Azken artzain ibiltariak

Euskal Herrian, iraganean oso ohiko zen, batez ere ardi-aziendaren kasuan, bazka bila barnealdetik kostaldera joatea. Kasu batzuetan oraindik egiten bada ere, esan daiteke iraganean, ia 1980ko hamarkada arte izan zuen garrantzia galdu duela.

Jose Jauregialtzo Lizarralde, Zumarragan jaioa da eta Olazagutian bizi da (Nafarroa). Bere emazte Karmen Iribar Osarekin (Arrona-Goikoako Olabarri baserrikoa) batera, urte bukaeran latxa ardiak (mutur gorriak) hartu, batzuetan baita ahuntzak ere, eta Urbasatik Itziarrera joaten ziren. Martxoa bukaera eta apirila erdialdera aldera, berriz ere Urbasara itzultzen ziren.

Halaber, Ilarduaiako (Araba) Jose Esnaola Otaegi bere latxa ardi artaldea hartu eta Itziar eta Debara joaten zen, Araba eta Gipuzkoa artean dagoen Altzania mendizerra zeharkatuz. Lehen joan-etorria 1948an egin zuen, 9 urte zituela. Bere gurasoen usadioarekin jarraitu zuen Josek. Izan ere, Idiazabalen jaioak izan arren, Ilarduian bizi ziren, eta urtero Eibar eta Debara joaten ziren. Joseren aiton-amonak ere, Idiazabaldik Arronaraino joaten ziren artaldearekin, han negua pasatzeko.

Transhumantzia bideek historian zehar aldaketak jasan dituzten arren, azken artzainek, duela bi hamarkada arte, asfaltatutako errepideak erabiltzen zituzten bide gisa, nahiz eta azken urteetan gero eta zailtasun handiagoak izan auto eta kamioi zirkulazio handiagoa baitzegoen.

Artalde batArtalde bat, errepidetik doaka. (Argazkia Antxon Agirre).