Back JANTZIAK ERAIKIZ
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Egitasmo honek prozesu eraikitzailea izango du. Hainbat esparru aztertuko ditu.
Egoerak laguntzen badu, taldeka egitea proposatzen da,( beti ere hartu behar diren neurriak hartuz) modu honetara talde lana sustatuz. Margotzeko prozesua librea izan arren, beti ere konposaketa aztertzen joango gara.
Kasu honetan, material bakoitzak eskaintzen dizkigun berezitasunak eta mugak aztertu beharko ditugu, malgutasuna, gardentasuna, koloreak, horrela, berezitasun horietaz baliatzeko.
Bestetik, atal honetan, ikasleek, beste artista eta diseinatzaileen irudiak ikusteko aukera izango dute eraikitzen hasi baina lehen.
Eraikitzeko prozesua esperimentazioan oinarrituko da.
Erabiliko ditugun materialak aukeratu, hauek nola uztartu daitezkeen pentsatu, baina era berean, konposaketa ezberdinak mahai gainean osatzen joango gara. Azken finean soluzio tekniko eta estetikoak bilatu eta aurkitu beharko ditugu.
Prozesu honetan ere, talde lana proposatzen da: material bakoitzak bere berezitasunak eta mugak dituzten bezala, guk norbanako bakoitzak gure berezitasunak eta mugak ditugu eta taldean lanean arituz, bakoitzak berea emanez osotasun batera heldu gaitezke.
Amaia Zinkunegi Larrañaga:
20 urte baino gehiagoko eskarmentua kultura eta sormen alorrean.
“Artes y Oficios” Diplomaduna da, Zeramika espezialitatean.
- Arte Ederretan Lizentziatua.
- 1984-92 Aiako Tailerreko partaide izan zen eta bertan zeramika lantzeaz gain, antolatutako ekintzetan, jardueretan eta erakusketetan parte hartu zuen. Epealdi horretan, inguruko hainbat herrietan ( Orio, Usurbil, Aizarnazabal, Zestoa, Donostia, Zarautz) haurrei eta helduei zuzendutako Zeramika Ikastaroetan irakasle lanetan aritu zen.
-Duela 18 urte BIRBIRA bikotea osatu zuen Ines Gerekarekin batera, baina aspaldidanik bakarrik jarraitzen du.
-BIRBIRAren helburu nagusia da plastika eta birziklapena uztartzea; eta, era berean, haurren artean ingurugiroarekiko sentsibilizazioa sustatzea eta sormena areagotzea.
www.birbira.eus orrialdean,hainbat tailerretan egindako haurren lanak, erakusketak, Jantzietan oinarritutako ikuskizunen irudiak ikus daitezke.