Atrás Soinubila
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
670€ (BEZa salbuetsita)
Soinubila egitasmoarekin ikasleak herri ondare materiala eta inmateriala biltzera, katalogatzera eta honen inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditugu. Ikasgelan egingo ditugun saioak (10 ordu) gelatik kanpora burutu beharko dituzten ikerketa txikiekin osatuko ditugu.
Kokapen orokor gisa, herri-musikaren bilketa zer den eta nondik has litekeen azalduko dugu. Ondare materialaren eta inmaterialaren arteko ezberdintasunak aurkeztuko ditugu. Eskuartean dugun proiektuaren helburuak eta pausoak azalduko dizkiegu. 4 kideko taldak egingo ditugu.
Jarraian, soinu-tresnen sailkapen zientifikoa aurkeztuko diegu. GAldetegi baten laguntzaz, denen artean herrian/auzoan aurki ditzakegun soinu-tresnen mapa osatuko dugu; mapa horri une oro elementu berriak gehitu ahal izango dizkiogu.
Ondare inmaterialaren gaia problematizatuko dugu. Ahotsa ez al da soinu-tresna? Kantua nola jaso daiteke? Eta dantza? Saio honetan elementu materialak eta inmaterialak nola jaso eta katalogatu daitezkeen eztabaidatuko dugu. Katalogazio fitxa eredu bat adostuko dugu, ikasleek bilketa lanerako oinarri bat izan dezaten.
Bigarren fasean, ikasle bakoitzak etxean edo inguruan galdetuko du, familian edo auzoan pertsona edo elkarteren batek soinu-tresnarik baduen, kanturik edo dantzrik badakien. TAlde txikietan nork bere aurkikuntzak konpartituko ditu proiektuan zehar katalogatzeko. Kultura desberdinetako elementuak eta plubliko zabalarentzat ezezagunak izan daitezkeenak aukeratzea hobetsiko dugu.
Informatzaileengana nola gerturatu eztabaidatuko dugu. Zer galdetuko diegun, ondarea nola bilduko dugun, biltzen duguna sarean hedatzeko baimena idatziz jasoko dugun eta abar hausnartuko dugu. Saio bakoitzean talde bakoitzak bere aurrerapausoak eta zailtasunak konpartituko ditu.
Azken fasean, talde bakoitzak bildutako ondareari buruzko aurkezpena egingo du, ikastetxeanbertan edo herrian. Borondaterik badago, ikasleek bildutakoa plataforma digital batera igoko da, ikastetxearen web orrialdera edo Youtubeko kanalera, Soinuenearen errepositoriora edo egokia izan daitekeen beste batera.
Egitasmoa nagusiki ikastetxean gauzatuko den arren, fundazioaren langileak museoan ere lan egingo du, Soinuenearen azpiegitura aprobetxatuz.
Soinueneak ikastetxearen eskura jartzen dituen baliabideak: