Atzealdea Arkeolan Fundazioa

Arkeolan Fundazioa

Mérida Theatrum Mundi erakusketa

Herria: Irun

Web orria: www.oiasso.com

E-posta: agoenaga@irun.org

Oiasso Museoa

Oiasso museoa 2006an inauguratu zen, eta erromatarren garaiko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu, azken hamarkadetan eremuan egindako indusketen bidez berreskuratu direnak. Ikerketa arkeologikoari esker, identifikatu ahal izan dira portua eta bertako biltegiak, termak, nekropolia eta inguruko meatze ustiategiak.

Bilduma arkeologikoek erakusten dute, hartan material organikoak dira nagusi, larruan eta zurean landutako objektuekin, gure aroko lehen mendeetan garatu zen finkamendua zela portuak zuen jarduerari, ibilbide atlantikoan baitzegoen, eta inguruetako meatzeei esker.

Bildumak hiru gelatan antolatuak daude: Erromatarren eragina, Portua eta Oiasso. Erromatarren eragina gelak baskoien mundu indigena erakusten du eta haren eta erromatar kolonizatzaileen artean izandako lehen harremanak. Portua gelan, berriz, merkataritzaz eta arrantzaz hitz egiten diguten material arkeologikoak biltzen dituzte beira-arasek, portuarekin loturiko bi jarduera ekonomiko nagusiak, hain zuzen ere. Azkenik, Oiasso gelak Goi Inperioaren garaiko erromatar hiri baten eguneroko alderdiez hitz egiten ditu: dieta, jantziak, idazkera, aisia edo erlijioa.

Mérida Theatrum Mundi erakusketa

Oiassoko termak berreskuratzearekin duen paralelismoa agerian utziz, Oiasso Museoak erakusketa hau dakarkigu, eta, horrela, Meridako antzoki eder honen sekretu arkitektonikoak ezagutzeko aukera izango dugu 2022ko uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean.

Meridako erromatar antzokiaren arkitektura, 2.000 urte baino gehiagoko eszenatoki bizi eta unibertsala den aldetik, erromatarren garaiko antzokiak nolakoak ziren erakusten duen arketipo arkitektonikoa da. Horrela, erakusketak aukera ematen du arkitektura hori ezagutzeko, eta are gehiago estimatzeko Meridako ondare altxor hau, oraindik ere, sortu zen garaian bezala, antzerki emanaldiak hartzen dituena.

Erakusketa Jesús Martínez Vergel eta Rafael Mesa Hurtado arkitektoek zuzendutako talde baten zazpi urteko lanaren emaitza da; monumentuari egindako azken zaharberritzeetan parte hartu zuten biek eta, lan horretan oinarrituta liburu bat plazaratu dute, erakusketak bezala, antzokiaren datu historikoak, proiektuak eta argazki argitaragabeak biltzen dituena, jatorrian nolakoa izan zen irudika dezagun.