Atrás Musikaren magia ikusentzunezko lanetan
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
1.126 € da, BEZ-a barne
Musikak berebiziko garrantzia du ikusentzunezko lan batean: ikuslearen begirada eraldatzen duen elementua da. Ikusleak, musikak “esaten” diona ikusiko du. Baina, nola egiten du musikak hau guztia? Musikaren osagairik garrantzizkoena emozioa den arren, musikak informazioa ere ematen digu, eta modu honetan istorioak kontatzen ere laguntzen digu.
Jarduera honen helburua musikak eta ikus-entzunezkoak duten erlazioari buruz konzientzia hartzea da. Modu honetan, aurrerantzean, kontzeptu nagusiak ulertu eta gero, ikusentzunezko lan bateko musika entzutean, bideo batetarako musika aukeratzean edo musika sortzean, lan hori gauzatu ahal izako erizpidea eta pentsamendu kritikoa lortu ahal izango dute.
Horretaz gain musika eta ikusentzunezko narrazioa bera gozamen diren momentutik, jarduera honek ere gozamen iturri izan nahi du, artearekiko maitasuna kutsatuz, ikastearekiko grin bultzatuz eta soinu banden gaiarekiko jakin mina piztuz.
Ikusentzunezkoetako musikaren “magiaren” atzean dagoen trikimailua ezagutzeko, ikasleek hainbat ariketa eta jolas egingo dituzte jardueraren zehar, naiz bakarka naiz taldean, beti ere Joseba-ren gidaritzapean jarduerak irauten dituen 3 orduetan zehar. Horrela antolatuko da jarduera:
1. Ordua: Musika eta emozioak
2. Ordua. Musika eta informazioa
3. Ordua. Egin dezagun geure soinu banda!
Beharrezko denbora: Jarduera 3 ordutan banatuko da. Posible bada, hiru orduak jarraian izan daitezke (deskantsu tarte batekin). Edo bestela, 2 edo 3 egunetan banatu daitezke, eskolaren beharren arabehera.
Behar materiak:
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Egokitzapena: Jardueran helburuak lortzeko, bertan erabiliko diren adibide, aktibitate eta jolasak, DBH1-DBH4ko ikasleentzako daude pentsatuta. Dena den, 1. mailatik 4. mailara aldea egon daitekeenez, edade bakoitzerako aktibitateak, aukeratutako adibideak edo aktibitate eta jolasen konplesutasuna eta exigentzi maila egokitu daitezke.
Metodologia: Jarduerak, musikak ikusentzunezko obretan duen eraginaz konsziente izatea du helburu nagusia, beti ere modu serio baina dibertigarri batean. Horretarako honako metodologia erabiliko da:
Balioak: Ariketa mota hauek ikasleen arteko aniztasunaz konturatzea, beraien artean entzutea eta errespetatzea, sentimenduen konsziente izatea eta pentsamendu kritikoa izaten lagun dezakete.
Curriculumarekiko lotura. Jarduera honek DBK-ko musika irakasgaiarekin lotura handia dauka, bertan ematen den irakasgaiaren konplementu gisa era jokatuz. Adibidez, jardueran zehar landuko diren gaiek honako puntuekin daukate zerikusi zuzena:
Joseba Beristain musikaria, 2000. urtetik diardu ikusentzunezko lanetarako musika konposatzen eta ekoizten. Azken 22 urte hauetan mota ezberdinetako lanetan artu du parte: dokumentalak, film laburrak, film luzeak, iragarkiak, telebista burukoak, etab. guztira, 30 soinu banda baino gehiago osatuz. Bere lanak euskal herrian eta bertatik kanpo entzun ahal izan dira, mundu osoan zehar.
Bereak dira, besteak beste Diblulitoon ekoiztetxearen “Elkano, lehen mundu bira” edo Uniko ekoiztetxearen “Unicorn Wars”-en soinu bandak. Datu gehiago izatea nahi izan ezkero, bisitatu mesedez bere web-gunea (http://www.josebaberistain.com) eta bere imdb-ko orria (https://www.imdb.com/name/nm3851784).
Horretaz gain, Joseba ingenieritza informatikoa tituloa lortu zuen 2001 UPV-EHU-ren eskutik. 1997-tik darama ordenagailuak erbailtzen musika sortzeko, berau izanik bere lan tresna nagusia.
Zinemagintzari dagokionez berriz, Larrotxene ikusentzunezko eskolako gidoigintza tailerreko ikaslea izan zen bi urtez, Isabel Alba idazle, gidoilari eta irakaslearekin.
Musika konposatzeaz gain, Joseba Beristain, hainbat formazio eta erakazkuntza ekimenetan hartu du parte.
Irakasle gisa:
Hitzaldiak:
Tailerrak:
Irratiko kolaborazioak: