Back GIZARTE TRADIZIONALERA HURBILDUZ

Egitasmoaren izena : GIZARTE TRADIZIONALERA HURBILDUZ

Eragilea : Maite Errarte Zurutuza

Telefonoa
686296185
Kontaktua
Maite Errarte

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ondarea

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Zein balio sustatzen ditu
Genero ikuspegia, Inklusioa, Kooperazioa, Erantzunbeharra
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
405€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

Aranzadiko etnografoa aurkeztu egingo da taldearen aurrean eta egiten duen lana azalduko du: batez ere erakusketak prestatu eta material historikoa kontserbatzeko lanak dira hauek. Museo ezberdinen inguruan hitz egingo dugu eta galderak egingo zaizkie ikasleei: ea bisitatu duten azken aldian baten bat, zein gai jorratzen diren museoetan. Gipuzkoako museoen adibide ezberdinak erakutsiko ditugu argazkien bidez. Herrian museoren bat baldin badago hori aipatu eta sakonduko dugu taldean. 

Ikasleek erronka bat burutu beharko dute: Aranzadik baserri bateko objektu ezberdinekin erakusketa bat antolatu behar du. Erakusketako gaia izango da: emakumea baserri munduan. Arazo bat dago ordea: objektu asko ditugu baina guztiek ez dute kontatzen emakumearen historia baserri munduan eta erakusketan ezin ditugu guztiak jarri. Guztion helburua izango da piezak identifikatu, jaki zertarako erabiltzen ziren eta emakumearekin lotura estuena dutenak antzemanez erakusketarako piezak hautatzea.

Erronka burutzeko talde txikiak egingo dira (objektu historiko kopuruen arabera). Talde bakoitzari objektu etnografiko sorta bat emango zaio: argizaiola bat, lihoa lantzeko lanabesa, ura biltzeko pegarra... Horrekin batera liburu sorta bat material etnografikoa identifikatzeko, interneterako sarbidea duen ordenagailua bilaketak egiteko eta fitxa bat txurian, betetzeko. Talde bakoitzak bere objektu etnografikoa identifikatu eta deskribatu beharko du: zertarako erabiltzen zen, ze garaitakoa den, ze ezaugarri dituen, nork erabiltzen zuen... horrekin bete gabe eman zaien fitxa oinarrizko bat osatuko dute.

Ondoren talde bakoitzari egokitu zaion materiala aurkeztuko dute denon artean eta justifikatu beharko dute haien piezak erakusketara doazen edo ez. Eztabaida sortzea da helburua. Horrela ikasleek guztion materialak ezagututa erakusketan jarriko ditugun materialak eta kanpoan utziko ditugunak hautatuko ditugu taldean. Helburua: emakumearen presentzia baserri munduan oso handia zela azpimarratu eta objektuak zer diren jakitearen garrantziaz jabetzea.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Lekua: ikasgela
  • Iraupena: ± 4 ordu
  • Ikastetxeak jarri beharreko baliabidea:
    • proiekzio kanoi bat, gazteei diapositiben bidez azalpenak eman ahal izateko
    • Mahai bat, jarduera bitartean pieza etnografikoak erakusgarri jartzeko.
Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Jarduerak ondare materialarekiko eta berebat, mundu tradizionalarekiko sentsibilitate bat bilatzea du helburu. Erakusketa bat osatzeko aitzakiarekin, eta etnografiaren bidez, ikasleek ondare materiala atzematen ikasiko dute, eta iraganeko objektuak egungo munduarekin lotzen.

 

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

Jardueraren arlo pedagogikoko helburuak:

  • Ikaskideek beren egitekoak erantzukizunez hartzea eta ikaskideen artean kooperatzea.
  • Elkarrizketan trebatzea eta zuzen espresatzea.
  • Sexu (edota beste edozein) bereizkeriari uko egitea eta eskubide nahiz aukera berdintasuna baloratzea.
  • Informazio iturrien erabilerarako oinarrizko trebakuntza garatzea; eta zentzu kritikoa erabiliz ezagutza berriak lortzea.
  • Metodo zientifikoa barneratzea eta ezagutza alor anitzetako arazoak identifikatzeko metodo zientifikoa erabiltzea.
  • Izpiritu ekintzailea eta norberarekiko konfiantza garatzea; erabakiak hartuz, planifikatuz eta iniziatiba hartuz.
  • Kulturaren eta gure historiaren oinarrizko ezaugarri batzuk ezagutu, baloratu eta errespetatzea.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Maite Errarte Zurutuza (1995eko otsailaren 19a).

Historian graduatua EHUn 2017an. Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko kidea da eta sailaren barruko hainbat proiektutan parte hartzen du. Ondare material etnografikoa izan da azken urteetako bere dedikazioa. Gipuzkoako Aldundiak ematen duen Etnografia Alorreko Bekaren onuradun izan zen 2018 urtean, eta egonaldiak egin ditu Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan eta Museu del Pueblu d 'Asturies museoan. Aranzadi Zientzia Elkartearen hainbat indusketa arkeologikotan eta proiektuetan parte hartu du azken 7 urteetan.