Atzealdea Euskal antiFranquismoaren Historia eta memoria (1960-1977). Gipuzkoako kasua

Euskal antiFranquismoaren Historia eta memoria (1960-1977). Gipuzkoako kasua

IKUSI

 

Edukiaren deskribapena: Joan zen mendeko hirurogeiko hamarkardan Euskal Herriak eraldaketa sozial handiak izan zituen. 1959. urtean martxan jarritako Ekonomia Egonkortzeko Planak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen Euskal Herrira: milaka eta milaka etorkin iritsi ziren; arazo asko sortu ziren etxebizitzaren inguruan; lan gatazka berriak azaldu ziren; ETA sortu zen 1958an; Frankoren kontra aritu zen belaunaldiaren erreleboa egon zen; Agirre lehendakariaren heriotza gertatu zen; eta elkarte berriak sortu ziren sindikatuen esparruan, CCOO besteak beste. Hala ere, urte haien inguruko memoria lausotuta gelditu da iraganaren eta garai hartan izan ziren borroken ikuspegi jakin batengatik.

Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea

Parte-hartzailea: José Antonio Pérez Pérez 

Biografia: (Santoña, 1965) Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktoretzako aparteko saria jaso zuen (2002). Aditua da Frankoren garaiko lan munduaren azterketan, baina generoaren historiaren, indarkeria politikoaren eta terrorismoaren gaiak ere aztertu ditu; lan horien ondorioz, Los años del Acero (2001), eta Los espejos de la Memoria (2004) argitaratu ditu, eta Construyendo memorias obraren argitalpenean parte hartu du. Relatos para Euskadi después del terrorismo (2013), El peso de la identidad. Mitos y ritos de la historia vasca (2015), eta Euskadi, 1960-2011. Dictadura, transición y democracia (2017).