Back Itzal-Antzerkia, emozioen hizkuntza

Egitasmoaren izena : Itzal-Antzerkia, emozioen hizkuntza

Eragilea : Patata Tropikala Antzerki Laborategia

Telefonoa
607382823 / 653712367
Kontaktua
Judith Poves

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Zein balio sustatzen ditu
auto ezagutza, enpatia, irizpide kritikoa, buru-zalutasuna, inklusioa, aniztasuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1294,40€ + BEZA (10%)= 1.423,84
Jardueraren deskribapena:
Saioaren formatua tailerrekoa izango da. Bost saio izango dira, bakoitza ordu eta erdikoa. Guztira zazpi ordu eta erdi, ikastetxearen beharren arabera eman ahal izango direnak. Gehienez hilabeteko epearekin jarduera amaitzeko. Ikasleak berak izango dira zuzeneko parte-hartzaileak, ikasleek iradokitako edukiarekin esperimentatzeko aukera izango baitute. Ikastaroan emango diren kontzeptu batzuk hurrengoak izango dira: itzal intimoa, itzal askatua, itzal-antzerkia eta silueta.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Eskolaren kontura:

  • Espazio diafanoa altzari gabekoa , hala nola gimnasioa edo klase handia.
  • Argi indarra, entxufe arrunt bat 220v/16A dituena.
  • Proiektorea.

Gure kontura:

  • Soinu-ekipoa.
  • Argi-fokua.
  • Pantaila.
  • Materiala: errotulagailuak, kola, egurrezko makilak, guraizeak, linterna, kartulina/kartoia, kuterra.

Ikasle bakoitzari jarduerarako behar duen materiala emango zaio. Amaitu ondoren, soberako materiala itzuliko da.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Antzerkia eta Itzalak konbinatzeak plastika, interpretazioa, gorputza eta ahozkoa lantzeko aukera ematen digu, hizkuntza horien bidez beren beharrak landuz eta adieraziz. Hainbat esparru artistikotan itzala erabiltzeak garai eta kultura desberdinetan zehar bidaia historikoa egiteko aukera ematen digu.

Sinbolismoa eta erabilera hainbat eremutan. Itzala, bere ezaugarri iradokitzaileengatik, eremu askotan inspiratu eta erabili izan da: margoan, arte-garaikidean, argazkilaritzan, zineman, animazioan, publizitatean eta filosofian. Kontzeptu horietan sakonduko dugu adibide bisualekin, proiekzioekin eta narrazioekin.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

ANTZERKIA ETA ITZALAK ADIMEN EMOZIONALA LANTZEKO TRESNA GISA. Interpretazio eta mugimendu tekniken bidez, eta inprobisazioetan oinarrituta, ikasleek bizitza errealarekin lotutako muntaia dramatiko laburrak sortuko dituzte, emozioak eta horiek inguruan duten eragina lantzeko.
Kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala eta trebetasun sozialak landuko ditugu.

Itzalen antzerkiarekin lan egitearen onura ugarien artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:

  • Guztientzat eskuragarri dago eta ez da beharrezkoa prestakuntza artistikoa izatea.
  • Jolasera eta esperimentaziora gonbidatzen du.
  • Edozein antzerki mota bezala terapeutikoa da, pertsonaien bidez adierazteko aukera ematen baitigu.
  • Talde-lanean norbera baliotsu sentitzen da bakoitzaren zeregina bakarra etabeharrezkoa baita.
  • Aldi berean sortzailea eta praktikoa da emozioak eta adierazpideak bilatzera bultzatzen baigaitu.
  • Iradokitzeko gaitasuna duenez, irudimenarekin osatzeko aukera ematen dio ikasleari.
  • Emozioak eta aldarrikapenak bideratzeko kanalak irekitzen ditu.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Patata tropikala Antzerki Laborategia 2008an jaio zen Judith Poves eta Iker Etxarriren eskutik. Bere jarduera ikuskizunak sortzera eta ekoiztera bideratuta dago, nahiz eta Hezkuntzari tarte garrantzitsua eskaini dion beti, haurrentzako eta helduentzako ikastaroak eskainiz. 2009. urteaz geroztik klaseak ematen ditugu eta hainbat ikastetxerekin lan egiten dugu: Atalaia Ikastola (Hondarribi), Katramilla (Andoain), Kukuka (Lasarte), Badia Eskola (Pasaia), Aleka (Pasai San Pedroko antzerki taldea) eta Lizeo Santo Tomas ikastola (Donostia).

Gure helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Interpretazio eta mugimendu teknikak aztertzea.
  • Aktorearen erremintak aztertzea: ahotsa, gorputz-adierazpena, keinuak eta erritmikoa.
  • Sorkuntza-prozesuaren fase guztiak ezagutzea eta parte hartzea.
  • Attrezzoa, eszenografia, argiztapena... sortzen parte hartzea.
  • Muntaia dramatikoak sortzea, ikaslearen inprobisazioen eta nahiak baliatuz.
  • Antzerkia munduarekiko bozgorailu gisa erabiltzea.