Atrás BAGA, BIGA, HIGA

El nombre del proyecto : BAGA, BIGA, HIGA

Promotor : MIKEL MARKEZ, EÑAUT ELORRIETA

Telefono
Contacto
EÑAUT ELORRIETA, MIKEL MARKEZ

Áreas artísticas que trabaja:

Música

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Música
Que valores promueve
Euskal Herriaren ezagutza, historiaren ezagutza, genero berdintasuna, Euskararen balioa, aitzindaritza, balore sozialak…
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH3 - DBH4
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Aretoaren aforoaren araberakoa
Precio por cada evento:

940+%21 beza= 1137,40€ totalean

Descripción de la actividad:

Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldikontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Musikariak izango gara hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizi dugunak, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko ditugu baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.

Bost ataletan banatu dugu euskal musikaren historia:

• 60ko hamarkadara artekoa

• 60ko eta 70eko hamarkadak

• 80ko hamarkada

• 90eko hamarkada

• 2000. urtetik gaur egunera artekoa

Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili ditugu. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz. Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta Disko biniloen aroa (60-70. hamarkadak), Casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak), eta Mp3-en aroa (XXI. mendea) –euskarririk gabeko aro modernoa– jorratu ditugu. Hitzaldiek parte-hartzaileak eta ludikoak izatea dute helburu, eskola magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.

Iraupena: ordu eta erdi

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Pantaila eta proiektorea, ikus entzunezko atala behar bezala ikusi eta entzun ahal izateko.

Informe de actividades:

Teknologia berriek, informazio eta aukera gain-dosi eta globalizazio orokor batek markatutako garai batean bizi gara. Zapping garaia bizi dugu, gure hautuen iraungipena inoiz baino laburragoa da eta ‘erabili eta bota’ aldarrikatzen du gizarte ereduak. Herri txikiok esfortzu bikoitza egitera behartuta gauden honetan, erabiltzeko, bizitzeko, aukeratzeko eta maitatzeko, gure eskaintzak inoiz baino indar eta erakargarritasun haundiagoz sustatu eta zabaldu behar ditugu. Alegia, gure erreferenteak eta ereduak indartzeko alegina bikoiztu alor ezberdinetan. Guk gure aldetik, musika eta kantuek duten garrantziaz ohartuta eta bai kurrikulumean eta bai bestelako guneetan dagoen hutsuneak bultzatuta, musikagintzan egin nahi dugu gure alegina. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektu bat aurkeztera gatoz. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten. Proiektu honek, transmisioa du xede.

1. Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena.

2. Euskal musikaren ezagutza lehen eskutik ematea, musika zaletasuna piztea eta euskal erreferenteak sortzea eta indartzea.

3. Ikus-entzuleek euskal kantagintzaren historiaren argazki osatu bat berenganatzea.

4. Gaur egun euskaraz egindako musikagintzaren funtzionamenduari eta egoerari buruzko gogoeta konpartitua egitea.

5. Edukiak gazteentzat eta gaur egungo hartzaileentzat erakargarri izango den formatu modernoan ematea.

Hitzaldien iraupena 90 minutukoa izango da (Euskal kantagintzari begirada  orokorra), baina eskariaren arabera, hainbat formatu posibletan eskain dezakegu Baga, biga, higaren edukia.

• Ikus-entzunezko hitzaldiak eskainiko ditugu (hitzaldi-kontzertuak + irudiak + bideoak + grabazioak + musikarien testigantzak), parte hartzeko tarteak izango dituztenak.

• Hitzaldiaren luzeraren arabera, tarteak uzten duen heinean, garai bakoitzeko abesti hautatuak kantatuko ditugu.

• Euskarazko lehen grabazioak eskainiko ditugu, Parisen XX. mendearen hasieran hartuak.

• Euskal musikariei egindako irrati-elkarrizketak izango dira entzungai.

• Aurkezpena teknologia berriak erabiliz egingo dugu eta informazio gehigarria jarriko dugu entzuleen eskura, hitzaldira hurbiltzen direnen mugikorretara gonbite mezuen eta sare sozialen bitartez. Aurkezpenaren diseinua ere oso zaindua izango da, irudi aldetik ere erakargarria eta garai berrietara egokitua izatea nahi izan baitugu.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975). Umetan Lugarri taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen; gaztetxotan erromeriatan aritu zen Zabaleta Band taldearekin, gitarra jole izan zen Mikel Urdangarinen lehen bi diskoetan eta 2000. urtetik KenZazpi taldeko abeslaria, gitarrajolea eta konposatzailea da. Fisikan eta Injeniaritzan lizentziatua, hamarkada batez irakasle lanetan aritu da DBHn eta DBHOn. “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” graduondokoa egin zuen HUHEZIn. Gaur egun musikari emana bizi da.

Mikel Markez (Errenteria, 1971). Hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten, jendaurreko saioak eskainiz. 1989an grabatu zuen lehen maketa, 1991n lehen diskoa (Eta etorri egin zait...), eta ordutik beste hamabi disko eta zuzeneko hainbat ikuskizun sortu ditu Pako Aristi idazlearekin batera. Kantaldietan bakarrik ez, uhinetan ere entzun dugu haren ahotsa, Herri Irratian esatari aritu baita 16 urtez, Euskadi Irratian Kaja Beltza irratsaioa zuzentzen zuen. Gaur egun Euskal Telebistako Biba Zuek saioan ere kolaboratzen du.