Back TAE DONOSTIA

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra

Aktoreen prestakuntza integrala

Herria: Donostia

Web orria: https://taedonostia.com

E-posta: info@taedonostia.com

Arte Eszenikoen Tailerrak aktoreen prestakuntza integrala lantzen du 1995az geroztik. Ikas ibilbideak etorkizuneko aktoreei prestakuntza osoa emateko beharrezkoak diren alderdi guztiak biltzen ditu, programa pedagogikoaren hainbat arlotan kokatuta daudenak: interpretazioa, gorputz eta mugimendu eszenikoa, ahotsa, antzerkiaren historia eta teoria, testuak eta euskara. Horiei gehitu behar zaizkie ikastaroetan zehar proposatzen diren gai espezifikoagoei buruzko monografikoak eta hitzaldiak. Arte eszenikoen tailerra, arte dramatikoko eskola baten parekoa.

Gaur egun, 25 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Gipuzkoako aktore heziketako erreferentziazko zentroa da. Hala erakusten du urte hauetan guztietan egindako lanak, programa pedagogikoen helburu eta edukiak finkatzen dituenak, non zorroztasuna eta diziplina izan diren prestakuntzaren oinarri, eta hala izaten jarraitzen dute. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrak arte eszenikoa indartu eta sustatu nahi du probintzian. Askotariko publikoa sustatzea, kritikoa, eta antzerkia eta ikuskizuna kontsumitzen dituena. Sortzaile berriei bultzada ematea. Esku hartzeko espazioak dinamizatzea eta zabaltzea, antzerki ekitaldiari dagokion animazio soziokulturaleko lanaren aintzatespena itzul dakion.