuak emateko adibideak eta jolas txikiak egingo dira. Orkestrako instrumentu ezberdinak hobeto ezagutzeko asmoz, lehengo adibide batzuk ikusi ditugu eta gero geuk sortuko dugu musika instrumendu bakoitzarentzako. Behin prozesu osoa bukatu ostean, obra sinfoniko baten zatitxo bat sortua izango dugu.

Balioak: Artearekiko maitasuna, partehartzea, teknologien jabetza, teknologien sormenezko erabilpena, agente aktiboa izatearn garrantzia indartzea.

Curriculumarekiko lotura. Jarduera honek DBK-ko musika irakasgaiarekin lotura handia dauka, bertan ematen den irakasgaiaren konplementu gisa era jokatuz. Adibidez, jardueran zehar landuko diren gaiek honako puntuekin daukate zerikusi zuzena:

  • Jardueran, musikak sentimendu eta bizipenen berri emateko duen gaitasuna egiaztatuko dugu, nahiz eta ordenagailuz egina egon: garrantzizkoena musika bera da.
  • Motata askotako musika sortzeko aukera izango dute ikasleek. Klasean orkestra batekin egin daikeenaren adibidetxo bat besterik ez dugu ikusiko baina jarduera bukatu eta gero, orkestra birtualarekin jolastu ahal izango dute, hainbat eta hainbat estilo frogatuz: barrokoa, klasikoa, romantikoa, kontemporaneoa….orkestra batek joku asko ematen du!
  • Jarduerako lanak egitean, ikasleak norberaren trebetasun intelektualez, ekimenaz eta irudimenaz baliatuko dira, sormen eta espresiobide indibidual nahiz kolektiboak lantzeko aukera izanez.
  • Musika sortuko dute. Horretarako instrumendua ez ohizkoa izan arren: ordenagailua eta softwarea. Musika sortzeko modu hau agian ezberdina egingo zaie eta konturatu ahal izango dira musika sortzeko hainbat eta hainbat modu daudela, bakoitzak bere ezaugarri partikularrak izanik.

Curriculum-ean, teknologia berriei ez zaie eduki multzo berezirik eskaintzen, eta gai hori zeharka agertzen da. Jarduera honek zeharka aipatzen diren gaitasun horietan sakontzen lagundu dezake.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Joseba Beristain musikaria, 2000. urtetik diardu ikusentzunezko lanetarako musika konposatzen eta ekoizten. Azken 22 urte hauetan mota ezberdinetako lanetan artu du parte: dokumentalak, film laburrak, film luzeak, iragarkiak, telebista burukoak, etab. guztira, 30 soinu banda baino gehiago osatuz. Bere lanak euskal herrian eta bertatik kanpo entzun ahal izan dira, mundu osoan zehar.


Bereak dira, besteak beste Diblulitoon ekoiztetxearen “Elkano, lehen mundu bira” edo Uniko ekoiztetxearen “Unicorn Wars”-en soinu bandak. Datu gehiago izatea nahi izan ezkero, bisitatu mesedez bere web-gunea (http://www.josebaberistain.com) eta bere imdb-ko orria (https://www.imdb.com/name/nm3851784).

Horretaz gain, Joseba ingenieritza informatikoa tituloa lortu zuen 2001 UPV-EHU-ren eskutik. 1997-tik darama ordenagailuak erbailtzen musika sortzeko, berau izanik bere lan tresna nagusia.

Zinemagintzari dagokionez berriz, Larrotxene ikusentzunezko eskolako gidoigintza tailerreko ikaslea izan zen bi urtez, Isabel Alba idazle, gidoilari eta irakaslearekin.

Musika konposatzeaz gain, Joseba Beristain, hainbat formazio eta  erakazkuntza ekimenetan hartu du parte. 

Irakasle gisa:

  • CBANC – Programación orientada a objetos en .NET (2008)
  • HUHEZI-n (Mondragoi Unibertsitatean) soinu bande irakasgaiaren irakaslea: 2017-2020
  • ECPV soinu banden irakaslea: 2022 Ikastaroak (4-5 egunetakoak):
  • SGAE - Descubriendo las banda sonoras - Bilbo : 2019
  • SGAE - Descubriendo las banda sonoras - Zaragoza: 2020

Hitzaldiak:

  • FesTVal – Producción musical (2017)
  • FesTVal - Música para televisión (2018)
  • WeirdMarket – “La música es superimportante en mi proyecto, por eso no le hago caso hasta el final (2020)
  • Civivox – Iruñea - La historia del cine a través de las banda sonoras (2020)
  • Getxoko Udala - Beethoven zineman (2020)
  • Civivox – Iruñea - El mundo de Julio Verne en las banda sonoras (2021)
  • Cinematic Composing - Organizing your work to be truly professional (2021)

Tailerrak:

  • FesTVal - La música que transforma la mirada’: 2020
  • CLAVNA - Todo lo que la música puede hacer por vuestros proyecos (2021)
  • Universidad Villanueva, ”Cómo hacer un cortometraje profesional” ikastaroaren barruan (2021)
  • Zineuskadi – Musika zinean aurrentzako tailerra - Beasain, Gorbeia, Getxo - (2022)

Irratiko kolaborazioak:

  • Euskadi Irratiko Arratsean/Baipasa saioan: 2018-2022
  • Radio Euskadiko Iflandia saioan: 2019-2020
Loturak

Bideoa