Back Sekretu Polita
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
“SEKRETU POLITA” antzezlana komedia eta drama moduan, biak neurri berean, jorratzen da (komedia dramatikoa).
Ez ahal dugu ba denok, erabat galduta edo nahasita egonda, bat batean itxaropentsu askatasunaren argia jarraitzeko aukera ikusten duen pertsonarekin enpatizatzeko gaitasunik?
Neurri txikiagoan bada ere, transexualitatea oraindik ere gai ezezaguna da eremu askotan. Eta tabua jende askorentzat.
Bai senide edo bizilagun baten bidez, hurbileko esperientzia izan dutenek bakarrik esperimentatu ahal izan dute zein den beren jarrera eta beren errealitateren benetako sentimendua. Zuzenean ezagutu, hitz egin edo eztabaidatu baitute gaiaren inguruan. Hala ere, gehienetan, azaleko ezagutza baino besterik ez da. Geure esperientzia eta borondate onenenarekin gai hau jorratu eta bestearen azalean jartzeko aukera eman nahiko genuke.
Transexualitatea arrazoi nagusia izanik, garaiz emandako elkarrizketa baten garrantziaz ere arituko gara. Baten beldurrak eta larritasunak kanporatzearen garrantziaz, alegia. Beldur horiek horrenbesterainokoak ez direla ohartzeko, norbaiten laguntza garaiz jasotzearen inportantziaz.
Gurasoek duten paperaz ere arituko gara (Ama, kasu honetan). Nola batzuetan, egiazaletasun edo kemen faltagatik, haiekin jarduteari uzten diogun, elkarrekin dugun erlazio hori hozten joaten den arte.
Antzezlana bukatzean, esan bezala, aktoreek, haien pertsonaia guztiz alde batera utzi gabe noski, ikasleei dituzten galdera edo dudak erantzun edo eztabaidatzeko aukera emango zaie “Aulki beroan” Beti ere, jorratutako gaiak eztabaidatzera edo elkar aditzera eramango gaituen, ikasleen esku utziaz.
Bi aktore gazteen arteko errespetu eta mirespenetik sortzen da “21:12 PRODUKZIOAK”. Elkarrekin sortu, ikasi eta lan egiteko desiraz. Arnedo eta Sagarzazu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ezagutu ziren 2002 urtean. Eszena bat partekatu zuten orduan, eta ia konturatu gabe sortu zuten elkarren arteko lotura.
Ordu ez geroztik, zenbait obra partekatu dituzte; Teresa Calo-k zuzendutako “Zertan ari gara?” edota Garci Losadaren “Dublindarrak”.
2018. urtean euren mikroantzergigintza sortzea erabakitzen dute. Paco Sagarzazuren laguntzarekin Chejov-en testuetan oinarritutako “Lo Contrario al Aplauso” estreinatzen dute.
Ondoren, Madrilen ospaturiko “Micro Teatro de Isla Azul” lehiaketan, Ikuslearen saria eta Gizonezko Antzezpen Onenaren sariak lortzen dituzte “Visita Guiada” antzezlanarekin.
Urte beran, “TIC-TAC” film laburra aurkezten dute. Dagoeneko Nazioarteko jaialdi ezberdinetan onarpen zabala izan duena.
“SEKRETU POLITA” da gure antzezleek helburu bereziarekin sortu duten azken antzezlana.