Back BALIATU

Egitasmoaren izena : BALIATU

Eragilea : DEBAGOIENEKO ANTZERKI PLATAFORMA (DEBA-ARTE DEBAGOIENAKO ANTZERKI PLATAFORMA ELKARTEA)

Telefonoa
615791321
Kontaktua
Iurgi Etxebarria

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Sormena, euskara, gorputz eta hitzezko adierazpena, genero berdintasuna, gatazken kudeaketa, talde kohesioa, inklusioa, kulturaren balioa, emozioen kudeaketa, norberaren izaera balioan jartzea, denbora eta espazioaren kontzientzia… Gainera, DAP Garapen Jasangarrirako 2030 agenda oinarri duen ekimen handi baten baitan kokatzen da (Debagoiena 2030), beraz, bertan lortu nahi direnak ere jomugan ditu proiektu honek.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH osoa eta OLH 1 eta 2
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

GUZTIRA 1350 € (BEZa salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

Debagoieneko Antzerki Plataformaren DAP FORMAKUNTZA lan-ildoaren barruan kokatzen da proposamen hau. Honekin lortu nahi duguna da antzerkiaren bitartez nork bere burua ezagutu eta eraldaketarako sujetu aktibo eta sortzaileak bideratzea gizarte kohesionatuago eta enpatikoago bat lortzeko.

 

Halaber, zentroekin lankidetzan aritzeak helburu hauek betetzea ere ekarriko du:

  • Antzerkia demokratizatzea eta irisgarri egitea.
  • Antzerkitik hezkuntza zentroen erronkak erantzutea proposatuko ditugun dinamiken bidez.
  • Antzerkiaren balio pedagogikoan azpimarra egitea eta hezkuntzarako erreminta klabe bezala ulertaraztea.
  • Gazteen barne zein kanpo gatazkak kudeatzen laguntzea.
  • Gazteek emozioak sentitzeko espazioak sortzea eta horiek sorkuntzarako erreminta bezala erabiltzea.
  • Antzerkiaren bidez, norbere buruari izateko baimena ematea.

DAP FORMAKUNTZA adin tarte zabalago baten beharrei erantzuna eman nahi diogu eta prozesu oso bat daukagu markatuta; baina orain Baliatu proposamenean zentratuko gara, adin-tartea kontuan hartuta: Baliatu egitaraua DBHko eta Lanbide hastapeneko ikasleei zuzenduta dago. Umeak ez diren ikasle hauek, erabakiak hartzeko garaian daude eta hauek defendatzeko beharra ere sentitzen dute. Arauekin arazoak edukitzeko garaia ere badute honakoa, horrek ekar ditzakeen gatazka guztiekin. Honenbestez, horri begirako lanketak dira Baliatu egitasmoaren bitartez landu nahi ditugunak. Esan behar da, adin honetan kuriositatea dela oinarrizko ezaugarria eta ordura arte ikasitakoa zalantzan jarri edota garrantziaren arabera sailkatzen dute eta paradoxa sortzen da: aipatutako kuriositate hori sormena gauzatzeko, ikasten hasteko edo harremanak hasteko lehen pausua den arren, axolagabekeria erakusten dute horren

ordez. Adin korapilotsua izanagatik heldutasunaren bidaia honetan zinez

garrantzitsua da.

 

Horregatik, garai horietan antzerkiaren presentzia ezinbestekoa dela deritzogu. Izan ere, maila pertsonalean jaso eta eraldatzen den guztia lagunartera eramaten da eta hortik gehiago zabaltzen da. Eta hor hasten da proiektu honen bidez zeharkatu nahi dugun helmuga: eraldaketa soziala.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

BIDERATZAILEA: Paper hau DAPen esku geratzen da, ikastaro hauek

bideratzeko trebatu den antzezle profesional bat da. Berak, prestatzen du jarduna. Honez gain, talde bakoitzaren tutorearekin koordinatzeko ardura ere berea da.

 

TUTOREAREN PRESENTZIA:* Beharrezkoa da legeak horrela eskatzen duelako; klasean bizitzen dena bere ardura ere bada eta bideratzailearekin batera gertatutakoaren jarraipena egiten du.

 

KOORDINAZIOA:* Bideratzaileak eta tutoreak, saio bakoitzaren ondoren, bizitakoa partekatzen dute, proposamenak edota arriskuak

zerrendatu eta bideratzaileak bere jarduna taldera egokituz doa.

 

HALABEHARREZKO EGUTEGI ALDAKETA: Bi aldeentzako, egutegia aldaketa eskaera bat behar izanez gero, bi asteko aurrerapenaz egingo da.

 

ANTZERKIGINTZA GELA: Egurrezko lurra duen, 14m2 ko gela diafanoa*.

 

ANTZEZLANA:* Antzezlanaren aurkezpena egiteko, hala egiten bada,

aretoaren erreserba ikastetxearen ardura izango da. *Alternatibak DAPekin koordinatutakoak izan beharko dira.

Jarduerari buruzko txostena:

Jarraian, ikastaroaren bi planteamendu aurkezten dira.

 

IKASTAROA: BALIATU (Pentsatzeko eta adierazteko askatasuna. Bata eta bestea, elkarrekin eginiko garapen pertsonala)

MAILA: DBH - LANBIDE HASTAPENA

HELBURUA: Pertseberantziaren garrantzia, “orain eta hemen” bizitzea eta bakoitzari bere bizitzako protagonista dela jakinaraztea.

IRAUPENA: 15 ordu 15 astetan banatuta.

ORDU KOPURUA LANKETA ESPEZIFIKOA

2 ordu Elkarren arteko eta funtzionamenduaren ezagutza

2 ordu Haurtzaroa agurtu

3 ordu Nork bere burua ikertu

5 ordu Bizipenak antzeztu

3 ordu Ikasleen ekarpenak

IBILBIDEA

-Elkar ezagutu, nork bere burua nahi duen arte azalerazteko aukera eman.

-Oroimena landuz, bizitakoa esker onez agurtu.

-Gorputzaren kontzientzia landu, barne eta kanpoko irakurketa.

-Ikasleengandik jasotakoa sailkatu.

-Gai desberdinak, era desberdinetan oholtzaratu.

  • Harremanen garrantzia eta ahuleziak.
  • Rol desberdinen bizipenak.
  • Lidergoaren abantailak eta eragozpenak.
  • Eskarmentuaren bizipenak jaso eta gorde.

IKASGAIAK

EKINTZAILETASUNA: Geldi dagoena, bertan geratzen da.

12-13 urteko gaztetxoek nagikeria erakusten dute hainbatetan eta hau da haien erresistentzia nagusia. Zerbait egiteak lana suposatzen du eta hori muga-mugaraino eramatea jakinmina asetzeko beste era bat da. Nagikeria horri aurre egiteko, ariketa labur eta eraginkorrak dira egokienak. Ondoren, guztien hitzetan oinarrituz, ariketa berri batekin, nagikeria murriztuz, ekintzailetza bultzatzen da.

LANTALDEA: Helburu berdin baten atzetik doazen espezialisten taldea.

Ikasgai honen barruan sartzen da: arduren banaketa, lidergoa, kohesioa eta asertibitatea.

Lantalde batek, bere jardunean, azpitaldeak eratu beharko ditu eta honela izango da, lan-taldeko partaide bakoitzaren ideia guztiak batu arte.

Helburu desberdinak aukeratzen dituzte eta helburuetara heltzeko prozesuaren baitan egiten dituzten lanketen bitartez, haien burua gehiago ezagutzen dute, askotan inoiz egin gabeko lan edo ardurei aurre egin beharko dietelako, besteak beste. Horrela, rol bakoitzaren zailtasunak ezagutuz taldean lan egiteko gaitasunak menperatzen hasten

dira.

BALIOZTATZEA: Energiaz bete eta gai sentitzea.

Nork bere burua balioztatzeko, besteen onarpenak asko laguntzen du eta pertsona bakoitzak bere neurrian jaso eta transmititzen ditu onarpen hauek; horren kontzientzia izateak samurtu egiten du balioztatzeko gaitasuna. Elkarri gauza politak esateko, aukera asko ematen ditu antzerkiak eta halako ariketen bidez landuko da ikasgai hau.

ESPAZIOA eta DENBORA: Pantailaren ordez, gorputza eta begirada.

Adin honetan pantailei begira pasatzen dute eguneko ordu dezente, eta errealitatearekiko duten pertzepzioa pantaila baten bitartez jasotakoa izaten da hainbatetan. Honek espazioa eta denboraren kontzeptuak askatzea dakar eta errealitatea bizitzeko modu askoz abstraktuago bat. Honek antsietatea, estresa… eragin dezake, eta momentu bakoitza bere espazioan eta denboran kokatzean “denbora” geldotu egiten delako

sentsazioa pizten da, eta horrek gorputzak lasaitzen eta begirada aldatzen laguntzen du.

Hori ematen digu antzerkiak eta hori demostratzeko erabiliko dugu egitasmo honetan.

TEKNIKA

-Haien jakinmina uztartu, elkarrekin hausnartu eta nork bere iritzia atera.

-Antzerkian erabiltzen ditugun hainbat ariketa eginez oroimena astindu eta barruak

zirikatuz elkarrizketa bultzatu:

  • Ariketa fisikoak:
    • Gorputzaren memoria mugitzen dutenak.
    • Taldean lan egiteko jarduna gogora dakartenak.
    • Nork bere gorputzaren kontzientzia, onarpena eta balioztatzea.
    • Jasotzen duten informazioaren antzezpen ariketak
    • Informazioaren aspektu desberdinak begiratu.
    • Ariketa psikikoak, idatziz naiz elkarrizketa bidez jorratzekoak:
    • Ariketa fisikoen hausnarketak.
    • Dauzkaten jakin-minak jasotzeko ariketak.
    • Jasotzen duten informazioa antzerki formatura pasatuta, Informazioa aspektu desberdinak begiratu.

-Denbora oro ahalik eta era pertsonalenean egingo dugu lan, ikasle bakoitzaren egoera eta idiosinkrasia kontuan izanik.

OHARRAK ANTZERKIA:

Komentatutako berezitasunak kontuan izanik, egitasmoa antzerkian oinarritua egon arren, ez da aurkezpenik proposatzen. Honen bidez ere, erakutsi nahi da antzerkia egiteak ez duela zertan beti eszenatoki batean eduki behar amaiera.

Beraz, ikasleek dakartzaten zalantza eta jakin nahiak antzeztera mugatuko gara eta honek dakartzan onurak biziko dituzte: pertsonaien roletatik ikuspuntu berriak ezagutuko dituzte, gatazkak konpontzeko aukera desberdinak frogatuko dituzte eta naturaltasun osoz bat-batekotasuna haienganatuko dute. Interpretazioak ematen duen aberastasun handiena jasoko dute.

 

IKASTAROA: BALIATU (Zure erabakiek zure etorkizuna eraikitzen dute)

MAILA: DBH - LANBIDE HASTAPENA

HELBURUA: Antzerkiaren osotasuna jasotzea, sormena kudeatzea, energia bideratzea eta prestutasuna garatzea sormen lan bat jendearen aurrean aurkezteko.

IRAUPENA: 15 ordu 15 astetan banatuta.

ORDU KOPURUA LANKETA ESPEZIFIKOA

2 ordu Elkarrezagutza, prozesuaren azalpena eta ikerketa taldeak eratu

2 ordu Ikerketa lana eta istorioaren fusioa

5 ordu Sormen entseguak

3 ordu Norberak bere papera jaso eta interpretazioa landu

3 ordu Aurkezpena prestatu, entseatu eta baliabide guztiak martxan jarri.

IBILBIDEA

-Lan-taldearen prestaketa eta antolaketa. (Bideratzailearen ardura)

  • Prozesu guztiaren azalpena, garrantzia eta bizipena helarazi.
  • Taldeen eratzea eta rol desberdinen banaketa.
  • Martxan jarri.
  • Ikasleen ikerketa lana. (Irakaslearen ardura).
  • Ikasleek dauzkaten orduen antolaketa.
  • Baliabideak jarri.
  • Bideratzailearekin koordinazioa.

-Antzezlanaren neurria ikasle, irakasle eta bideratzaileak kalibratuko dute.

-Istorioa sortu, entseatu eta oholtzaratzea. (Bideratzailearen ardura)

  • Batutako datuak eta asmatu beharreko istorioaren fusioa.
  • Istorioaren garapena.
  • Pertsonaia eta lanen banaketa, entseguak eta aurkezpena.

- Oholtza eta aurkezpen bat gauzatzeko baliabide teknikoak. (Udaletxea)

- Aurkezpenaren gonbidapenak eta publizitatea, ikastetxea eta udaletxearen esku geratzen da.

-Egindako antzezlanaren biziraupena. (Ikastetxearen esku geratzen da)

IKASGAIAK

PROFESIONALTASUNA: Partaideek sormen profesional baten bilakaera bizi behar dute.

Sormen talde osoa antzezlanean murgilduta sentitzeak garrantzia izango du.

Bakoitzak, ibilbide osoan zehar, bete ahal izango dituen ardurak jaso eta beteko ditu, eta bide horretan perfekzioa eskatuko zaie. Horretarako pizgarria amaierako txalo zaparrada irabaztea izango da. Aurkezpenaren neurria ere, ibilbidean egiten den lanak markatuko du eta honenbestez, aurkeztuko den antzezlanaren tamaina egiten den lanaren araberakoa izango da.

ERRESPETUA: Inplikazioak eragiten duen gogoaren desberdintasunak jasatea.

Lantalde batean aritzean kontuan izan beharreko ikasgairik garrantzitsuena da batak bestea motibatzea, perfekzioa eta garaiz ibiltzera bultzatzea; Baina hau dena bidean haserreak jota ezer hautsi gabe. Horretarako, barkamena, eskerrak, animoak, piropoak eta zorionak opatzeko ohitura nagusitu egin behar da sormen taldean.

Aldi berean, besteak egindako lana, gustukoa izan ala ez, baliogarria dela onartzen jakiteak bere garrantzia izan behar du. Elkarrenganako errespetu horrek, taldearekiko maitasuna eragiten du eta maitasun horrek, kide bakoitza alaitasunez zipriztindu eta sormena, neurri horretan haziz doa.

PERTSEBERANTZIA: Desira bati eutsi, jarraitu eta lortu arteko borroka

Jendartean dagoeneko barneratuta daukagu gauzak momentuan eta ahalegin gabe lortzeko joera. Horrela denean, egoa igo egiten da eta beste inor baino argiagoak sentitzeko joera dugu, baina jasotakoak garrantzi handia galtzen du.

Ikerketa lan bat egitean, sormen lanean bezala, desirak lortzeko prozesua azkartu nahi izaten denean bidean zintzilik geratzen dira elementu asko eta lortzeko irrika dominatu ezean, desira ahultzen doa. Egitarau honetan, ikerketa eta sormen lana, unean unekoa da, orain eta hemen lema kontuan izanik, momentua disfrutatuz etorkizuna eraikiko da.

14-15 urteko gaztetxoek instantea bizitzeko joera izaten dute, dena momentuan, ti-ta, aurretik dagoen lana eta ondorengo ondorioak kontuan hartu gabe. Bideratzaileak prozesuak berez ematen dituen une goxoak azpimarratzen ditu, amaierara iristeko grina baretu eta pertseberantzia irakatsiz.

TEKNIKA

-Haien jakinmina uztartu, elkarrekin hausnartu eta nork bere iritzia atera.

-Antzerkian erabiltzen ditugun hainbat ariketa eginez oroimena astindu eta barruak

zirikatuz elkarrizketa bultzatu:

o Ariketa fisikoak:

  • Gorputzaren memoria mugitzen dutenak.
  • Taldean lan egiteko jarduna gogora dakartenak.
  • Nork bere gorputzaren kontzientzia, onarpena eta balioztatzea
  • Jasotzen duten informazioaren antzezpen ariketak.
  • Informazioaren aspektu desberdinak begiratu.

o Ariketa psikikoak, idatziz naiz elkarrizketa bidez jorratzekoak:

  • Ariketa fisikoen hausnarketak.
  • Dauzkaten jakin-minak jasotzeko ariketak.
  • Jasotzen duten informazioa antzerki formatura pasatuta, Informazioa aspektu desberdinak begiratu.

- Denbora oro ahalik eta era pertsonalenean egingo dugu lan, ikasle bakoitzaren egoera eta idiosinkrasia kontuan izanik.

OHARRAK ANTZERKIA:

Antzezlana ikasleek sortzen dute, haiek erabakitako formatuan eta ikertzen ibili diren gai baten inguruan oinarriturik. Gai hori ikastetxearen edo tutoreen laguntzarekin eta lankidetzarekin ere erabaki daiteke.

Taldeka arituko dira eta antzezlan osoko ardura guztiak haien artean banatuko dira: entseguen zuzendaritza eta zehaztasun guztiak, jantziak, attrezzoa, eszenografia, musikak, kartela, publizitatea eta teknika.

Hala ere, garrantzitsua izango da urte honetan parte-hartzen duen entitate antolatzaileek euren apurra ematea, lantalde guztiak babestuta egote aldera: udaletxeak azpiegituran eta logistikan lagundu behar du eta ikastetxean gaia jorratzeko ikastorduak eta irakasleen laguntza.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

IURGI ETXEBARRIA GUTIERREZ (Aretxabaleta, 1973)

Basauriko antzerki eskolan diplomatua eta hainbat antzerki ikastaro jaso ditu hainbat alorretakoak (gorputz adierazpena, clown, zirkoa…). Kukubiltxo antzerki taldeko kide izan zen urte luzez eta telebistan ere jardun izan da. Azken urteetan, aldiz, formaziora bideratu du bere jarduna; izan ere, 20 14. urtean IUFALA!! proiektua jarri zuen abian (BALIATUren aitzindaria) LHko ikastetxeetan eskola ordutan antzerkia txertatzeko asmoz. Eskola hauetan eman ditu antzerki eskolak azken 7 urteetan jarraian: Luis Ezeiza HE, Almen Ikastola, Kurtzebarri HE , Erguin HE, San Martin HE, Lanbide Hastapena eta Txantxiku ikastola. 5.LH eta 6.LH mailatan.

 

OLATZ PAGALDAI RUIZ DE EGINO (Eskoriatza, 1979)

Arte Dramatikoan diplomatua Getxoko antzerki eskolan. Honez gain, hainbat profesioonalen eskutik ikastaro anitz ere jaso ditu (performancea, manipulazioa…). Euskal Herri mailan antzerkilari dihardu talde hauekin: Deabru Beltzak, Eidabe, Kontakatillu, La PAI, Ene Kantak...

Antzezteaz gain, antzerki eskolak ematen ere eskarmentu handia du: Eskoriatzan, Arrasaten, Gasteizen, Arabako hainbat herritan... Ikastaroak adin-tarte zabalari eskainitakoak izan dira, eta horretan badu esperientzia: Haurrekin, gazteekin, helduekin, behar bereziak dituzten pertsonekin…