Back BULLYNG-A EZ DA JOLASA

Egitasmoaren izena : BULLYNG-A EZ DA JOLASA

Eragilea : Arimaz Teatro Elkartea

Telefonoa
644888935
Kontaktua
Barbara Rivas / Amaia Ruiz de Galarreta

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Etika
Zein balio sustatzen ditu
inklusioa, errespetua,onestasuna, ardura,elkartasuna, tolerantzia
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH1
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

700€ (BEZetik salbuetsita) . 2 orduko saioa

Jardueraren deskribapena:

 

DESKRIBAPENA:

DBH1 -eko ikasleei zuzenduriko bi orduko tailerra da, ikasgelan bertan egingo dena. Lehenengo jazarpenari buruzko mikro antzerkia ikusiko dute, eta ondoren antzerkiaren bitartez jazarpenaren gaia landuko dugu, ikasleak protagonistak izanik. Zapalduen Antzerkia eta PIBE metodoak erabiliko dira.

Teknika hauek tresna baliagarriak dira haien gatazkak kudeatzeko.

ANTZERKIA:

Gazte eta ume askok, eskoletan bizi dituzten eraso fisiko eta hitzezkoez hitz egingo dugu, eta agresio horiek etorkizunean izan dezaketen eragina ikusiko da obra guztian zehar. Eszenatokian bi pertsonaia egongo dira, Miren eta Ane. Eskolan egon ziren garai hartatik urte asko pasatu dira, baina Ane oraindik minduta dago eta erantzun bila dabil.

TAILERRA:

Zapalduen Antzerkia eta PIBE metodoak lagunduta ariketak, jokoak, inprobisazioak eta antzerki teknikak erabiliko ditugu,jazarpenaren inguruan ausnartzeko, egoera eta bizipen desberdinak gorputzera eramanez eta ikasleak ekintza dramatikoaren protagonista izaten. Modu honetan beraien inplikazio pedagogiko, sozial, kultural, politiko eta terapeutikoetatik, ikusle pasiboa ikusle aktibo bilakatuz.

PIBE (Eszenetan oinarritutako Psikoterapia Integratiboa), programa psikologiko desberdinak (terapia sistemikoak, psikodramatikoak eta konstruktibistak) eta arte eszenikoak (antzerki soziala) ditu oinarri. PIBEren bidez aztertzen da zer den problematikoa pertsonarentzat, zerk blokeatzen edo sufriarazten duen, eta gero dramatizatu egiten da, eszenaratzeak kontzientzia hartzen lagun diezaion, bide edo alternatiba posibleak aztertu ahal izateko.Talde-tresna bat da, parte-hartzaile bakoitzak bere historia lantzea ahalbidetzen duena, sortzen ari denaren figuraren bidez, eszenara ekarritako gatazkaren esanahi berriak eraikiz eta berreraikiz.

 

 

 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Gure antzerki-tailerra klasean egiteko prestatuta dago, bertako elementuak erabiliz. Bi foko eramaten ditugu antzerkia gauzatzeko eta horretarako saioa hasi aurretik 5 minutu beharko ditugu dena prestatzeko. Saioa 2 orduko iraupena izango dugu.

 

Jarduerari buruzko txostena:

Ikusita gaur egun bulling -ak hartu duen indarra gazteen artean, beharra sentitu dugu honen inguruko antzerki eta lan prozesu bat sortzea, sensibilizatu daitezen gaiarekin.

Zer sentitzen dute gazteek besteengatik onartuak ez direnean? Gainontzekoen onespena behar dugu gure burua maitatzeko? Ingurukoek zer jarrera hartzen dute erasotzaileak biktimari eraso egiten dionean?
Gazte eta ume askok, eskoletan bizi dituzten eraso fisiko eta hitzezkoez hitz egingo dugu, eta agresio horiek etorkizunean izan dezaketen eragina ikusiko da obra guztian zehar.

Eskola desberdinetan gure antzerki-tailerra burutu ondoren bullyingaren gaia sakontzeaz gain, prozesuan identitatea, generoa, arrazakeria, aniztasuna besteak beste ere lantzen direla ikusi dugu.

Tailerrean landuko diren helburuak honako hauek izango dira:

  1. Pentsamendu eta ideiak modu askean adierazten laguntzea argitasun eta sormenetik.
  2. Arazoak konpontzeko tresnak ematea
  3. Arazoen inguruko hausnarketa bultzatzea
  4. Gazteen arteko komunikazioa areagotzea

 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Amaia Ruiz de Galarreta (Tolosa, 1986)
Antzerki ikasketak Madriden (Arte 4) eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean egin ostean, aktore lanetan ibili da. Besteak beste, telebistako Goenkale telesailean eta 3txulo jokoan aurkezle, eta Topic txontxongilo museoko bisita gidatuetako aktore. Gaur egun, 3.urtez Donostiako ikastetxeetan Orekatu (bullying-ari buruzko mikroantzerkia) antzezten dabil eta baita haurrei antzerki klaseak ematen ere.

Barbara Rivas (Zumarraga, 1987)
Antzerki fisikoko ikasketak Madrileko RESADen eta Londreseko Rose Bruford College-en egin ditu. Euskal Telebistan egin zituen bere lehenengo lanak; Goenkale eta Goazenen besteak beste. Antzerkian Cyrano obran dabil lanean Baionako Hecho en casa konpaniarekin euskeraz, frantzesez eta gazteleraz antzezten. Bestalde, Arimaz konpaniarekin 3.urtez Donostiako ikastetxeetan bullying-ari buruzko antzerki-tailerrean murgilduta.

Dokumentu osagarriak
Loturak

Bideoa