Caspe-ko ferratzailea

1950eko hamarkadan, Caspe herriko ekonomia nekazaritzan oinarrituta zegoen.

10.000 biztanle inguru zituen Caspek, eta 14.000 eta 16.000 gurdi-abere inguru zeuden. Ondorioz, ferratzaileen lanbideak garrantzi handia zuen: herrian guztira 3 sutegi zeuden, eta bertan ferrak egin eta jartzen zituzten.

Francisco Camon Campos 1950ean hasi zen lanbidea ikasten, 14 urte zituela, Caspeko lantegi nagusian. Bertan, ferrak egiteaz gain, gurdi-abereak ere ferratu egiten ziren.

Ferrategia maisu batek zuzentzen zuen, eta bi edo hiru ikastunek laguntzen zioten. Beste bost edo sei ferratzaile ferrak aldatzen aritzen ziren.