Back ZIRKUAREN MUNDUAN MURGILTZEN
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
445,20€ (BEZa barne)
Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den honetan, sormena, jolasa eta elkarlana uztartzen dituen txoko baten modura ikusten dugu guk zirkua.
Hori hala, zirkua oinarri duen 2 orduko saio bat aurkeztera gatoz. Elementu ezberdinen manipulazio eta esperimentazio prozesu bat izango delarik, zirkuaren mundu zabala hurbilagotik ezagutu eta bere ezagutza prozesuak eskaintzen dizkigun abantailak eskuratuz, gazteen parte-hartzea eta sormena sustatuko ditugu.
Ekintzak ikastetxean bertan burutuko dira, hori horrela, beharrezkoa izango da ikastetxeak espazio zabal estali bat bermatzea baita koltxonetak ere. Gainerako zirkuko materiala Xomorro Taldeak jarriko du.
Saioaren iraupenari dagokionean, 2 orduko saioa izango da, eskolako bi klase ordu jarraien iraupena hain juxtu. Saioaren iraupena moldagarria litzake eskola bakoitzaren behar eta nahien arabera, betiere gutxieneko iraupena 2 ordukoa izanik.
Bukatzeko, Ikasleek arropa erosoa eramatea gomendatzen dugu. Zirkuaren munduan murgiltzen gareanean ez baitugu geldi egoteko astirik ere izango!
Diziplina anitzeko alorra da zirkua, hori hala, edonork bere lekua topatzeko aukera zabala eskaintzen digu; oreka, indarra, malgutasuna, teknika edota gorputz adierazpena bezalako kontzeptu ezberdinak nahasten baitira bertan.
Hori hala, norberaren gaitasunetan jarriko dugu oinarria, pertsona guztiak sortzeko gai direla pentsatzen baitugu, denok sortzaileak garela alegia. Sortzaile izatea beraz, indibidualtasunetik taldera joango den prozesu bat izango da, baita alderantzizko norabidean ere.Hauexek gure helburuak:
Oinarrizko gaitasunak lantzen hasiko gara eta esperimentazioaren bidezko jarduerak eginez gaitasun zehatzagoak landuko dira. Saioaren zehar zirkuarekin zerikusia daukaten jarduera guztiak aurkeztuko dira:
Jarduera guztiak aurkezten goazen heinean gazteek beraien interes, gaitasun eta motibazioaren arabera modu askean jarduera batean edo bestean gehiago sakondu ahal izango dute. Horren arabera jarduera orokorrak diseinatzeko estrategia ezberdinak erabiliko dira.
ANE ARSUAGA IRAOLA
Diseinu eta Sorkuntzan graduatua, Irakaskuntzako masterra burutu zuen ondoren Hezkuntza Artistikoan espezializatuz. Arteak eta batez ere sormenak bere egunerokoan duen garrantziak, bere proiektu propioak sortzera bultzatu zuen eta hala dabil orduztik.
Hezkuntza ez formalean hezitzaile gisa ibilbide oparoa burutuz, zirkuaren mundua ezagutzeko aukera izan zuen bertan, eta honekiko interesak 2016an Xomorro Taldearen sortze prozesuaren partaide eta kide izatera eraman zuen. Orduztik, zirkuko hezitzaile gisa dabil lanean profesionalki eskola ezberdinetan, baita Xomorrok berak antolaturiko tailer ezberdinetan.
Bere zirkuko formazioa, profesional ezberdinek buruturiko ikastaro ezberdinekin garatu eta osatzeko aukera izan du: hala nola, Shakti Olaizola, Endika Salazar, Mafalda Saloio, Txitatoki Zirku Eskola, Asvinenea, Zirkozaurre, Karola...
Bere burua ez du diziplina batean sailkatu nahi izaten, guztiak baititu gustuko. Sormena oinarri, bere bi plazerrak uztartzeko aukera izan du profesionalki; Artea eta Zirkua.
ELIXABETE BARANDIARAN ANDRES
Bartzelonako Rogelio Rivel Goi mailako zirko eskolan graduatua, (2016-2020) ala Zirko Sozialean, Nou Barris-eko Ateneu-ren eskutik (2018).
Arte eskezinkoen munduan jorratu du Brandariaranek bere ibildea, zirkoaz gain: dantza garaikidea, akrodantza, jazz eta burlesquean alegia.
2020an Euskal Herrira egin zuen itzulia Elixabetek eta Garaioneko zentroan, sorkuntza erresidentzia batekin izan zen bekatua, Sorgingunea ala “à Pamplelune” egingo zen ikusikizuna garatzeko.
Zirkuola (Zirkorako errendimentu zentroa), Euskal zirko kabareta, Baionako Oreka Eskola, Hendaiako Borderline Fabrika-n edota Berriozarreko kultur etxean ikuskizunak ala formakuntzak eskaini ditu.
2021. urtetik aurrera Xomorro elkartean dabil zirku hezitzaile gisa lanean profesionalki. Berak antolaturiko tailer eta eskola ezberdinetan.