Back Soinubila

Egitasmoaren izena : Soinubila

Eragilea : SOINUENEA FUNDAZIOA

Telefonoa
943493578
Kontaktua
Joseba Zabaleta.

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gaztelania
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Kooperazioa. Proposatzen dugun ondare bilketa proiektu hau talde lanean burutuko da, gazteen iniziatiba eta kooperazio-trebetasuna garatuz. Lan banaketa, arduraz jokatzea eta kide guztien ekarpenak balioestea bilatuko da. ◦ Kolektibotasuna. Ikastetxea kokaturik dagoen herrian eta eskualdean dagoen ondarea partekatua dela eta ikasleak herri kulturaren zati eta agente direla une oro azpimarratuko da egitasmoan zehar. ◦ Kulturartekotasuna. Ikasleen etxeetako eta herriko kultur aniztasuna herriko ondarearen parte izango da proiektu osoan zehar. Musika adierazpenek berezkoa duten aberastasuna eta aurreiritziak apurtzeko indarra probestuko dugu, herri kulturek ezberdintzen eta berdintzen gaituztela azpimarratzeko. Bestalde, kultura oro hibridoa dela ere landuko dugu, Euskal Herriari dagokion marko teoriko bat aurkeztuz, baina batez ere ikasleek eurek bilduko dituzten lagin konkretuen azterketaren bitartez. ◦ Genero berdintasuna. Herri kulturak eta herri musikak, beste alor askok bezala, plaza (eremu publikoa) eta etxea (eremu pribatua) izan ditu. Ikasleekin burutuko dugun bilketa eta katalogazio lanean, genero rolek eremu bakoitzean izan duten garrantziari buruz eztabaidatuko dugu. Zergatik eman da emakumeen kantua batez ere eremu pribatuan eta ez publikoan? Zein garrantzi dute kantuak eta musikak haurren heziketan? Zergatik ikus ditzakegu emakumeak dantza eta musika irakaskuntzan, baina ez hainbeste musikari profesional gisa? Zer aldatu da azken mendean? Kultura transmisio lanetan emakumeak giltzarri izan dira kultura gehienetan, eta azken hamarkadetan aurrerapausoak eman badira ere, oraindik harresi asko eraitsi beharra dago. Ikasleek eurek indukzioz eta eztabaidatuz genero kontuei buruz hausnartzea bultzatuko dugu. ◦ Adinekoen balioespena. Bilketa lana burutzeko etxeko edo herriko adineko jendearengana jo beharko dute ikasleek. Belaunaldien arteko elkarrizketa bultzatzeaz gain, adinekoen gazte garaia, festa giroa eta abar nolakoa zen ezagutzera bultzatuko ditugu. Ezagutzarik gabe ez dago hurbilketarik ez eta balioespenik ere. ◦ Kontzientzia historikoa. Herri musika bilketak eta adinekoekin elkarrizketek azken mendean haien herrian eman diren aldaketen irudi orokor bat emango diete. Debeku, muga eta ohitura aldaketez hitz egiteko tartea emango du proposatutako ariketak. ◦ Zientifikotasuna. Soinu-tresna bat edo kantu bat sailkatzeko eredu desberdinak daudela ikusiko dugu. Ikasleek sailkapen sistema akademikoak ezagutuko dituzte, eta katalogazioaren inguruko oinarrizko esperientzia bilduko dute.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Soinueneak aurkezten duen egitasmoa Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskainia da. Maila bakoitzean ikasleen ezagutza eta gaitasunak ezberdinak denez, ekintzaren planteamendua malgua eta moldagarria da.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

670€ (BEZa salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

 Soinubila egitasmoarekin ikasleak herri ondare materiala eta inmateriala biltzera, katalogatzera eta honen inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditugu. Ikasgelan egingo ditugun saioak (10 ordu) gelatik kanpora burutu beharko dituzten ikerketa txikiekin osatuko ditugu.

Kokapen orokor gisa, herri-musikaren bilketa zer den eta nondik has litekeen azalduko dugu. Ondare materialaren eta inmaterialaren arteko ezberdintasunak aurkeztuko ditugu. Eskuartean dugun proiektuaren helburuak eta pausoak azalduko dizkiegu. 4 kideko taldak egingo ditugu.

Jarraian, soinu-tresnen sailkapen zientifikoa aurkeztuko diegu. GAldetegi baten laguntzaz, denen artean herrian/auzoan aurki ditzakegun soinu-tresnen mapa osatuko dugu; mapa horri une oro elementu berriak gehitu ahal izango dizkiogu.

Ondare inmaterialaren gaia problematizatuko dugu. Ahotsa ez al da soinu-tresna? Kantua nola jaso daiteke? Eta dantza? Saio honetan elementu materialak eta inmaterialak nola jaso eta katalogatu daitezkeen eztabaidatuko dugu. Katalogazio fitxa eredu bat adostuko dugu, ikasleek bilketa lanerako oinarri bat izan dezaten.

Bigarren fasean, ikasle bakoitzak etxean edo inguruan galdetuko du, familian edo auzoan pertsona edo elkarteren batek soinu-tresnarik baduen, kanturik edo dantzrik badakien. TAlde txikietan nork bere aurkikuntzak konpartituko ditu proiektuan zehar katalogatzeko. Kultura desberdinetako elementuak eta plubliko zabalarentzat ezezagunak izan daitezkeenak aukeratzea hobetsiko dugu.

Informatzaileengana nola gerturatu eztabaidatuko dugu. Zer galdetuko diegun, ondarea nola bilduko dugun, biltzen duguna sarean hedatzeko baimena idatziz jasoko dugun eta abar hausnartuko dugu. Saio bakoitzean talde bakoitzak bere aurrerapausoak eta zailtasunak konpartituko ditu.

Azken fasean, talde bakoitzak bildutako ondareari buruzko aurkezpena egingo du, ikastetxeanbertan edo herrian. Borondaterik badago, ikasleek bildutakoa plataforma digital batera igoko da, ikastetxearen web orrialdera edo Youtubeko kanalera, Soinuenearen errepositoriora edo egokia izan daitekeen beste batera.

 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Egitasmoa nagusiki ikastetxean gauzatuko den arren, fundazioaren langileak museoan ere lan egingo du, Soinuenearen azpiegitura aprobetxatuz.

  • Ikastetxeak baliabide hauek izn beharko lituzke:
  • Arbela elektronikoa eta interneteko konexio segura.
  • Aurkezpenetan edukiak behar bezala ikusi eta entzun ahal izateko azpiegitura teknikoa: musika ekipoak, proiektorea, pantaila...
  • Grabazioak egiteko tresnak (ikasleek euren mugikorra edo grabagailua izatea)
  • Bilduko diren funts dokumentalak behar bezala editatzeko eta katalogatzeko ordenagailu eta programa informatiko egokiak (adibidez: Photoshop, Soundforge edota DAVinci Resolve). Ikastetxeak horrelakorik ez balu, museoko baliabideekin hau nola konpondu pentsa liteek.

Soinueneak ikastetxearen eskura jartzen dituen baliabideak:

  • Saioak dinamizatzeko eta egitasmoaren jarraipena egiteko langile bat
  • Edukiak lantzeko materiala: aurkezpenak, ikasleentzako fitxak...
  • Katalogazio lanean ikaslearen formakuntzan lagungarri izango diren dokumentu eta idatziak museoaren web atarian:
    • Euskal soinu-tresnen entziklopedia
    • Museoaren bisita birtual interaktiboa
    • 1.550 soinu-tresnen katalogazio fitxak
    • Etnomusikologian espezializatutako biblioteka eta fonotekako 16.000 dokumentu kontsultatzeko aukera. 
  • BIldutako funts dokumentalak online katalogateko museoaren errepositorioan dagoen datu basea.
  • Bildutako funtsak behar bezala gordetzeko azpiegitura informatikoa.
  • Katalogazio lanaren emaitzak publikoaren esku jartzeko museoaren web ataria
Jarduerari buruzko txostena:
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala