Atrás ITSAS HONDAKINEN GARAIKO ARTISTAK

El nombre del proyecto : ITSAS HONDAKINEN GARAIKO ARTISTAK

Promotor : MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa

Telefono
619 814 225
Contacto
Izaskun Suberbiola

Áreas artísticas que trabaja:

Patrimonio

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Matemáticas
Ciencias naturales
Tecnología
Plástica
Física y Química
Que valores promueve
Garapen jasangarria, lankidetza, enpatia, naturarekin lotura, inkusioa, eta genero berdintasuna
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH1 - DBH4 eta OLH 1 eta 2
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat
Precio por cada evento:

935,00€ (BEZaz salbuetsita)

Descripción de la actividad:

Itsas hondakinen arazoari dagokionez, arazoaren zenbakiak eta larritasuna ezagunak dira. Edozein bazterretan plastikoak aurkitu ditzakegu. Urtero, 10 milioi tona plastiko iristen dira itsasora eta itsas izakietan, ekosisteman, ekonomian eta gizakion osasunean sortzen dituzten ondorioak oso larriak dira. Sarritan ematen da berri zenbaki guzti hauei buruz, baina arazoaren tamainaz jabetzea- ez da hain erraza, gure begibistan ez dugunari ez diogu eta garrantzirik ematen. Eta jabetu ezkero arazoaren presentziaz, inpotentzia besterik ez digu transmititzen, azken finean, nola egin aurre horren handia den zerbaiti? Nola eragin gaitzake guri itsasoan dagoen hondakinak? Gertaerek, zifrek eta datuek aldaarazten ez gaituztenean, emozioetara jo beharra dago, hau da, artera.


Ondorengo eskaintzaren helburu nagusia, itsas hondakinen erronkaren aurrean gazteak ahalduntzea da, gizarteko ekintzaile aktiboak bihurtu daitezen eta hauek egindako artelanak erabiltzea itsas hondakinen arazoa ikustarazteko eta ingurukoak sentsibilizatzeko. Bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat zuzenduta dago. Eskaintza osotasunean garatzeko 13 ordu behar dira eta 7 saio ezberdinetan antolatuta dago. Lehenik eta behin, arazoa in situ ikusi, ezagutu eta sentitzeko gelatik kanpoko bi saio daude: lehena, MATER ontzian itsas hondakinen eta mikroplastikoen arrantza irteera/nabigazioa, hau hurrengo bigarren saioarekin lotuta doalarik, non itsasoan hartutako mikroplastikoen laginaren azterketa egingo den eskolako laborategian (edo prestaturiko gelan), herritar zientzia erabiliz itsas-eremu horren kontzentrazioa estimatzeko. Hirugarrena, senadi/hondartzan oinezko hondakin bilketa da, bertan ikasleek artelanak egiteko hondakinak biltzen jarraitzeaz gain itsas kostaldera iristen den hondakin maila insitu ezagutu ahal izango dute, modu honetan ikasleek itsas gainazalean eta kostaldeak biltzen diren hondakinen errealitatea ezagutuko dute Ondoren, bi irteeretan eta laborategi saioan bildutakoa aztertuz, metodologia parte-hartzailearekin arazo larri hau sakonki lantzeko eta konponbideen proposamenak gelan lantzeko saioa dator, hau da denetan saio teorikoena. Azkenik, taldeka, irudimena erabiliz, bildutako hondakinekin artelanak sortzeko hiru saio egongo dira, gelan edo eskolako tailerrean egin daitezkeenak. Artelanen sorrerak hiru fase bilduko ditu, lehenean bertaratutako hondakinak taldeka banatu eta garbitu beharko dituzte haien artelanen helburu bat bilatzeaz gain, hurrengo saioan ideazio eta garapen prozesua dator, eta azken saioan, artelanen aurkezpena eta erakusketan jartzeari ekingo zaio.


Ekimena, hezkuntza metodologia berri baten adibidea da, benetako erronka baten aurrean gazteek eginez ikasten baitute. Beraien gaitasun eta ahalmenak jorratuz, komunitatearentzat eta Lurrarentzat onuragarriak diren proiektuan martxan jarriko dituzte.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Ondoren jarduera bakoitzaren deskribapena, erabilitako metodologia, baldintzak eta baliabideak azaltzen dira.

1. Saioa: Itsas hondakinen eta mikroplastikoen arrantza irteera (MATER ontzian nabigazioa)

  • Iraupena: 4 ordu
  • Kokalekua: MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa. Pasai San Pedroko kaian 
  • Deskribapena: Itsasora irteera honetan,  ikasleak tripulazioren parte-hartzaile aktiboak izango dira, eta antzina batean hegaluzea arrantzatzen zen ontzi batean itsas hondakinak arrantzatzera irtengo dira, talde-dinamiken bidez hondakinen arrantzaren inguruan rol desberdinak garatuz joango direlarik: behaketa eta inguruneko datuen bilketa, salabardo, txamarta eta sareen bidezko arrantza aktiboa gauzatuz. Ondoren, mikroplastikoak arrantzatu ahal izateko sare berezi bat jarriko dugu 30 minutuz, tarte horretan ikasleen hamaiketakoa jateko edo deskantsatzeko momentua izango dutelarik.
  • Baldintzak: Taldea Pasaiara etorri behar da eta itsasoaren baldintzen araberakoa denez, jarduera baina 2 egun lehenago baieztatuko da. Beraz, guztiz beharrezkoa da bi egun proposatzea, honela 1.aukeran eguraldi edo itsaso txarra izanik 2.egunerako aukera izango genukeen, behintzat

Itsasoan bildutako hondakinen kargu egingo da ikastetxea, hau da, behin jarduera amaituta ikastetxera eramango ditu, horretarako edukiontzi bat emango zaie.

  • Baliabideak: jarduerarako behar diren baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu.

2. Saioa: Mikroplastikoen analisi tailerra

  • Iraupena: 1.5 ordu
  • Kokalekua: Laborategian edo prestaturiko ikastetxeko gelan
  • Deskribapena: Itsasora irteeran jasotako mikroplastikoen sarearen lagina aztertuko dugu, itsasoak duen mikroplastiko kontzentrazioa ezagutzeko herritar zientzia praktikan jarriz.
  • Baldintzak: Argitasun ona duen eta ur-hargunea gelan bertan edo gertu duen ikasgela bat.  Arbela eta boligrafo bat. Irakasle bat beti ikasgelan egotea. 
  • Baliabideak: Bandeja txuriak, pintzak eta lupak. Hauek ez izatekotan, jarduerarako behar diren hauek eta gainontzeko baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu.

3. Saioa: Itsas Hondakinen bilketa eta karakterizazioa

  • Iraupena: 2 ordu
  • Kokalekua: Gipuzkoako kostaldeko  hondartza edo senadi batean, ikastetxe eta MATERen artean hitzartuko da nora joan.
  • Deskribapena: Hondartza edo senadiko hondakinen bilketa  eta karakterizazioa MARNOBA app-a erabiliz (Asociación Vertidos 0). Irteera honen helburu nagusia arazoa in situ ikustea da, arazoa ezagutu, frustazioa bizi, talde-lana landu eta gazteak ahaldundu.
  • Baldintzak: Gutxienez Jarduera burutu baino 40 egun lehenago, MATERreko lankideek baimenak tramitatu behar dituzte. Taldea itsasertzera garraio bidez gerturatu behar da. Eguraldiaren araberakoa denez, jarduera baina 2 egun lehenago baieztatuko da. Eskolak jasotako zaborra eraman beharko du MATERrek utzitako ontzi itxi batean.
  • Baliabideak: Jarduerarako behar diren baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu. Jasotako zaborra eskolara eramateko ontzia MATERrek hornitzen du.

4. Saioa: Itsas hondakinak gure esku

  • Iraupena: 1.5 ordu
  • Kokalekua: Gelan
  • Deskribapena: Itsas hondakinen arazoak nola eragiten digun eta gure esku ditugun konponbideak aztertzeko aukera izango dugu.
  • Baldintzak: Ordenagailu eta proiektorea (altabozak barne) duen gela bat. Arbela eta boligrafo bat. Irakasle bat beti ikasgelan egotea. 
  • Baliabideak: jarduerarako behar diren baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu.

5. Saioa: Arte lanen sorkuntza: materialaren prestaketa

  • Iraupena: 1,5 ordu
  • Kokalelua: Eskolako gune irekian, patioan adibidez
  • Deskribapena: artelanetarako erabiliko diren hondakinak garbitu, desinfektatu eta lehortuko dira saio honetan. Ekintza honen aurretik, artelanak sortzearen helburu nagusian zentratuko da taldea, motibazio jardunaldi bat izanik.
  • Baldintzak: Ur-gunea bereziki gertu eta estolda duen gune bat
  • Baliabideak: Baldeak, xaboia/desinfektatzailea. Ikastxeak ez izan ezkero, MATERek hornituko lituzke.

6. Saioa: Arte lanen sorkuntza: diseinua eta plangintza

  • Iraupena: 1.5 ordu
  • Kokalekua: Teknologia gelan/tailerrean
  • Deskribapena: Taldeka arte lanaren helburu zehatza eta garapen-ideia aukeratu, zirriborroa egin eta artelana egiten hasiko dira.
  • Baldintzak: Ikasgelan irakasle arduradun bat egotea.
  • Baliabideak: cutter, guraizeak, kola, beste itsasgarriak, margoak, loctite, clip-ak etab. ikastetxeak jarriko ditu.

7. Saioa: Arte lanen sorkuntza: muntaia eta erakusketa

  • Iraupena: 1.5 ordu
  • Kokalekua: Teknologia gelan/tailerrean
  • Deskribapena: Arte lanaren muntaia egiteaz amaitu eta hauen aurkezpena egingo du talde bakoitzak, amaierako erreflexio batekin batera.
  • Baldintzak:  Ikasgelan irakasle arduradun bat egotea.
  • Baliabideak: cutter, guraizeak, kola, beste itsasgarriak,margoak, loctite, clip-ak etab. 
Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena

Itsas Hondakinen Garaiko Artistak proposamenak,  beste gaitasun batzuen artean, sormena erabiltzera animatu nahi ditu partehartzaileak. Jarduera sortaren azken hiru saioetan hondakinei buruz hainbat gauza ikasi eta deskubritu ostean, gaur egungo egoerak (hondakinei dagokionez) sentiarazi diena artelan batez adieraztea baita helburua. 

Artelan hauen sorrerarako baldintza bakarra izango da bildutako hondakinekin egin beharko dela, horiek izango direla lehengaia.  Zaborra jasotzea ondo dago, baina berriro ere botaz gero, hondakinak hondakin izaten jarraituko luke, kudeatuta ere, inpaktu bat izaten jarraituko luke gure ondare den planeta eta naturan.  Zaborra lehengai bezala erabiliz ziklo bat ixten da, garai batean erabilpen bat izan zuen objektu bati bigarren bizitza bat emanez.

Gaur egungo gure kulturari kritika egiteko aukera ere bada. Zaborren presentziarekin gure kontsumo ohituren eta baliabideen erabileraren jasangarritasunari buruz egin baitaiteke gogoeta. Gure indibidualismoari buruz ere bai, behin arazoa gure aurrean ikusten ez dugunean, arazoa izateari uzten diolako guretzat.

Mendebaldeko kulturan dagoen artearen eta adierazpenaren gutxiesteari ere bai, izan ere, orain gauzak aldatzen ari diren arren, orain arte (eta oraindik) zientziaren jakintza alorrak balio, onespen eta indar handiagoa baitu artearen aldean. 

Horregatik, jarduera hauen bitartez ere jarrera kritikoa eta aldaketarako jarrera proaktiboa sustatu nahi dugu, jasangarritasuna ez dadin etorri baliabide naturalei begira soilik baizik eta gizartea ere sozialki jasangarriago eta justuago bihurtu dadin.

 

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena

Proposamen honek finean bilatzen duena da bizipenen bitartez itsas hondakinekin zuzenean eta zeharka lotutako hainbat eduki barneratzea. Elkarren artean desberdinak diren saioetan gaur egun gizartea mehatsupean jarri duen itsas hondakinen arazoa, aztertu eta barneratzen saiatuko gara, jarrera kritikoa sustatuko dugu eta irtenbideei buruzko gogoeta egingo dugu metodologia parte hartzaile, aktibo, eta esperientziaren bitartez. 

Itsas hondakinen arazoa, duela urte batzuetatik, garai garaiko gaia da eta geroz eta kontzientzia handiagoa sortzen ari da gizarte mailan. Gaur egungo gazteak agente bezala berebiziko garrantzia izango dute arazo honen konponbidearen bilaketan, eta horregatik, garrantzitsua da arazo honen izana eta errealitatea sakon ezagutzea. Gainera, proposatzen den lanketa dinamikari esker, gazteek itsas hondakinaren bilketatik hasi, haren jatorriaren, konposizioaren eta ezaugarrien azterketa egin eta haren kudeaketaren jabe egin beharko dute. Honela, arazoaren izaera holistikoa ulertzea sustatuz eta gazteen lanerako autonomia sustatuz.

Eskaintzaren baitan, zeharka, hainbat gizarte balio landu nahi dira. Lehena, eta zuzenena, ingurugiroaren zaintza da; zabor bilketa eta zaborraren analisiaren bidez arazoaren larritasunaz eta konponbide baten beharraz kontziente egin nahi delako ikaslegoa. Lanketan zehar, zeharka aurreikusi dugu inklusioa landuko dela, jarduerak parte hartzaileak baitira eta egokitzeko aukera baitute norbaitek behar bereziak izanez gero. guztietan lankidetza eta partaidetza ekitatibo bat sustatu nahi da. Gainera, hondakinen arazoa gizateria osoaren arazoa da, ez kolektibo zehatz batena. Bestalde, proposatzen diren jarduerek ez dute genero rol markatuekin bat egiten, ikasle guztiek, modu ekitatiboan jardueraren arlo guztietatik pasa beharko dutelako eta ez lanen banaketa bat egin. Honela, generoak baldintzaturiko rolen banaketa bat ekidin nahi da.

Erabiliko den metodologia aktiboa, dinamikoa eta partehartzailea izango da, talde lana sustatuko du eta pertsona bakoitzaren gaitsun desberdinak landu eta praktikan jartzeko aukera emango du. Itsas Hondakinen arrantza eta itsasertz garbiketan talde lanean postu errotatibotan lan desberdinak garatuz egingo da lan, zaborra identifikatu, kokatu eta egoki biltzeko. Bildutakoaren analisian eta arazoaren konponbidearen lanketan banaka eta taldeka egin beharko da gogoeta. Mikroplastikoen analisian ere taldeka egingo da lan eta kide bakoitzak funtzio zehatz bat beteko du. Eta arte lanen sorkuntza: diseinua eta plangintza eta arte lanen sorkuntza: muntaia eta erakusketan ere taldekoa izango da dinamika. 

Honela, hainbat adimen mota lantzea espero da: kinestesiko-espaziala zaborra biltzean,  soziala taldeen kudeaketan, emozionala talde barruko komunikazioan, matematikoa kalkulu lanetan eta artistikoa sorkuntza lanetan behinik behin. 

Kurrikulum formalari dagokionez azterketa lana eginda, gaur egun ikastetxeetan indarrean dagoen Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea) dokumentutik, hirugarren zatitik honako helburu eta edukiekin lotura zuzena edo zeharkakoa duela baloratu da: 

Hirugarren zatia: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Curriculumaren Berariazko Ikuspegia: 

●    1.1.1. Ataleko 1. eta 2. helburuak
●    Arlo eta ikasgai guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak  (19ak)
●    2.1.1. ataleko 1. 2., eta 4. helburuak 
●    2.1.2.2. Ataleko 1. multzoko:
○    B. ataleko 1. puntuko (Problema teknologikoak ebaztea) 2. atala
○    B. Ataleko 2. puntuko (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) 1. a
○    B Ataleko 3. Puntuko (jarrerak) 4.a
●    3.1.1.  Ataleko 1. .helburua
●    3.1.2.2. Ataleko 
○    1. multzotik B puntutik  1.a, 2.a eta 3. a
○    3. multzotik : Hidrosfera ataletik: 6.a eta 7.a
○    4. multzotik: Biodibertsitatea ataletik 4.a 

●    3.2.1. Ataleko 1. helburua
●    3.2.2.2. ataleko 1. multzoko B. puntuko 1. 2. eta 3. helburuak
●    4.1.2.2. ataleko 8. multzoko 4. atala
●    5.1.1. ataleko 5. eta 8. helburuak
●    5.1.2.2. ataleko  1. multzoko B ataleko Jarrerak eta Balioak puntuko 4.a eta 7.a
●    5.1.2.2. ataleko 2. multzoko 11.a 12.a eta 13.a 
●    5.1.2.3. ataleko 1 . multzoko B puntuko Jarrerak eta Balioak ataleko 6.a 
●    6.1.1. ataleko  3. eta 4. helburuak 
●    6.1.2.2. ataleko 2. multzoko 18.a 
●    6.1.2.2. ataleko 3. multzoko 1.a 2.a eta 7.a

Ikastetxeentzat eskaintza honek suposatu dezakeen onuren artean interesgarrienetako bat, Arazoan Zentraturiko Ikaskuntza (PBL ingelesez) metodologia darabilela da. Arazoa, benetakoa eta egungoa. Egin beharreko guztia arazo honen inguruan zentratzen da, kasu honetan, etorkizuneko konponbideei buruzko gogoeta egin eta egoeraren espresioa sustatu nahi duen artelan bat sortu. Horrez gain, jarduerek aukera emango diete bai ikasle eta bai irakasleei, eskolatik kanpo, eskolan bertan landutako edukiak aplikatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, eta abar.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa euskal itsas ondarearen balioa azpimarratzen proiektu aitzindaria izan da, bere originaltasunagatik bereizten dena.


MATER Itsas Gela - Aula del Mar izeneko erakunde batek sortu, diseinatu eta garatutako proiektua da. Itsas Gela 2001an Pasaian jaio zen, itsas ondarea eta euskal itsas kulturaren grina hedatzeko asmoa zuen herriko sustatzaile, itsas profesional, arrantzale, ozeanografo, kultura kudeatzaile eta itsasoaren zale talde batek bultzatutako irabazi asmorik gabeko erakunde gisa.


2003 urtean elkarteak MATER ontzia salbatu eta gure  arrantzaleek belaunaldietan arbasoetatik jasotako ondare material eta immateriala, industrializazioak dakarren itsasoaren ustiapen gehiegizkoaz babestu asmoz, museo batean bilakatu zuen, ondare hura XXI. Mendeko ekonomia berrien  eta  sostenibilitate kontzeptuetara lotzen den balore berritzaileekin lotu asmoz.


Gaur egun, MATER Ingurumen hezkuntza zentru berritzaile bat da, zeinak helburu dituen, Pasaiako inguruko itsas ondarea, kultur ondarea eta ondare naturala ezagutzera ematea eta ingurugiroaren zaintzan inplikazioa handitzeko jendea sentsibilizatzea. Proiektu berezi honek Pasaiako Badian (Gipuzkoa) du bere egoitza, San Pedro auzoko arrantza  kaian. Urtero 7.000 bisitari baino gehiago jasotzen ditu eta itsas kultura eta ingurugiroa jorratzen duten hainbat jarduera burutzen ditu, tailer didaktikoak, ingurugiro sentsibilizazio kanpainak, kosta txangoak eta ingurumen hezkuntza proiektu eta kanpainak. Horiek  guztiek, MATER,bizirik dagoen benetako itsas ondarea bilakatzen dute.