Atrás Armairuko apalak
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
3300€ (BEZa barne)
Egun berean egingo diren bi saioetarako
ARMAIRUKO APALAK, 30 minutuko antzerki piezaren antzezpena, eskolan bertan. (Bideo gela, ikasketa gela… etb). Goiz berean, bi saio, maila bereko bi gela ezberdinekin. Ekintza koaderno didaktiko bati lotzen zaio.
Faseak:
Aktore talde profesionala: Iñigo Aranburu, Eriz Alberdi, Jon A. Alonso, Mikel Ibarguren, Miren Gojenola.
Zuzendaria eta egilea: Agurtzane Intxaurraga.
ARLO ARTISTIKOA
Dramaturgia
Eszenaratze dinamiko eta garaikidea. Eszena laburrez osatuta, elkarrizketa bizi eta hizkera kaletarra. Eszenak espazialki aldatuz doaz, eta honek erritmoa areagotzen du, estimulazio handia lortuz gazteengan.
Gazteek era aktiboan biziko dute ikuskizuna. Pertsonaientzat gehienetan, ikasleak eskola kide dira eta haien konplizitatea bilatuko dute etengabe.
Kontakizuna bi planotan dago banatuta:
Musika
Bost musika pieza gazteen artean moda modan daudenak, estimulu sortzaileak, eta emozio bideratzaileak. (Gatibu, Elvis, Glaukoma…)
Espazioa
Espazio eszenikoa gela osora zabaldu da. Gazteak zirkuluan eserita, eta haien artean sakabanaturik bost pertsonaiak. Zirkulu barruko eremua zein ingurukoa, espazioa oso osorik erabiltzen da, ikuslea espazio eszenikoan bilduz eta bien arteko marrak desagerraraziz.
Ikuskizuna erabat moldagarria eta egingarria da eskoletan.
ARLO PEDAGOGIKOA
Pieza bera 2018an Sormenaren Parte Izan Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin EABk antolatutako egitasmo pedagogiko eta artistikoaren emaitza da. Donostiako Luberri ikastetxeko ikasleak izan ziren gaitegiaren iturburu, horrexegatik piezak pedagogikoki balio esanguratsua dauka, eta gaitegi zabala. Haiekin sortua.
Pieza Koaderno Pedagogiko batekin aurkeztuko da. Bertan, ikasgaietan edo/eta tutoretza orduetan lantzeko gaitegi zabala osatuko da. Adb:
31 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa neurri berean maite dituen emakumea. HIKAren produkzioek izaera sozial nabaria dute, eta ikusleak beren buruekin gatazkan jartzen saiatzen dira.
HIKA antzerki garaikidea da, erronka artistikoen etengabeko bilaketa eta berritzea, ekoizpen berri bakoitza etiketak uxatzeko aldarri. Antzerkiaz gain, zirkua, musika eta dantzak toki nabarmena hartu dute bere sormen lanetan, diziplina guztiei atea irekitzea beti berritzen egotea dela sinetsita.
KOADERNOA ZURI (2016) ikuskizunarekin HIKAk barne hausnarketa bat eraiki eta publikoa entzuteko ahalegin berezia egingo du. Lehen aldiz, mediazioa eta sentsibilizazioa lantzen hasiko da, jakitun gizarte likido honetan demokratizazioa eta partaidetza kulturaren eskutik datozela, eta formakuntzarekin batera, biak hori bizitzeko tresna berriak direla. Publikoarekiko harremana ezin da sormen lanen erakustaldira soilik mugatu. Horren haritik, publiko berriak deritzonak, aktiboak eta kritikoak izanda, sormen prozesuak zabaltzeari ekin dio konpainiak, eta berea egin du lema: “Garrantzitsuena ez da publikoarentzat sortzea, baizik eta publikoarekin sortzea”.
Orain arteko MEDIAZIO, sentsibilizazio eta formakuntza lanak: