Back Zirriborroak eta gero

Zirriborroak eta gero

Zirriborroak eta gero kontakizun laburren bilduma bat da, mota askotako alternatiben etorkizun utopiko bat irudikatzen duena (alternatiba ekologikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak, hezkuntzakoak, etab.). Lurralde batean dauden alternatiba horien inbentariotik abiatuta, idazle bati horietako bat edo hainbat aukeratzeko gonbita egiten zaio, etorkizunean proiektatuko den fabula bat irudikatzeko. Jarraian, Gipuzkoan dauden alternatiben inbentarioa aktibatu ondoren, Harkaitz Canoren eta Uxue Alberdiren alegiak jasotzen dira, bai idatzizko bertsioan, bai podcast formatuan. Halaber, Uxue Alberdiren kontakizunetik sortutako irrati-nobela ere izango da ikusgai, proiektuko lantaldeak estreinakoz esperimentatzen duen formatua. Proiektuaren helburua aldaketarako zirriborro bilduma bat osatzea da, ekintza erreal eta imajinatuen gida bat. Hemen Gipuzkoari eskainitako bildumaren lehen argitalpenak jasotzen dira.

Gaiak: utopiak, etorkizuna, fabulak, alternatibak, Gipuzkoa.

Egileak: Azala, sormen espazioa.

Proiektuaren linka: borradoresdelfuturo.net

Data: 2021.06.17

 
 

Kintsugi

2021/06/17 ·

 

Kintsugi

2021/06/17 ·

 

Ibaia

2021/06/19 ·

 

Ibaia

2021/06/19 ·

 

Ibaia irrati-nobela

2021/06/19 ·