Tresnak eta material bilketa

Bastak egiteko funtsezko tresnak jostun-guraizeak, orratz zuzen eta makurrak, titareak eta eztenak ziren. Horiek denak, baita zuhaitzak mozteko aizkorak eta kutxatzarrak egiteko zeioak ere, dendan erosten zituzten.

Material egokiak biltzea oso garrantzitsua zen. Lasto aproposena zekalearena, ahal zen eta luzeena zen. Izan ere, oso malgua zen eta bastara ondo egokitzen zen. Zekale lastorik ez zegoenean, gari lastoa erabiltzen zuen. Bi kasuetan, harri gainean kolpatuta aletzen zuen “bero handia egiten zuenean": Lastoa Gordoatik edo Galarretatik eramaten zuten zamariek. Zamariak ahalik eta gehien zamatzen ziren eta lastoa  “ondo estutzen zen sokarekin ondo lotu baino lehen”.  1950eko eta 1960ko hamarkadetan, zamariei “gazta batzuk” bakarrik ematen zitzaizkien lanaren ordain gisa.

Gainerako materialak, besteak beste 1 mm-ko olan gogorra edo kalamu soka, Tolosako edo Ordiziako dendetan erosten zituzten, mantenurako funtsezko jakiak bezalaxe. Zakuak, lastoaz gain bastak egiteko bigarren material garrantzitsuena, berriz, Pasaian erosten zituzten.  Hori dena trenez Zegamara bidaltzen zuten, eta bertan jaso ondoren, zamarien bitartez Urbiara eramaten zen.

Bastaren produkzio-prozesuaBastaren produkzio-prozesua, Julen Zabaletak egindakoa.