Zein da sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa

Oro har, pertsona juridikoak, hau da, sozietateak.

Hala ere, Foru Arauak hainbat salbuespen aurreikusten ditu:

1. Pertsona juridikoak izan arren, sozietate zibilak ez dira Zergaren subjektu pasiboak (Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak izan ezik).

2. Aitzitik, nortasun juridikorik ez duten arren, Zergaren subjektu pasibotzat hartzen dira honako entitate eta fondoak:

  • 2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko kapituluan ezarritako araubidean tributatzen duten zerga-taldeak.
  • Aldi baterako enpresa-elkarteak.
  • Inbertsio-funtsak, Inbertsio Kolektiboko erakundeei buruzko 2003ko azaroaren 4ko 35/2003 Legean arautuak.
  • Enpresen aldi baterako bateratzeak, maiatzaren 26ko 18/1982 Legeak, Enpresen aldi baterako elkartze eta bateratzearen nahiz eskualdeko industri garapeneko sozietateen zerga araudiari buruzkoak, erregulatuak direnean.
  • Azaroaren 12ko 22/2014 Legean araututa dauden arrisku-kapitaleko funtsak eta inbertsio kolektibo itxiko funtsak. Lege horren bidez arautzen dira arrisku-kapitaleko entitateak, inbertsio kolektibo itxiko beste entitate batzuk eta inbertsio kolektibo itxiko entitateen sozietate kudeatzaileak, eta inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen da.
  • Pentsio funtsak, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen Testu Bateginean arautuak.
  • Hipoteka Merkatua erregulatzeko funtsak, Hipoteka Merkatua arautzen duen martxoaren 25eko 2/1981 Legean arautuak.
  • Kapital-arriskuko fondoak, Premiazko administrazio, finantza, zerga eta lan neurriei buruzko martxoaren 14ko 1/1986 Errege Dekretu-Legearen bidez erregulatuak direnean.
  • Titulazio funtsak, Enpresen finantzaketa sustatzeari buruzko apirilaren 27ko 2/2015 Legean arautuak.
  • Inbertsioen berme funtsak, 2015eko urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Baloreen Merkatuari buruzko Legearen testu bateginean arautuak.
  • Banku-aktiboen funtsak Kreditu entitateak berregituratu eta desegiteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen 10. xedapen gehigarrian aipatuak.