Back Ni Jo Yo ME

Egitasmoaren izena : Ni Jo Yo ME

Eragilea : Nuria Pérez Danza

Telefonoa
620176174
Kontaktua
Nuria Perez

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Natur zientziak
Gorputz hezkuntza
Zein balio sustatzen ditu
Dantza garaikidea eta zientzia alorra hurbildu; Ikasleen arteko harreman gorputz-sozialak landu, masa vs norbanakoa; genero berdintasuna; dantzak tresna inklusibo moduan duen ahalmena indartu.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Aretoaren arabera, 2 gela gehienez.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.250 € (BEZaz salbuetsita).

Jardueraren deskribapena:
"Ni/Jo/yo/me" sistema transmediatikoa da geure buruari galdetzeko: zer bizi duzu azaletik barrura? Abiadurak, gorputzaren mugimendu erritmikoa eta arritmikoa. Gure propiozepzioa eraikitzen dute. Dantzaren bidez, gizaki gisa zer osatzen dugun hausnar dezakegu. Ez gara lepo gainetik bakarrik existitzen, baizik eta gure bizitzan isilean laguntzen diguten zelula multzo bati esker.
 
Formatoa

- 3 orduko 4 saio

- Saio guztietan metodologia bera erabiliko da.

- Sesio bakoitza edukien ardatz batean kokatuko da.

 

Metodologia

- Gaira sarrera > teoria

- Taldeko adierazpen grafikoa > murala

- Sistemaren lanketa > dantza

Taldeko adierazpen grafikoa > garapena eta gogoeta kritikoa

 

Eduki-ardatzak

- Hezur-sistema. Eskeletoaren lanketa. Bere aukerak aztertzen ditugu gihar sistematik bereiziz.

- Gihar-sistema. Giharren lanketa, gorputzen eta atalen indar eta pisuak ezagutzen.

- Nerbio-sistema. Elektrizitatea, komunikazio eta intentsitateak.

- Tegumentu-sistema. Larru-azala, ukimena. Ukimena, komunikazioa eta espazioak.

 
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Areto/gimnasio/espazio zabala, taldearen neurrira egokitzen dena.
  • Musika ekipoa
Jarduerari buruzko txostena:

Ikuspegi artistikoa

  • Diziplina baten esplorazioa. Dantza garaikidera sarrrera, dantzaren balio sozio-kulturalak agerian jarriz.
  • Erreferentea - Steve Patxon. Gorputzekin kontaktuan jartzea, burua mugimenduetara bideratzea aldi-berean.
  • Bizi-hurbilketa. Mugimenduaren bidez ezagutza berriak jasotzea. Teoria barneratzeko modu berriak.

Ikuspegi pedagogikoa

  • Konpetentzia artistikoa. Bizitzako egoera eta alor desberdinetan emozio, bizipen eta ideien adierazpen, irudikatze eta komunikazioa produktu artistikoak pertsonal eta arrazoituen bidez ekoiztea sustatzen da.
  • Konpetentzia motriz. Gorputz modu espontaneo edo kontzientean erabiltzen ikasten da, komunikazio zein sormen, emozio eta ulermen adierazpide moduan.
  • Konpententzia zientifikoa. sistema eta fenomeno naturalak modu koherente, egoki eta zuzenean idatzi, azaldu eta aurreikusten laguntzen da, errealitatea egitate zientifikotik ulertzeko bidean.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Nuria  Pérez

Biologian lizentziatua da UABen eta EHUn Arte eszenikoetan graduondokoa. Sortzaile eta pedagogo eszeniko moduan egiten du lan dantzaren hainbat eremutan, hala nola dantza inklusiboan (Uikan, Kukia, Kolorearekin), dantzarientzat anatomia, dantza garaikidea (ume, gazte eta helduentzat). Dance2gether-ekin kolaboratu du Donostia 2016an.

Kim Maiteny

Irakasle ikasketak, psikomotrizitatean masterra eta alor soziedukatiboetan ikerketa masterra ditu. Ikertu, Ikasiker eta Arte plastiko eta bisualen bekak jaso ditu, gizarte transformazioko proiektu kulturaletan parte hartuz, hala  nola 5 days to dance, WhyViolence, Galaxias Interactivas edo Plastic Planet.